Bernardo Atxagak irekiko du aurtengo Literaktum jaialdia

Azaroaren 11n, kaleratu berri duen  Etxeak eta hilobiak eleberria aurkeztuko du Donostian eta aurreko asteburuan (hilak 8 eta 9) Nola jarri zintzarria katuari izeneko ikastaroa eskainiko du. Gaur prentsaurrean iragarri dutenez, Bernardo Atxagak irekiko du Donostiako Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa. Asteasuko idazleak Etxeak eta hilobiak aurkeztuko du azaroaren 11n, astelehena, 19:30ean Ernest Lluch Kultur Etxean. […]

Read More… from Bernardo Atxagak irekiko du aurtengo Literaktum jaialdia

“Guretzat derrigorrezkoa zen ‘Buyan’ komikia euskaraz argitaratzea, horregatik Turco Comics zigilua sortzea erabaki genuen”

Buyan izeneko komikia argitaratu dute Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Aritz Trueba marrazkilariarekin batera. Zazpi urteko lanaren fruitua da eleberri grafiko hau. Komiki historiko fantastikoa dela dio Truebak. Eleberriak 1241. urtera garamatza, tropa mongoliarrek Europa banatu bat konkistatu zutenekoa, mendebaldetik soldadu teutoniarrak Asia aldera zetozen bitartean. […]

Read More… from “Guretzat derrigorrezkoa zen ‘Buyan’ komikia euskaraz argitaratzea, horregatik Turco Comics zigilua sortzea erabaki genuen”

‘Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen’ liburua aurkeztu du UEUk

Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolari eta ikertzaileek koordinatu dute argitalpena eta bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea izan dute helburu nagusi. 2018an Iruñean garatutako “Bertsolaritza genero-ikuspegitik” ikastaroa du abiapuntu liburuak. Miren Artetxek eta Ane Labakak azaldu dutenez, UEUk antolatutako ikastaro horren helburu nagusia bertsolaritzaren eta genero-ikuspegiaren arteko uztarketa […]

Read More… from ‘Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen’ liburua aurkeztu du UEUk

Asier Iturralderen eta Aintzane Usandizagaren ‘Etxe honetan’ album ilustratua argitaratu du Pamielak

Ilustratzaileak eta idazleak aurtengo Etxepareren haurrentzako albumak sortzeko saria irabazi dute Etxe honetan lanarekin. Aintzane Usandizaga idazleak eta  Asier Iturralde ilustratzaileak Biko-Teka tailerrean ezagutu zuten elkar, eta horri esker sortu zuten Etxe honetan izeneko albuma. Galtzagorrik eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatzen duten Biko-Teka tailerrean ereindako hazien uzta jasotzen ari dira orain. Iturralde eta Usandizagaren lanak […]

Read More… from Asier Iturralderen eta Aintzane Usandizagaren ‘Etxe honetan’ album ilustratua argitaratu du Pamielak

Katixa Agirre, Eider Rodriguez eta Bernardo Atxagaren lanen itzulpenak argitaratu dituzte

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eleberriaren daniarrerako itzulpena, Bernardo Atxagaren Soinujolearen Semea eleberriaren albanierarako itzulpena, eta Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia ipuin bildumaren katalanerako itzulpena egin dituzte. Ane-Grethe Østergaard itzultzaileak eraman du daniarrera Katixa Agirreren Atertu arte itxaron (2015) liburua. Eleberriak bikote batek Euskal Herrian zehar egiten duen bidaia kontatzen du, road movie tankerako narrazio batean. Argitaratutako urtean bertan Akademia Saria irabazi […]

Read More… from Katixa Agirre, Eider Rodriguez eta Bernardo Atxagaren lanen itzulpenak argitaratu dituzte

Familia bateko belaunaldi desberdinen istorioak jasotzen ditu Ruben Sanchezek ‘Hondarrak’ eleberrian

Gasteizkoaren lehen nobela honetan, kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Tupa dugu Ruben Sanchezek ondutako Hondarrak (Txalaparta) liburuaren protagonista. Tupa etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate. “Euskal Herrian halako pertsonak izan ditugu inguruan, familian, kuadrillan, unibertsitatean. Euskal Herriko gatazkak […]

Read More… from Familia bateko belaunaldi desberdinen istorioak jasotzen ditu Ruben Sanchezek ‘Hondarrak’ eleberrian

Louis Aragon eta John Berger poeten antologia berriak dakartza ‘Munduko Poesia Kaierak’ bildumak

Kaier berri hauekin 32. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Louis Aragon frantsesaren gainekoa eta John Berger ingelesarena. Autore bi hauekin 32. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatu zen bilduma. Beñat Sarasolak zuzentzen du proiektua eta urtero lau antologia argitaratzen dira: Bi udaberrian […]

Read More… from Louis Aragon eta John Berger poeten antologia berriak dakartza ‘Munduko Poesia Kaierak’ bildumak

[BIDEOA] ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak

Bernardo Atxagak agur esango dio eleberrigintzari gaur aurkeztu duen Etxeak eta Hilobiak (Pamiela) izeneko liburuarekin. Asteasukoak sei kontakizunen bidez, El Pardo kuarteletik, Pau, Baiona, Gaztela edo Texasera eramango du irakurlea. Atxagak urteak eman ditu lan berria ontzen eta ez da erreza izan. Gaztetako bizipen bati helduta ekin zion eleberri hau idazteari. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak

Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra

Aurtengo jaialdiak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu. Zortzigarren aldiz antolatu du Ondarroako Udalak Literatur Amuak, literatura, euskara eta ikus-entzunezko eduki kulturalak batuko dituen jaialdia. Aurtengoak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu. Adin guztietako herritarrentzako ekintzaren bat antolatzen ahalegindu dira antolatzaileak. Horrez gain, jaialdia herriko leku ezberdinetan […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra

[BIDEOA] ‘Susmaezinak’ eleberria kaleratu du Itxaro Borda idazleak

Zazpi urteren ostean nobelagintzara itzuli da Itxaro Borda (Baiona, 1959) Susmaezinak eleberriarekin. 80ko hamarkadan girotuta, euskal gatazkaren bi aldeko protagonistak erakutsi nahi izan ditu idazleak haien azalean sartuta. Ausardia nabarmendu du Alberdania argitaletxeko Jorge Gimenez editoreak, Itxaro Bordaren literatura-ezaugarri nagusiak azaltzerako orduan: “Bere ausardia intimoa da, barrutik barrurako sortua, ez desafiozkoa, askatasuna arnas betean barneratzen […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Susmaezinak’ eleberria kaleratu du Itxaro Borda idazleak