“EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute

Jule Goikoetxea unibertsitateko irakasleak zuzendu du azterlana. EAEko demokrazia patriarkala Ikerketaren helburua patriarkatua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nola birsortzen den aztertzea da, ze ezaugarri dituen, eta ze ondorio bertan bizi diren emakumeen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan. Azterlana Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du eta berarekin batera, Nora Mirallesek, Estitxu Garaik, Lore Etxeberriak eta Zuriñe Rodriguezek parte […]

Read More… from “EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute

Poesia Orduak irailaren 9 eta 10ean, Donostian

Donostiako Euskal Jaietan urtero egin ohi duten bezala, Poesia Orduak ekimena antolatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak Viktoria Eugenia Club aretoan. Bi saio izango dira irailaren 9an eta 10ean, arratsaldeko 19:30ean. Egunero hasten delako eleberriaren 50. urteurrenean, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldi musikatua egingo da irailaren 9an, Egunero hasten den musika […]

Read More… from Poesia Orduak irailaren 9 eta 10ean, Donostian

Sortzaile euskaldunak Edinburgoko Fringe eta Book Festival jaialdietan

Abuztuan zehar, Edinburgh Festival Fringe munduko arte eszenikoen topagunerik handienean, antzerkia eta dantza garaikide nahiz tradizionala erakutsiko dituzte hainbat euskal konpainiek. Horrez gain, abuztuaren 10etik 18ra bitartean, hainbat euskal idazlek euren lanak aurkeztu eta literaturaren inguruko hainbat solasaldi eta ekitalditan parte hartuko dute Edinburgh Book Festival jaialdian. Bi ekintza hauek, Eskozian garatzen ari den #ScotlandGoesBasque ekimen kulturalaren udarako sasoian kokatzen dira. […]

Read More… from Sortzaile euskaldunak Edinburgoko Fringe eta Book Festival jaialdietan

‘El que fuma, bebe y canta’ proiektua aurkeztu dute Sarrionandiak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandezek

Canciones de Ray Fernandez: El que fuma, bebe y canta hiru sortzaileren arteko elkarlana da. Fernandezen letrak, batetik, Aristides Hernandez Ares-en ilustrazioak, bestetik, eta Sarrionandiaren hitzaurrea, azkenik. Hirurek bat egin dute kaleetan eta bizitzan, hitzetan eta ametsetan, eta kresal eta ron usainaz gain, ia dantzagarria den proiektu horretan elkartu egin dira. Liburua argitaratu ahal izateko, […]

Read More… from ‘El que fuma, bebe y canta’ proiektua aurkeztu dute Sarrionandiak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandezek

Mayi Pelot idazlearen ‘Miren’, ‘Boga’ eta ‘Feedback’ ipuinak entzungai

Mayi Pelot (Talença, Okzitania, 1947)  idazlearen Biharko oroitzapenak bildumako Miren, Boga eta Feedback dira Xerezaderen artxiboan entzungai dauden ipuinak, Ana Morales eta Jasone Larrinagaren ahotsetan. (Lotura honetan entzun daitezke) Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta […]

Read More… from Mayi Pelot idazlearen ‘Miren’, ‘Boga’ eta ‘Feedback’ ipuinak entzungai

Augustin Zubikarai XIX. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak . Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Agustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta […]

Read More… from Augustin Zubikarai XIX. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate saria

Haur literatur lan berriak sortzeko eta idazleen lana bultzatzeko helburu duen Mikel Zarate saria eman gabe geratu da aurten. Horrela erabaki du Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osaturiko epaimahaiak, aurkeztutako lanek kalitate nahikorik ez dutelakoan. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten saria 2010ean, Mikel Zarate kultur sustatzaile lezamarraren omenez. Hamar urteko […]

Read More… from Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate saria

Jokin Mitxelena hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Euskal literatura indartzeko beste urrats bat emateko amoz, datorren udazkenean Jokin Mitxelena ilustratzailea Abadiako eremura joango da istorio berri bat garatzeko. Mitxelena ilustratzaile bezala ezagutu dugu hainbat urtez, baina denboratxo bat bada idazketan ari dela eta Nekatoenean egingo duen lau asteko egonaldian, Puka txakurraren istorio bat osatzeko proposamena aurkeztu du, zortzi urte inguruko haurrei zuzendua. […]

Read More… from Jokin Mitxelena hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Altzoko Handiari buruzko liburua ondu du Luis Angel Sanchezek

XIX. mendearen erdialdera Europan bizi izan zen erraldoirik ezagunena aztertzen du Luis Angel Sanchez (Madril, 1962) Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasle eta historian doktoreak Altzoko Handia. Euskaldun mitiko bat (nahiz guztiz erreala) XIX. mendeko Europan izeneko liburuan. Migel Joakin Eleizegi Ateaga (1818-1861). Ziurrenik 2,42 metro garai izatera heldu zela azaltzen du Sanchezek liburuan eta, hala, “sekula […]

Read More… from Altzoko Handiari buruzko liburua ondu du Luis Angel Sanchezek

Fito Rodriguezek toponimian oinarritutako ‘Izendegi hutsa’ poesia liburua kaleratu du

Toponimian oinarritutako ia ehun poema idatzi eta bildu ditu Fito Rodriguez (Gasteiz, 1955) EHUko irakasle eta idazleak Izendegi hutsa liburuan. Testu laburrak dira denak, alfabetikoki ordenatuak, Aramaiotik Zuhatzura. “Araba ez da alaba ez semea, baina Gorka Knörrek Araba, zazpigarren alaba kantatu zuen, eta horrenbestez Araba hitzak toponimo hutsa izateari utzi zion. Etxahun-Irurik Agur Zuberoa sortu zuen eta Agur Zuberoa […]

Read More… from Fito Rodriguezek toponimian oinarritutako ‘Izendegi hutsa’ poesia liburua kaleratu du