Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ liburua euskaratu dute

Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ (Alberdania) eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita  itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera –eta argirantz– egiteko gaitasunaz ere. Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko […]

Read More… from Sandra Labastieren ‘Tximeleten eternitatea’ liburua euskaratu dute

Nazio kontakizun berri bat aldarrikatu du Hasier Arraizek argitaratu duen saiakeran

Maitasun keinu bat besterik ez izeneko saiakera argitaratu du Hasier Arraizek (Gasteiz, 1973) Erein argitaletxearen eskutik. Gasteizko idazleak duela hiru urte utzi zuen politikako lehen lerroa eta beste hainbat konturen artean, idazten ibili da. Horren emaitza dugu eskuartean dugun Maitasun keinu bat besterik ez izeneko saiakera. “Politikan nengoenean ere, literatura nire babesgune pertsonala izan zen, […]

Read More… from Nazio kontakizun berri bat aldarrikatu du Hasier Arraizek argitaratu duen saiakeran

Eako Poesia Egunek ez dute jarraipenik izango

Eako Poesia Egunetako antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu dutenez, uztailean antolatzen ohi dituzten jardunaldiek ez dute jarraipenik izango, aurten beraz, ez da hamaseigarren ediziorik egongo Bizkaiko Kostaldeko herri honetan. Ziklo baten amaiera dela sentitzen dutelako, gelditu beharra dutela adierazi dute ohar baten bidez, “pausatu, eraldatzeko gaitasuna ez agortzeko, berritzaile izateak haustura dakarrelako, garai berriek modu […]

Read More… from Eako Poesia Egunek ez dute jarraipenik izango

Bihar egingo dute Hendaiako X.Irakurraldi publikoa euskaraz

Argiaren 100. urteurrenarekin bat eginez, astekariari buruzko irakurketa saioa egingo dute aurten. Hendaiako mediatekan izango da hamargarren edizio hau, bihar, ekainak 5, arratsaldeko 14:00etatik 19:00etara eta iragarri dutenez Argiaren historia eta gaurkotasuna aztertuko dituzte, bertako langileen presentziarekin. Euskal kultura sustatzen duen Hendaiako Akelarre elkarteak antolatzen du urtero Irakurraldi publikoa euskaraz. […]

Read More… from Bihar egingo dute Hendaiako X.Irakurraldi publikoa euskaraz

Klasikoen Irakurketa jarraituan Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ irakurriko dute

Ikasleon Jaia ospakizunaren barruan, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideek Anjel Lertxundiren  Otto Pette  liburuari eskainiko diote etenik gabeko irakurraldia datorren ostegunean, Arriaga antzokian. Idazleak 1994an argitaratu zuen eleberria eta ekimenaren antolatzaileek liburuak euskal prosari egindako ekarpena azpimarratu nahi izan dute, eta egileari berari ere ondo merezitako omenaldia egin. Lertxundi “egungo euskal idazle nagusienetakoa” dela adierazi dute. […]

Read More… from Klasikoen Irakurketa jarraituan Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ irakurriko dute

‘Puka eta Mateoren oilarra’ liburua argitaratu du Jokin Mitxelenak

Puka eta Mateoren oilarra liburua idatzi eta ilustratu du Jokin Mitxelenak (Donostia, 1962). Egileak berak bideo bat grabatu du lan berriaren nondik norakoak azalduz. Bertan, Puka artzain-txakurraren inspirazio izan den txakurra ageri da, eta Mitxelenak bere margo eta arkatzekin paperera nola eraman duen azaltzen du.   Puka artzain-txakurraren lagunek gaurkoan ez daukate plan onik. Marina […]

Read More… from ‘Puka eta Mateoren oilarra’ liburua argitaratu du Jokin Mitxelenak

Yoseba Peña: “Magia polita sortu da denon artean”

Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatu dute Zarautzen. Taula gainean Iraia Elias aktorea, Rafa Rueda musikaria eta Nahikari Gabilondo bertsolaria, abiapuntu modura galdera bat: “Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?”. Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, bertan belaunaldien arteko bidaia egiten du eta horretarako, hiru emakumeren bitartez, 1930 […]

Read More… from Yoseba Peña: “Magia polita sortu da denon artean”

‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen

Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatuko dute gaur Zarauzko Modelo aretoan, 20:30ean. Peñak berak, Iraia Eliasek, Rafa Ruedak, Agurtzane Gurrutxagak, Oihana Leundak eta Ekain Albitek sortu dute obra eta honako galdera hau hartu dute abiapuntu modura: “Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?”. Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, […]

Read More… from ‘Hariak’ sentikaria estreinatuko dute gaur, Zarautzen

‘Moio. Gordetzea ezinezkoa zen’ liburua argitaratu du Kattalin Minerrek

Moio. Gordetzea ezinezkoa zen (Elkar) izenpean, Aimar Elosegi Ansa hernaniar gazte transexualaren bizitzari eta heriotzari buruzko kazetaritza-lan mamitsua egin du Kattalin Miner (Hernani, 1988) idazle eta kazetariak. Minerrek lagun mina eta herrikidea zuen Elosegi Ansa eta gertutik bizi izan zuen gaztearen heriotza, orain dela hamabi urte. Egileak suizidioa eta transexualitatea lotu zituen gertakari hura aztertzen […]

Read More… from ‘Moio. Gordetzea ezinezkoa zen’ liburua argitaratu du Kattalin Minerrek

Abian da Maiatzaldia kultur zikloa Iruñean eta Baionan

Baionako Maiatz Aldizkaria eta Zizpa Gaztetxea eta Iruñeko Zaldiko Maldiko eta Karrikiri elkarteek antolatutako bi hiriburuen arteko kultur zikloa da Maiatzaldia. Iruñea eta Baiona hirien arteko kultura harremanak sendotzeko asmoz, maiatzaren 7tik 30era bitartean egingo da Maitzaldia aurten. Maiatz Literatur aldizkaria Baionan argitaratzen da. Bere kolaboratzaile gehienak zonalde hartakoak izanda ere, euskaraz idazten duten Iruñerriko […]

Read More… from Abian da Maiatzaldia kultur zikloa Iruñean eta Baionan