Getxoko LGTBIQ+ nagusien istorioak biltzen dituen liburu ilustratua argitaratu dute

Gu ere bagara proiektuaren bidez, zirriborroak eta erdizka kontatutako istorioak jaso dituzte liburu batean Ines Bermejok eta Julen Nafarratek, parte hartzaileen anonimotasuna mantenduz. Aurkezpena ekainaren 6an izango da, 19:00etan Algortako Abian kultur elkartean. Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak Getxoko LGTBIQ+ pertsona nagusien kontatu gabeko istorioak liburu ilustratu batean jaso dituzte, Gu ere bagara egitasmoaren […]

Read More… from Getxoko LGTBIQ+ nagusien istorioak biltzen dituen liburu ilustratua argitaratu dute

Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute Sormen Beka Daren zortzigarren edizioa. Aurtengo deialdian, komiki proiektu bat sarituko da eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “jatorrizko […]

Read More… from Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Miren Amurizak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Idazleak iazko azaroan aurkeztu zuen Pleibak eleberria Susa argitaletxearen eskutik, Donostian. Bertan, beste gauza askoren artean, Pleibak “laguntasun harreman baten kronika”, dela adierazi zuen Amurizak. Irabazleak ekainaren 5ean, osteguna, jasoko du saria, Villabonako Hika txakolindegian. 111 Akademiak Miren Amuriza bertsolari eta idazleari (Berriz, 1990) emango dio 2024ko 111 Akademiaren Saria Pleibak eleberriagatik. Bizkaitarraren lanak Unai […]

Read More… from Miren Amurizak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Gaizka Sarasolak irabazi du 2025eko (H)ilbeltza beka

Lesakarrak 3.000 euro jasoko ditu orain eta beste 3.000 euro lana amaitzerakoan. Itzulpena 2026ko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2027ko Euskal Nobela Beltzaren Astean aurkeztuko dute lana (H)ilbeltza ekimenean. Gaizka Sarasola Iartzabal idazleak (Lesaka, 1974) irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka “Mug(h)erri” eleberri proiektuarekin. Fernando Anbustegi Baztango alkateak, Joxan Oiz (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak eta Garazi Arrula […]

Read More… from Gaizka Sarasolak irabazi du 2025eko (H)ilbeltza beka

Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 7an

Aurkezpenak, mahai-inguruak, kontzertuak, bertso emanaldiak eta bakarrizketak izango dira, besteak beste, Ziburuko bost gunetan banatuta. Argia aldizkariak eta Baltsan elkarteak Ziburuko seigarren Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute elkarlanean, ekainaren 7rako, larunbata. “Egun oso bat izango da Ziburun, euskara entzunez, mintzatuz, irakurriz, ezagutuz, erosiz, komentatuz, biziz, arnas hartuz eta gozatuz, euskarazko sorkuntza sustengatuz…”, adierazi […]

Read More… from Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 7an

Bizkaidatz sariaren 17. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oihane Amantegi eta Javier Ibarrola idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Irailaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela hamazazpi urte. Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek bi idazlek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote […]

Read More… from Bizkaidatz sariaren 17. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Leitzako liburutegitik Aresora, Goizuetara eta Aranora

Laga Biblioneta izeneko liburutegi ibiltariak asteazkenetan ematen du zerbitzua, eta Areso (266 biztanle), Goizueta (692 biztanle) eta Arano (110 biztanle) herriak bisitatzen ditu. Areso, Goizueta eta Arano herriek ibilgailu berri bat dute jada Leitzako liburutegitik liburutegi zerbitzuak gerturatzeko. LAGA Biblioneta du izena (Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoren akronimoa). Leitza alderako liburutegi-hedapeneko zerbitzua ez da berria; […]

Read More… from Leitzako liburutegitik Aresora, Goizuetara eta Aranora

‘Kilimak’, euskaratik eta euskaraz sortutako oporretako koaderno jostagarriak aurkeztu dituzte

6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian. Jakingura kilikatu eta irudimena lantzea dute helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak sortu dituen Kilimak koaderno jostagarriek. Iazko udan kaleratu zituen lehenengo bi zenbakiak, eta aurtengo udarako prest ditu gainerako laurak ere. Denera, sei koaderno jostagarri sortu ditu […]

Read More… from ‘Kilimak’, euskaratik eta euskaraz sortutako oporretako koaderno jostagarriak aurkeztu dituzte

[BIDEOA] Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek

Eresia hil-kanta aitari da idazle oiartzuarrak gaur aurkeztu duen liburuaren izenburua eta pertsonaia publiko baten alabak bere aitaz pentsatzen duenaz hitz egiten du. Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu Goiatz Labandibarrek Eresia hil kanta aitari nobela laburrean. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. […]

Read More… from [BIDEOA] Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek

Miren Amuriza eta Unai Elorriaga dira 2024ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek Pleibak eta Francesco Pasqualeren bosgarren arima lanen artean hautatu beharko dute irabazlea. Dena ondo bidean, Akademiak maiatzean emango du ezagutzera 2024ko 111 Akademiaren Saria. 2024. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Joxean Agirreren Gizon barregarriak, Miren Amurizaren Pleibak, Uxue Alberdiren Hetero, Beñat Sarasolaren […]

Read More… from Miren Amuriza eta Unai Elorriaga dira 2024ko 111 Akademiaren Sariko finalistak