Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Hilaren 14tik 20ra izango da aurtengo (H)ilbeltza eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Horien artean daude Itxaro Borda eta Edorta Jimenez idazleen eskutik Hiria eta landa eremuaren trataera nobela beltzetan gaia izango duen mahai ingurua edota Hemingway ere beltza zen izenpean, zinema eta literaturaren gaineko hitzaldia Gontzal Agoterekin, besteak beste. 2015ean jarri zuten martxan (H)ilbeltza, Nafarroako […]

Read More… from Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Nekazaritza girora eraman du Jon Arretxek Toure ikertzailea

Giro urbanoa alde batera utzi eta nekazaritza giro batean ikusiko dugu Jon Arretxeren Toure pertsonaia Ez erran deus (Erein) eleberrian. Lan berri hau Toure ikertzailearen sagako seigarrena da. Protagonista artzaintza lanetan ari dela, motozerra batek asto bati lepoa moztuko dio.  Nobela honetan umorerik ez dela falta aitortu du Ereineko editore Iñaki Aldekoak gaurko aurkezpenean, “ingurua, […]

Read More… from Nekazaritza girora eraman du Jon Arretxek Toure ikertzailea

´Fakirraren ahotsa´ eleberria argitaratu du Harkaitz Canok Imanol kantariaren bizitzan oinarrituta

Imanol Larzabal abeslariaren bizitzan oinarrituta ondu du liburua Harkaitz Canok. Joan den astean aurkeztu zuen Donostiako Literaktum jardunaldietan, gaur berriz, hedabideen aurrean egin du. Lasarteko idazleak nabarmendu duenez, Fakirraren ahotsa (Susa) ez da kronika bat, musikariaren errealitatetik urruntzea erabaki du eta eleberria da eskuartean dakarrena. Liburuak Imanol Lurgain izeneko pertsonaia du protagonista, 60eko hamarkadan hasi […]

Read More… from ´Fakirraren ahotsa´ eleberria argitaratu du Harkaitz Canok Imanol kantariaren bizitzan oinarrituta

‘AztiHitza’, Agosti Xahoren liburu biografikoa aurkeztu du Asisko Urmenetak

AztiHitza izenpean, Agosti Xaho zuberotar pentsalari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburu biografikoa marraztu du Asisko Urmenetak (Iruñea, 1965). Erroa argitaletxeak argitaratuko duen bigarren BioGrafikoa da honakoa, 2015eko Gabriel Aresti BioGrafikoa-ren ondoren, eta mugaz bi aldeotako euskaldunon elkarlanaren emaitza izango da, izan ere, Herrima kultura elkartearekin eta Atharratzeko Prefosta elkartearekin elkarlanean argitaratuko du lan hau. Liburuak […]

Read More… from ‘AztiHitza’, Agosti Xahoren liburu biografikoa aurkeztu du Asisko Urmenetak

Familia Milakolore proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

“Gure inguruan begiratuta, guztiok ohartzen gara familia ereduak anitzak direla. Honen lanketa egin genuen 2003.urtean eta 15 urte beranduago, etengabe eraldatuz doan gaia dela ikusita, familia ereduei berriro heltzea erabaki dugu”, azaldu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Horretarako, kartoizko ipuin bilduma bat, karta-jokoa eta abesti bilduma bat argitaratu dute. Familia Milakolore CDa, Musua disko-liburuarekin […]

Read More… from Familia Milakolore proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

Endika Lahainek ´Lobo-Otsoa´ izeneko liburua plazaratu du

Nerabezaroan idazten hasi zen bere lehenengp testuak Endika LaHaine (Barakaldo, 1982). Frantziako kaleetan zehar berriz, rap-a hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuen eta honen eraginez, musika estilo honetan murgiltzen hasi zen, denbora gutxia 121 krew taldea sortu zuen hainbat lagunekin batera. Ordutik hona, 20 urte igaro dira eta hainbat proiektutan pate hartu eta sortu ditu: Bunpada […]

Read More… from Endika Lahainek ´Lobo-Otsoa´ izeneko liburua plazaratu du

´Malkoak lur antzuan´, Toti Martinez de Lezearen azken lana kalean da

Garai gogor bati buruzko kontakizuna dakar Toti Martínez de Lezeak oraingoan. Izan ere, gerra eta gerraostea bizi izan dutenen istorioa gogora ekarri nahi izan du idazle gasteiztarrak Malkoak lur antzuan (Erein) izeneko eleberriaren bidez. “Nobela osoan ez da frankismo, sozialismo, nazionalismo… bezalako hitzik aipatzen, jendeaz hitz egiten dudalako, elkarren aurka borrokatzea erabakitzen duten bi bandoen […]

Read More… from ´Malkoak lur antzuan´, Toti Martinez de Lezearen azken lana kalean da

´Ezpainetakoa´ album ilustratua aurkeztu dute Ane Labakak eta Malen Amenabarrek

Fikzioa eta errealitatearen arteko jolasa proposatzen du Ane Labakak, Malen Amenabar ilustratzailearekin batera kaleratu berri duen Ezpainetakoa izeneko album ilustratuan. “Zerbait sortzen dugunean beti ari gara bizi, entzun, ikusi, sentitu… kontatu diguten horren gainean, inoiz ez garela zerotik hasten iruditzen zait”, azaldu du Labakak. Lan honekin bai idazleak eta bai ilustratzaileak, erotismoz osatutako narrazioa ondu […]

Read More… from ´Ezpainetakoa´ album ilustratua aurkeztu dute Ane Labakak eta Malen Amenabarrek

Kazuo Ishiguroren ‘Egunaren hondarrak’ eleberria euskaratu dute Iñigo Roquek eta Amaia Apalauzak

Zaitegi beka eskuratu ondotik, Kazuo Ishiguro idazlearen Egunaren hondarrak (1989) izeneko eleberria itzultzea egokitu zaie Iñigo Roque eta Amaia Apalauzari. Egilearen hirugarren eleberria da eta Booker saria eta mundu osoan aho batezko onespena lortu zituen, film baten bidez are ezagunago bilakatu zen lana, eta egilearen Nobel sariak biribildu du haren ospea. Ishiguro jatorriz japoniarra izan […]

Read More… from Kazuo Ishiguroren ‘Egunaren hondarrak’ eleberria euskaratu dute Iñigo Roquek eta Amaia Apalauzak

Joseba Sarrionandiari elkarrizketa: Kokuioak, euskal-kubatar erlazioak aztertzen dituen aldizkaria

  Egilea: Etxepare Euskal Institutua Kokuioak ikerketa aldizkaria jarri du abian Habanako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak. Bertan euskara eta euskal kultura irakurle Joseba Sarrionandia idazleak koordinatutako argitalpen honek euskaldunen eta kubatarren arteko harremanak aztertzea du helburu. Aldizkariaren lehen zenbakia paperean argitaratu du Pamiela argitaletxeak eta dagoeneko liburu dendetan aurki daiteke. Kuban ere banatuko […]

Read More… from Joseba Sarrionandiari elkarrizketa: Kokuioak, euskal-kubatar erlazioak aztertzen dituen aldizkaria