Gaizka Sarasolak irabazi du 2025eko (H)ilbeltza beka

Lesakarrak 3.000 euro jasoko ditu orain eta beste 3.000 euro lana amaitzerakoan. Itzulpena 2026ko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2027ko Euskal Nobela Beltzaren Astean aurkeztuko dute lana (H)ilbeltza ekimenean. Gaizka Sarasola Iartzabal idazleak (Lesaka, 1974) irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka “Mug(h)erri” eleberri proiektuarekin. Fernando Anbustegi Baztango alkateak, Joxan Oiz (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak eta Garazi Arrula […]

Read More… from Gaizka Sarasolak irabazi du 2025eko (H)ilbeltza beka

Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 7an

Aurkezpenak, mahai-inguruak, kontzertuak, bertso emanaldiak eta bakarrizketak izango dira, besteak beste, Ziburuko bost gunetan banatuta. Argia aldizkariak eta Baltsan elkarteak Ziburuko seigarren Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute elkarlanean, ekainaren 7rako, larunbata. “Egun oso bat izango da Ziburun, euskara entzunez, mintzatuz, irakurriz, ezagutuz, erosiz, komentatuz, biziz, arnas hartuz eta gozatuz, euskarazko sorkuntza sustengatuz…”, adierazi […]

Read More… from Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 7an

Bizkaidatz sariaren 17. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oihane Amantegi eta Javier Ibarrola idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Irailaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela hamazazpi urte. Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek bi idazlek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote […]

Read More… from Bizkaidatz sariaren 17. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Literaturia jaialdia maiatzaren 23tik 25era egingo da Zarautzen

Edizio honetako leloa Ihes izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira. Beste urte batez, udaberri amaierarekin batera iritsiko da Literaturia, asteburu batez Zarautz euskal letren plaza bihurtzeko asmoz. Aurtengo ediziorako ere ekitaldi ugari antolatu dira herriko […]

Read More… from Literaturia jaialdia maiatzaren 23tik 25era egingo da Zarautzen

Euskal literaturaren nazioartekotzea bultzatzeko asmoz, Etxeparek itzulpenak sustatzeko hiru diru-laguntza-lerro plazaratu ditu

Deialdi hauen bidez laguntza integrala eskainiko du, nazioartekotze-prozesuaren fase guztietan eraginez. Euskal kulturaren nazioarteko zabalkunde eta proiekzioarekin duen konpromisoa berretsiz, Etxepare Euskal Institutuak hainbat laguntza-lerro plazaratu ditu euskal literaturaren itzulpena eta nazioarteko zirkulazioa sustatzeko helburuz. 2025ean 91.000 euro bideratuko ditu Institutuak, euskal letrei Euskal Herritik kanpo bide berriak irekitzeko ahaleginean idazle, itzultzaile, argitaletxe eta agente […]

Read More… from Euskal literaturaren nazioartekotzea bultzatzeko asmoz, Etxeparek itzulpenak sustatzeko hiru diru-laguntza-lerro plazaratu ditu

Leitzako liburutegitik Aresora, Goizuetara eta Aranora

Laga Biblioneta izeneko liburutegi ibiltariak asteazkenetan ematen du zerbitzua, eta Areso (266 biztanle), Goizueta (692 biztanle) eta Arano (110 biztanle) herriak bisitatzen ditu. Areso, Goizueta eta Arano herriek ibilgailu berri bat dute jada Leitzako liburutegitik liburutegi zerbitzuak gerturatzeko. LAGA Biblioneta du izena (Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoren akronimoa). Leitza alderako liburutegi-hedapeneko zerbitzua ez da berria; […]

Read More… from Leitzako liburutegitik Aresora, Goizuetara eta Aranora

Euskarazko literaturak Nafarroan bizi duen egoera aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte

Maiatzaren 8tik 10era bitartean izango dira jardunaldiak eta Koldo Izagirrek, Angel Errok, Aingeru Epaltzak, Oihane Zuberoak, Iosune de Goñik, Izaskun Igoak eta Esti Martinezek hartuko dute parte. Nafarroan euskarazko literaturak bizi duen egoera aztertzeko, bertako hainbat idazlek hiru jardunaldi antolatu dituzte Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Euskal Literatura Nafarroan (1975-2025). Sortzaileen begirada izenpean, ostegunean abiatuko dira jardunaldiok. Castillo […]

Read More… from Euskarazko literaturak Nafarroan bizi duen egoera aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte

[BIDEOA] Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek

Eresia hil-kanta aitari da idazle oiartzuarrak gaur aurkeztu duen liburuaren izenburua eta pertsonaia publiko baten alabak bere aitaz pentsatzen duenaz hitz egiten du. Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu Goiatz Labandibarrek Eresia hil kanta aitari nobela laburrean. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. […]

Read More… from [BIDEOA] Pertsonaia publikoen bizitza pribatuaz hausnartzeko eleberria ondu du Goiatz Labandibarrek

Miren Amuriza eta Unai Elorriaga dira 2024ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek Pleibak eta Francesco Pasqualeren bosgarren arima lanen artean hautatu beharko dute irabazlea. Dena ondo bidean, Akademiak maiatzean emango du ezagutzera 2024ko 111 Akademiaren Saria. 2024. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Joxean Agirreren Gizon barregarriak, Miren Amurizaren Pleibak, Uxue Alberdiren Hetero, Beñat Sarasolaren […]

Read More… from Miren Amuriza eta Unai Elorriaga dira 2024ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Bertol Arrietak dekadentziaren erretratua egin du ‘Diesel’ liburu berriak biltzen dituen ipuinetan

Ironia, nostalgia eta umore surrealista dira ipuin liburu honen osagai nagusiak. Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrieta idazleak gaur aurkeztu duen Diesel ipuin liburu berria (Alberdania). Nahiz eta kontakizun guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak dira, “diesel jendea”. Arrietak azaldu duenez, […]

Read More… from Bertol Arrietak dekadentziaren erretratua egin du ‘Diesel’ liburu berriak biltzen dituen ipuinetan