XXVIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak Igartza Bekaren oinarriak aurkeztu dituzte. “Ibilbide honetan, euskal literaturaren eremuan izena eta izana lortu du idazle gazteentzako Igartza Literatura Bekak”, nabarmendu dute antolatzaileek. XXVIII. edizioan parte hartzeko […]

Read More… from XXVIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Haur Literaturako Mikel Zarate XV. Saria martxan

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak apirilaren 30era jasoko dira. Epaimahaia Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatuko dute eta maiatzaren 31ra arte izango dute erabaki bat hartzeko epea. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamabosgarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta […]

Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XV. Saria martxan

Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-Elkar literatura bekaren hirugarren edizioa abiatu dute

Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak 6.000 euroko EKE-Elkar literatura bekaren hirugarren edizioa jarri dute martxan. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herriko idazleak euskaraz idaztera bultzatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka jarri dute martxan. Ekimena bi […]

Read More… from Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-Elkar literatura bekaren hirugarren edizioa abiatu dute

Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 17. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna bultzatzea eta haur eta gazteen sormena piztea ditu helburu lehiaketak. Lanak aurkezteko epea martxoaren 21era arte egongo da zabalik. Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak, irakurzaletasuna bultzatu eta haur eta gazteen sormena pizteko asmoz. “Urtez urte milaka parte-hartzaileren irudimena eta talentua bildu ditugu, eta aurtengoa ere […]

Read More… from Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 17. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Han Kang idazle korearraren Barazkijalea eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2025eko amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Gema Lopez Las Heras itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; […]

Read More… from Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

46. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Parte hartzaileek apirilaren 22ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Irailaren 13an, berriz, irabazleen berri emango du epaimahaiak. Literatura sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz, Kutxa Fundazioak 2025. urteari dagokion 46. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du. Bi urtez behin antolatzen da sariketa hau eta euskarazko zein gaztelaniazko idazleei zuzenduta dago. Parte […]

Read More… from 46. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregiren ‘Etengabeko (ber)eraikuntzan’ olerki-liburu ilustratuak irabazi du Batera deialdia

Deialdiaren edizio honetan, egitasmo bakarra babestu den arren, hurrengo urteetan proiektu gehiago sustatzeko bideak jorratuko dituztela azpimarratu du antolakuntzak eta ildo honetan lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute. Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregi dira iazko irailean martxan jarritako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuaren egileak. Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak proiektu bakarra aukeratzea erabaki du […]

Read More… from Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregiren ‘Etengabeko (ber)eraikuntzan’ olerki-liburu ilustratuak irabazi du Batera deialdia

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa abian da Bilbon

Martxoaren 30era arte egongo da lanak bidaltzeko epea zabalik. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 42. edizioaren lan originalak jasotzeko epea zabalik da. Ekimenak literatura sorkuntza sustatzea eta euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutaraztea ditu helburu. Hala, bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, biak ere 3.500 euroko sariarekin eta 1.750 euroko bi akzesitekin, ondoren […]

Read More… from Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa abian da Bilbon

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute aurtengo Tene Mujika beka

Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean du izenburua egileen proiektuak eta bertan euskal mugimendu abertzaleak (bere espresio politiko desberdinetan) “gatazka” nola ikusi izan duen aztertu nahi dute. Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka, euskaldunek “Israel-Palestina”-ren aurrean izan dugun bilakaera aztertzen duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia […]

Read More… from Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute aurtengo Tene Mujika beka

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IX. (H)ilbeltza beka martxan da

Parte hartu nahi dutenek sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dituzte eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira. Lanak 2025eko martxoaren 14ra arte aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2025eko (H)ilbeltza beka jarri […]

Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IX. (H)ilbeltza beka martxan da