Haurrentzako albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria abian da

Maiatzaren 9a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 27an jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 9a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 27an jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria abian da

Doinuele euskara hutsezko plazen sareak 2025eko azoken egutegia aurkeztu du

Sareak aurten kide bat gehiago duela baloratu dute, izan ere, Oiartzungo Hitzen Lihoak bere urteroko ekimenei gehitu die azoka eta horrela, Doinuele sareko kide egin da. Urtero hainbat ekimen egiten dira Euskal Herriko herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, jardunaldiak… Bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta elkarren […]

Read More… from Doinuele euskara hutsezko plazen sareak 2025eko azoken egutegia aurkeztu du

[BIDEOA] Markos Zapiainek Txillardegik hizkuntzalaritzan egindako lana eta iritziak bildu ditu ‘Txillardegi Hizkuntzalari’ saiakeran

Liburua hiru zatitan banatu du egileak: Hizkuntzatasuna, euskararen problematika eta biografia txiki bat Markos Zapiain idazle eta filosofoak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k hizkuntzalaritzan egindako lana eta zituen iritziak bildu ditu Txillardegi Hizkuntzalari izenburua daraman liburuan. Saiakera mamitsu eta pedagogikoa da gaur, irundarrak Donostian aurkeztu duena. Elkar argitaletxearen arabera, “hainbat alderdi aipagarri zituen Txillardegiren nortasunak: […]

Read More… from [BIDEOA] Markos Zapiainek Txillardegik hizkuntzalaritzan egindako lana eta iritziak bildu ditu ‘Txillardegi Hizkuntzalari’ saiakeran

Ignacio Aldekoa eta Ernestina de Champourcin literatura lehiaketak abian dira

Martxoaren 31ra arte egongo da epea zabalik Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketara ipuinak aurkezteko. Ernestina de Champourcin poesia lehiaketara, berriz, ekainaren 10era arte egongo da aukera poema bildumak aurkezteko. Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketa eta Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa aurkeztu ditu Arabako Foru Aldundiak. Lehenak 54. edizioa du eta “ipuinaren edo kontakizun laburraren esparruan lan egiten […]

Read More… from Ignacio Aldekoa eta Ernestina de Champourcin literatura lehiaketak abian dira

Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, Odola-kantari-Euskal kantagintzaren tragepedia emanaldia edota susmagarrien gaua izango dira. 2025ko urtarrilaren 20tik 26ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamaikagarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, Edurne Elizondok, Mikel Elortzak, Izaskun Gracia Quintanak, Iñaki Petxarromanek, Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak, besteak beste. […]

Read More… from Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

Literatura ibilbideen ‘Kalian gora, maria behera’ egitasmoa aurkeztu dute Ondarroan

Helburua herrian dagoen maila altuko euskal idazleak goraipatu eta beraien sorkuntzaren bidez, euskara ardatz hartuta, herriaren ezagutza, literatura eta turismo jasangarria sustatzea da. “Ondarroa idazle handien sorlekua da eta gainera idazle horiek herritik idatzi dituzte euren lan ezagunenak”, adierazi du bertako Udalak. Hari horri tiraka sortu zen duela urtebete Kalian gora, maria behera proiektua. Honetan, […]

Read More… from Literatura ibilbideen ‘Kalian gora, maria behera’ egitasmoa aurkeztu dute Ondarroan

Patri Urkizu idazle, irakasle eta ikertzailea zendu da

Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari 1989tik 1997ra, euskaltzain urgazle eta Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendaria izan zen. 78 urte zituela hil da gaur Patri Urkizu Sarasua, gaixotasun baten ondorioz. Lezoarra jaiotzez, Filologia Erromanikoan lizentziatu zen, Salamancako Unibertsitatean (1970). Bertan, Fernando Lazaro eta Koldo Mitxelena izan zituen irakasle, besteak beste. Azken honek zuzenduta Euskal Filologian […]

Read More… from Patri Urkizu idazle, irakasle eta ikertzailea zendu da

Lutxo Egia eta Ximun Fuchsen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Lutxo Egiaren Guardasol gorria eta Ximun Fuchs eta Axut! kolektiboaren Lurrez estali. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Lutxo Egia eta Ximun Fuchsen antzezlanak Ganbila bilduman

Amaia Serranok ‘Begirada literarioak iraganari. 36ko Gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan’ liburua argitaratu du

Egileak guda zibila bezalako gai kanonikoari buruzko diskurtso literarioak zeintzuk izan diren aztertu ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlari Amaia Serrano Mariezkurrenak Begirada literarioak iraganari. 36ko Gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan liburua argitaratu du. Serranoren esanetan euskal eleberrigintzaren historian “gai kanonikoa izan da 1936ko Gerra”, batez ere “90eko hamarkadatik gaur eguneraino”; alabaina, hari buruzko “diskurtso […]

Read More… from Amaia Serranok ‘Begirada literarioak iraganari. 36ko Gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan’ liburua argitaratu du

Gerra batek eragindako hondamendia haur baten begirada xaloaren ikuspegitik

Irakurle berrientzako lehenengo komikia aurkeztu dute Linbo Planeta izenburupean. Irakurterraza, arina eta irudimentsua dela dio egileak. Paula Estevez marrazkilariak eta Dejabu antzerki konpainiak Linbo Planeta komikia aurkeztu dute Elkar argitaletxearen eskutik. Irakurle berrientzako lehenengo eleberri grafikoa da honakoa, irakurterraza, arina eta irudimentsua. Komiki berri hau Dejabu konpainiak 2017an sortutako haurrei zuzendutako antzezlanean oinarrituta dago. Protagonista […]

Read More… from Gerra batek eragindako hondamendia haur baten begirada xaloaren ikuspegitik