Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko liburu azoka egingo dute urriaren 11n eta 12an, Saran

Ikusi Mikusi azokan ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta zuzenekoak izango dira, besteak beste. Ikusi Mikusi, euskal haur eta literatura azoka Galtzagorri elkarteak, Sarako Mari Gorri elkarteak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa, urriaren 11n eta 12an izango da Saran. Azaldu dutenez, “euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen […]

Read More… from Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko liburu azoka egingo dute urriaren 11n eta 12an, Saran

Eider Rodriguez idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

70.000 euroko laguntza eta urtebeteko erabateko dedikazioa izango du idazleak Istripu baten kronologia proiektua garatzeko. Eider Rodriguez Martin idazlea (Errenteria, 1977) hautatu du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Bekako adituen batzordeak, Istripu baten kronologia proiektuagatik. Beka Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sortu dute, eta lehen edizioa du aurtengoa. Helburua da euskarazko literatura-proiektu bat sortzeko urtebeteko […]

Read More… from Eider Rodriguez idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

Euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko ‘Hitzen Mintegia’ aurkeztu dute Iruñean

Izen-ematea irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Interesa dutenek hiru saioetan parte hartu beharko dute. Oier Guillan eta Mikel Ayllon izango dira irakasleak.   Euskal Idazleen Elkarteak, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, jendaurrean irakurtzeko euskaraz idazteko lantegia antolatu dute irailaren 28 eta urriaren 5 eta 19rako, Iruñeko Kondestable jauregian. Hitzen Mintegia 2024 ikastaro honen helburu nagusia da […]

Read More… from Euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko ‘Hitzen Mintegia’ aurkeztu dute Iruñean

Ane Zubeldia da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Datorren udan ez gara hemen biziko proiektuarekin jaso du Zubeldiak 27. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Ane Zubeldia (Hondarribia, 1994) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Olatz Mitxelenak, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala […]

Read More… from Ane Zubeldia da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak

Nerabe intersexual bat da trilogia honetako protagonista, hala, egileak ezberdintasunean dagoen aberastasuna ekarri nahi izan du erdigunera. Amancay Gaztañaga aktore, musikari eta idazleak abentura eta fantasia uztartzen dituen trilogia baten lehen eleberria aurkeztu du, Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa (Elkar) izenburupean. Lehenengo istorio honetan, Martin Martinaren unibertsoa eraikitzen du egileak, eta, aldi berean, trilogiaren parte izango […]

Read More… from ‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak

[Bideoa] Frank O´Hara poetaren ‘Coca Cola bat zurekin’ olerkiari idatzitako eleberria ondu du Beñat Sarasolak

Poeta estatubatuarra bera da nobela honetako protagonista, baina badira beste pertsonaia batzuk ere, tartean Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida artistak. Istorioa XX. mendeko 50eko hamarkadan girotuta dago. Sarasolak dokumentazio lan handia egin du eta birritan izan da Estatu Batuetan. Beñat Sarasola idazleak (Donostia, 1984) Coca Cola bat zurekin nobela plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Donostiarraren […]

Read More… from [Bideoa] Frank O´Hara poetaren ‘Coca Cola bat zurekin’ olerkiari idatzitako eleberria ondu du Beñat Sarasolak

Ipar Euskal Herriko euskarazko poesiaren argiak eta itzalak aztergai Itsasun

Irailekoak jaialdiaren bitartez, euskal poeten lana gizarteratu nahi da. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute hilaren 28an eta 29an. Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du berriz ere, oraingoan Itsasuko Herriko Etxearekin elkarlanean eta Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin. Horrela, irailaren 28an egun, osoz, eta 29an, goizez, izango da aurtengo […]

Read More… from Ipar Euskal Herriko euskarazko poesiaren argiak eta itzalak aztergai Itsasun