Antonia Pozzi eta Nazim Hikmet poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Liburuak Joannes Jauregik eta Gotzon Barandiaranek itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 57. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Antonia Pozzi italiarrarena eta Nazim Hikmet turkiarrarena. Autore bi hauekin 57. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatutako bilduma. Maialen Berasategi Catalanek eta Isabel Etxeberria Ramirezek […]

Read More… from Antonia Pozzi eta Nazim Hikmet poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Biko-teka, euskaraz liburu grafiko edo haurrentzako albuma sortzeko ilustrazio- eta narrazio-lantegia abian da

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 5era arte izango dute epea zabalik. Hamargarren urtez jarraian, Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, Biko-teka ilustrazio- eta narrazio-lantegia antolatu du, 2026ko urtarrilaren 26tik 30era bitartean. Euskarazko ilustrazio- eta narrazio-lantegiak liburu grafiko bat edo haurrentzako album bat sortzea du helburu, Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak […]

Read More… from Biko-teka, euskaraz liburu grafiko edo haurrentzako albuma sortzeko ilustrazio- eta narrazio-lantegia abian da

[Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

Idazle gasteiztarrak azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion zenbait emozio eta hausnarketa bildu ditu lan berezi honetan: apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak. “Behin entzun nion amumari hobe dela harrizko bihotz bat izatea, munduko minetatik babestuta egoteko. Bizitza errazagoa litzatekeela gehiegi sentitzen ez duen bihotz batekin, mundu hau blindatutako bihotzentzat pentsatuta baitago. Ordutik askotan egin dut […]

Read More… from [Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

[Bideoa] Su txikian hausnartzeko album ilustratua ondu dute Olatz Mitxelenak eta Irati Egurenek

Olatz Mitxelena idazleak eta Irati Eguren ilustratzaileak ‘Su txikian’ album ilustratua (1545 argitaletxea) aurkeztu dute. Galderak sortzen zaizkio Udane bilobari, aitonak egiten eta esaten dituenak entzunda: aitonak landatu eta zaindutako basoa aitonarena ote da?, basoari kendu edo eman, zer egiten dio aitonak gehiago?, zuhaitzak mantso-mantso haziko badira, ikusiko ote du aitonak bere basorik?. Su txikian […]

Read More… from [Bideoa] Su txikian hausnartzeko album ilustratua ondu dute Olatz Mitxelenak eta Irati Egurenek

Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Zazpikiak bat’ komiki bilduma kalean da

Uxue Bereziartua, Usue Egia, Patrizia Etxegarai Hankabako, Asier Iturralde Gaston, Eñaut Aiartzaguena, Eneritz Ibarra eta Amane Apalategi dira bilduma osatu duten komikigileak. Geuretik Sortuak proiektuaren hirugarren edizioaren emaitza da Zazpikiak bat komiki bilduma. Komikigile bakoitzak esleitu zitzaion herrian sormen egonaldia egin du urtean zehar, bertako istorioak entzun, ikusi eta biltzeko, sortzailearen eta herriaren arteko zubi […]

Read More… from Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Zazpikiak bat’ komiki bilduma kalean da

[Bideoa] Emakumeek ahoz kontatu eta belarriz jasotako esperientziak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Esne-berriketan’ liburuan

Bi urtetan egindako entzuketa ariketen emaitza da Alberdiren lan berria. Elgoibarko idazlea hainbat herritan izan da hainbat emakumerekin elkartu eta haiek kontatzeko zeukatena entzuten. Uxue Alberdi idazleak ‘Esne-berriketan’ kontakizun liburua aurkeztu du gaur Donostian, Begoña Durruty ilustratzailearekin batera. Idazleak emakumeen ahotik eta bihotzetik jasotako esperientziak bildu ditu lan berri honetan. Egileak berak azaldu duenez, “bi […]

Read More… from [Bideoa] Emakumeek ahoz kontatu eta belarriz jasotako esperientziak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Esne-berriketan’ liburuan

Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak

Sari banaketa ekitaldia hilaren 24an, astelehena, izango da, 19:00etan Zumaiako Oxford aretoan; ondoren, Esne-berriketan bertso-saio literarioa eskainiko dute Uxue Alberdik eta Amorantek. Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Zumaiako Udalak martxan jarritako Julene Azpeitia ipuin lehiaketak baditu irabazleak. Hil honen hasieran bildu zen epaimahaia lan irabazleak aukeratzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; […]

Read More… from Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak

Euskaltzaindiak ‘Gabrielen ispiluetan barrena’ jardunaldiko hitzaldiak jasotzen dituen bilduma aurkeztu du

Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat izan du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?. Ekitaldian parte hartu dute Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastortzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek. 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu du Euskaltzaindiak […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Gabrielen ispiluetan barrena’ jardunaldiko hitzaldiak jasotzen dituen bilduma aurkeztu du

ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek.  Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Azoka bera baino lehenago antolatzea erabaki dute antolatzaileek, […]

Read More… from ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

‘Bazen behin’ erakusketa, Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko Kultur Etxera

Proposamen honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da, eta, aldi berean, haur eta gazte literaturan lan egin duten euskal idazleen ekarpena aitortzea. Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko areto berrira garraiatutako Bazen behin bildumak formatu handiko piezak bildu eta, bide batez, liburuak bisitarien eskuetan jarriko ditu azaroaren 17tik abenduaren 31ra bitartean. Erakusketan, euskal idazle ezagunen lanak ikusi ahal […]

Read More… from ‘Bazen behin’ erakusketa, Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko Kultur Etxera