Idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte Getarian eta Lesakan

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea. Getariako eta Lesakako Udalek, herriko ostalariekin batera, idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte 2026. urterako. Urte bakoitzean bost idazleri eskainiko diete sormen-egonaldiak egiteko aukera. Antolatzaileek adierazi dutenez, “ederra litzateke nazio mailako sarea egiten joatea, gure herrietako baliabideak euskaraz sortzen ari diren kulturgileei eskainiz”. Getariako esperientziak […]

Read More… from Idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte Getarian eta Lesakan

Nahia Intxaustik, Grethel Delgadok eta Fernando Garrigak irabazi dituzte Arabako Literatura Sariak

Sari banaketa 2026ko martxoaren 9an izango da, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Arabako Foru Aldundiak Ipuin Literarioaren Ignacio Aldecoa saria eta euskarazko eta gaztelaniazko poesiaren Ernestina de Champourcin sariaren irabazleak eman ditu ezagutzera. Fernando Garriga Argentinako idazleak Ignacio Aldecoa Sariaren 54. edizioa irabazi du Un bucle de tiempo izeneko lanarekin. Munduko hainbat tokitatik aurten aurkeztu diren […]

Read More… from Nahia Intxaustik, Grethel Delgadok eta Fernando Garrigak irabazi dituzte Arabako Literatura Sariak

[BIDEOA] Alava espioitza-sarean aritu ziren emakumeak oroitzeko eleberri historikoa ondu du Katixa Agirrek

Euskal Herrian gerra galdua zelarik, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan preso zeuzkaten senar eta nebei bisitan hasi ziren Barne zerbitzuak nobelako protagonistak; espetxera mezu klandestinoak sartzen eta handik ateratzen segitu zuten gero, eta hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten.   Katixa Agirrek ‘Barne zerbitzuak’ nobela historikoa aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Idazle gasteiztarrak 1937-1943 […]

Read More… from [BIDEOA] Alava espioitza-sarean aritu ziren emakumeak oroitzeko eleberri historikoa ondu du Katixa Agirrek

Gabriel Arestik idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu dute azaroaren 14an Bilbon

Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?. Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz eta Leire Vargas idazleak, Mikel Martinez antzerkilaria eta Eñaut Elorrieta musikaria izango dira parte-hartzaileak. 50 urte bete dira aurten Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, […]

Read More… from Gabriel Arestik idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu dute azaroaren 14an Bilbon

Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Hamabost bat argitaletxe eta elkarte beren ekoizpenekin azokako mahaietan egongo dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Azaroaren 30ean, igandea, Loraldiberri liburu eta disko azokaren laugarren edizioa izango da Urruñako herriko plazako elizaren parean (euria egingo balu Posta gelako goiko solairuan). Urrunaga elkartea ari da antolaketa lanetan Berttoli elkartearekin batera. Azaldu dutenez, “XIX. mendearen amaieran euskal kulturaren […]

Read More… from Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Poesia Kaia jaialdia bihar abiatuko da Lezon

Bi hitzorduk osatuko dute jaialdia: bihar, Mugako poetika izeneko solasaldi poetikoa izango da Jokin Muñoz eta Maddi Muñozen eskutik, Kultura Aretoan. Larunbatean, berriz, poesia errezitaldia antolatu dute Berta Piñan, Rakel Pardo eta Sara Uribe-Etxeberriarekin, Gezala Auditoriumean. Azken saio hau amaitzean Oiasso boskoteak Mozarten K.581 sinfonia interpretatuko du. Poesia Kaia jaialdiaren bosgarren edizioa, azaroaren lehen astean egingo da […]

Read More… from Poesia Kaia jaialdia bihar abiatuko da Lezon

Junkal Lertxundik eta Maider Leturiagak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute

Zaintzaz eta elkarbizitzaz mintzo den proposamen iradokitzailea argitaratu dute. Junkal Lertxundi idazleak eta Maider Leturiaga ilustratzaileak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute 1545 argitaletxearen eskutik. Pentsatu al duzu inoiz maskota bat hartzea? Galdera xume batetik abiatuta, testuak eta irudiek zentzu bikoitzeko jolasa proposatzen diote irakurleari, zaintzaz eta elkarbizitzaz mintzo den proposamen iradokitzaile honetan. Bukaerara iritsita, […]

Read More… from Junkal Lertxundik eta Maider Leturiagak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute

Ipuingarria liburuaren festa antolatu dute Iruñean azaroaren 6tik 9ra

Ahozkotasuna, ilustrazioa, poesia, musika eta ipuina batzen dituen jaialdia izango da: Euskal Herriko kontalari, ilustratzaile, idazle eta musikariak Laban eta Kondestablen elkartuko dira udazkena kolorez eta istorioz betetzeko. Udazkenarekin batera, Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria liburuaren festa antolatu du azaroaren 6tik 9ra bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean. “Bost… Lau… Hiru… Bi… Bat!! Ipuingarria hastera doa! Bazen behin, […]

Read More… from Ipuingarria liburuaren festa antolatu dute Iruñean azaroaren 6tik 9ra

Ekaitz Herrera idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka

Epaimahaiak, besteak beste, lanari darion umorea azpimarratu du, “idazkera dotorea, elkarrizketen freskotasuna, erritmo bizia, hizkuntzarekin jolasteko trebezia”. Ekaitz Herrerak (Abadiño, 1986) irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko hogeita bost lanen artean, Hondar batean arre izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta horrenbestez Herrerak […]

Read More… from Ekaitz Herrera idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka

[Bideoa] Izena duenak izana du, baita Gazan ere

Mikel Ayestaran kazetari eta idazleak Gazako istorioak liburua plazaratu du, azken bi hamarkadetan Gazan egindako lanaren emaitza gisa. Mikel Ayestaran kazetari eta idazleak azken hogei urteetan eguneroko batean jasotako Gazako istorioei liburu formatua eman zion apirilean. Argitalpen horrek erderaz ikusi zuen argia. Orain, euskarazko bertsioa plazaratu du Ibon Plazaola itzultzailearen laguntzarekin. Gazako istorioak (Alberdania) da […]

Read More… from [Bideoa] Izena duenak izana du, baita Gazan ere