Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende dira aurtengo lehenengo Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak izan dira, hurrenez hurren, Francesco Pasqualeren bosgarren arima, Aitona Floren eta Traba lanengatik. Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman ditu Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lehenengo hiru irabazleak: Euskarazko Literatura atalean Unai Elorriagak eskuratu du Francesco Pasqualeren bosgarren arima lanagatik. Epaimahaiarentzat “apustu literario sendoa egiten […]

Read More… from Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende dira aurtengo lehenengo Euskadi Literatura Sariak

Gorka Erostarbek ‘Auzokinak’ poema liburua plazaratu du

Idazleak azaldu du Auzokinak ariketatxo poetiko bat izan dela, “ariketa hori etxetik irten, igogailua hartu, atarira jaitsi eta auzoaren parez pare jartzea izan da, begirada poetiko batetik”. Gorka Erostarbe kazetari eta idazleak Auzokinak poema liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Auzoaz dihardu egilearen lehen poemategi honek eta bizitza puskaz osaturiko auzoaren begirada poetiko bat eskaintzen dio […]

Read More… from Gorka Erostarbek ‘Auzokinak’ poema liburua plazaratu du

Jokin Zaitegiren dokumentu-bilduma sarean da

Haren artxiboa hiru ataletan banatzen da: Gutuneria da lehena, orduko euskal idazle ia guztien gutunak aurki daitezke; Euzko Gogoa aldizkarian argitaratutako artikuluen jatorrizko bertsioak eta bestelako materialak; eta Zaitegiren beraren lanen jatorrizko bertsioak. Euskaltzaindiak Jokin Zaitegi euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaizaren (1906-1979) dokumentu-bilduma sarean jarri du. Zaitegik modu askotara sinatu zituen bere lanak: Udalaizpe, […]

Read More… from Jokin Zaitegiren dokumentu-bilduma sarean da

[BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

  Lourdes Oñederra idazleak Azken batean hirugarren eleberria plazaratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, Elisa eta Elixabete ama-alabak dira protagonista nagusiak eta bien arteko harremana jorratzen da. Horretaz gain, identitateaz, denboraren joanaz eta duintasunaren aldeko borrokaz egiten du gogoeta eleberriak. Protagonistek iraganeko oroitzapen eta zaurien artean, elkarrenganako harreman konplexua eta familiako sekretu mingarriren baten itzala kudeatzen dituzte. Galdutako […]

Read More… from [BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

Nerea Ibarzabal Salegik Residencia Literaria 1863n egingo du literatura-sorkuntza egonaldia

A Coruñako sorkuntza-egonaldi honetan Gora igo izeneko proiektua abiatuko du bizkaitarrak, 2025eko azaroan zehar. Hasiera batean ipuin luzeen bilduma izango dela jakinarazi du Etxepare Euskal Institutuak. Etxepare Euskal Institutuak Residencia Literaria 1863rekin batera antolatutako literatura-sorkuntza egonaldia Nerea Ibarzabal Salegik egingo du 2025eko azaroan zehar Coruñan. Etxepare Institutuak azaldu duenez, “Ibarzabalek Residencia Literaria 1863n egingo duen […]

Read More… from Nerea Ibarzabal Salegik Residencia Literaria 1863n egingo du literatura-sorkuntza egonaldia

Komiki Azoka egingo dute Getxon, urriaren 3tik 5era

Azokak merkataritza eta ekintza eskaintza zabala ekarriko du Santa Eugenia plaza, Ibaiondo kalera eta Romo Kultur Etxera Getxoko Komiki Azokak bederatzigarren artearen mundua hurbilduko dio publikoari urriaren 3tik 5era bitartean. Liburu-dendek, argitaletxeek, merchandising-dendek eta fanzineek osatuko dute azoka, besteak beste, jendeak azken nobedadeak eskuratzeko, bere serieak osatzeko eta komiki zaharrak eta bildumagile-aleak erosteko aukera izango […]

Read More… from Komiki Azoka egingo dute Getxon, urriaren 3tik 5era

Nerea Balda idazle nafarrak ‘Ramiro Pinilla’ Eleberri Laburren Lehiaketa irabazi du ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberriarekin

Paula Hoyosek gaztelaniazko lan onenaren saria eskuratu du. Malen Onandia eta Ines Sanchezen testuak, bestalde, haurrentzako Txiki Baskardo kontakizun lehiaketan saritu dituzte. Getxo Kulturak eta Pinillesca kolektiboak Ramiro Pinilla Eleberri Laburren Lehiaketaren zortzigarren edizioaren irabazleak ezagutzera eman dituzte. Nerea Baldak euskarazko lan onenaren saria eskuratu du eta Paula Hoyosek gaztelaniazkoarena. Horretaz gain, Malen Onandia eta […]

Read More… from Nerea Balda idazle nafarrak ‘Ramiro Pinilla’ Eleberri Laburren Lehiaketa irabazi du ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberriarekin

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2026ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bederatzigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da helburua”. […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik da

Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Proiektuak abenduaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira euskara@deba.eus helbidera. Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XIX. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 50 eta 70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko […]

Read More… from Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko liburu azoka egingo dute urriaren 10ean eta 11n, Saran

Ikusi Mikusi azokan ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta zuzenekoak izango dira, besteak beste. Ikusi Mikusi, euskal haur eta literatura azoka Galtzagorri elkarteak, Sarako Mari Gorri elkarteak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa, urriaren 10ean eta 11n egingo da Saran. “Euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarra […]

Read More… from Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko liburu azoka egingo dute urriaren 10ean eta 11n, Saran