‘Bidasoatik Harago’, kantuekin apaindutako ikuskizun berezia

Xabi Solanok eta Jon Garmendiak bost emanaldi eskainiko dituzte antzoki eta areto txikietan, lehena Hernanin bertan izango da, urriaren 23an. Handik Getxora egingo dute salto azaroaren 7an, Bilbora azaroaren 18an, Atharratzera 22an eta Gasteizera 30ean. Xabi Solano musikariak eta Jon Garmendia Txuria idazleak duela 30 urte ezagutu zuten elkar Hernanin. Orduz geroztik, bi lagunen arteko harreman polita sortzeaz […]

Read More… from ‘Bidasoatik Harago’, kantuekin apaindutako ikuskizun berezia

Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 5etik 11ra, Oiartzunen

Aurten, Etxea gai hartuta gauzatuko da ibilbide poetikoa Poesia Egunak izenarekin plazara iaz etorri baziren ere, 2020tik antolatzen ari dira ekimena Oiartzunen, pandemiaren ondorenetik, hain zuzen ere. Antolatzaileen esanetan, “forma, izen eta egitarau askotarikoa eskaini du urtez urte, eta naturalki joan da antzaldatzen, beti ere poesia erdigunean jarrita eta diziplina artistiko ezberdinei eta esperimentazioari tokia […]

Read More… from Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 5etik 11ra, Oiartzunen

Amaia Carrere hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Euskal mitologia aipatzeko, Carrerek abentura moduko komiki bat proposatzen du, mitologiaren kodeak berreskuratzen dituena. Hamabosgarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Aurtengo euskarazko literatura sorkuntza egonaldien helburua da XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai […]

Read More… from Amaia Carrere hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Eneko Bidegainek irabazi du 2025eko EKE-Elkar literatura beka

Hegal egiten eleberriak 2026ko udazkenean ikusiko du argia. Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak Gazteluma literatura saria sortu zuten 2000. urtean, Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko eta beren obrak argitaratu ahal izateko. 2021ean literatura sorkuntza laguntzeko beka horrek aldaketa bat behar zuela ikusi zuten eta EKE-Elkar literatura beka sortu zuten. Gazteluma bezala, oraingo […]

Read More… from Eneko Bidegainek irabazi du 2025eko EKE-Elkar literatura beka

Angel Ugarteburuk ‘Hegan eta Jare’ bigarren eleberria kaleratu du

Milloitik mundura lehen nobela bezala, hau ere autobiografikoa da. Mutikotan Berriatuatik Derioko seminariora joan zenean hasi eta helduaroraino heltzen da; tarte horretan, bere moduko beste gazte askoren bizi-ibilaldia egiten du. Honela, belaunaldi oso baten lekukotza jasotzen du nobelak.  Angel Ugarteburuk idatzitako nobela da Hegan eta jare. Bere bizitzako hainbat pasarte dakartza idazleak, Berriatuako baserritik irten […]

Read More… from Angel Ugarteburuk ‘Hegan eta Jare’ bigarren eleberria kaleratu du

Patxi Zubizarreta idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

70.000 euroko laguntza eta urtebeteko erabateko dedikazioa izango du idazleak Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea proiektua garatzeko. Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Bekako adituen batzordeak Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964) idazlearen Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea proiektua aukeratu. Beka Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sortu zuten iaz, eta aurtengoa bigarren edizioa […]

Read More… from Patxi Zubizarreta idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

‘Jostorratza eta haria’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak

Galdera batekin abiatzen da eleberria: “zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan dabil liburua”, dio idazleak.  Duela 24 urte plazaratu zuen Jostorratza eta haria eleberriaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak. Oraingo honetan, 2001eko edizioarekiko aldaketa nagusiak Iratxe Retolazak egin duen hitzaurrea eta testuaren eguneratzea izan […]

Read More… from ‘Jostorratza eta haria’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak

Augustin Zubikarai XXV. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 8.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. 25. edizio honetako deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu […]

Read More… from Augustin Zubikarai XXV. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

[BIDEOA] Umoretik idatzitako nobela beltza ondu du Iñaki Dorronsoro ataundarrak

Idazleak estreinako liburua du Azpijokoa Azpiazun (Erein). Lapurretak, ustelkeria, lagun baten hilketa eta galipotezko kafe beroa dira abentura ilun honetako osagai nagusiak. Iñaki Dorronsoro Maiozek (Ataun, 1994) Azpijokoa Azpiazun du lehenengo liburua. Gipuzkoarrak bi ipuin labur eman ditu argitara 7K astekarian: Ezkutuan (2022) eta Jon Zaharra (2023). Orain, Miren Arrieta kazetaria eta Alfontso detektibe pribatuaren […]

Read More… from [BIDEOA] Umoretik idatzitako nobela beltza ondu du Iñaki Dorronsoro ataundarrak

2025eko Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria abian da

Abuztuaren 27ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak urtero antolatzen duten itzulpen sarira proposamenak bidaltzeko epea zabalik da. Deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta 2024an argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da. Antolatzaileek euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea euskararen eremutik kanpo sustatu nahi dituzte, elkarlanean. Abuztuaren […]

Read More… from 2025eko Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria abian da