Poesiak Lekeitio blaituko du irailaren 26tik 28ra

Irailekoak jaialdia Lekeitiora itzuliko da. Helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian. Iaz Itsasu bisitatu ostean, Lekeitiora bueltatuko da Irailekoak poesia-jaialdia irailaren 26tik 28ra. Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako hirugarren asteburua antolatzea deliberatu du, hastapeneko helburuei eutsiz. Horrela, Euskal Herri osoarentzat […]

Read More… from Poesiak Lekeitio blaituko du irailaren 26tik 28ra

Literatura Unibertsala euskaratzeko deialdia zabaldu EIZIE elkarteak

Lanak aurkezteko epea 2025eko irailaren 10ean amaituko da, eguerdiko 12:00etan. Literatura Unibertsala euskaratzeko deialdia zabaldu EIZIE elkarteak irailaren 10era arte. Ekimenean parte hartu nahi dutenak itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke. Itzuli beharko diren obrak, berriz, honakoak izango dira: Nadine Gordimer (Burger’s Daughter), aurkeztu beharreko lagina, hemen; eta Kenzaburo Oe (Warera no kyoki o ikinobiru michi […]

Read More… from Literatura Unibertsala euskaratzeko deialdia zabaldu EIZIE elkarteak

‘Hamaseigarrenean, aidanez’, ‘Ehun metro’, ‘Zergatik panpox’ eta ‘Oraingoz izen gabe’ filmak zaharberrituko dituzte

Lanak Boloniako L’Immagine Ritrovata laborategietan egiten ari dira, eta film zaharberrituak irailean proiektatuko dira, Donostia Zinemaldiko Klasikoak sailean. Euskadiko Filmategiak eta EITBk Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986) film ertainak zaharberritzeko proiektua aurkeztu dute gaur Tabakaleran. Lanak Boloniako […]

Read More… from ‘Hamaseigarrenean, aidanez’, ‘Ehun metro’, ‘Zergatik panpox’ eta ‘Oraingoz izen gabe’ filmak zaharberrituko dituzte

Leire Errandonea itzultzaile gazteak Minaberri beka eskuratu du

Nafarrak Marie-Aude Murail idazle frantsesaren Sauveur et fils liburua euskaratuko du. Leire-Errandonea Garcia-Larratxek (Bera, 1997) irabazi du nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko beka. Epaimahaiak bigarren deialdi honetara aurkeztu diren hamar gazteetatik aukeratu du itzultzaile nafarra. Orain, Marie-Aude Murail idazle frantsesaren Sauveur et fils liburua osorik itzuli beharko du, eta horretarako Xabier Olarra itzultzaile eta […]

Read More… from Leire Errandonea itzultzaile gazteak Minaberri beka eskuratu du

Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu dute Bilbon

Aresti bera eta beronen lanak ezagutzera ematea da ekitaldi hauen xede nagusia. Gabriel Aresti Segurola bilbotar idazle eta euskaltzain urgazlea 1975eko ekainaren 5ean zendu zen, 41 urte zituela. Urtemuga hori kontuan izanda, Euskaltzaindiak xx. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zen hura omentzeko eta beronen ekarria goresteko hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearekin […]

Read More… from Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu dute Bilbon

Karmele Mitxelenak idatzitako ‘Benetako zirkua’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Benetako zirkua eleberri labur bat da, herri txiki batera zirku italiar bat iritsiko dela-eta, bertako haur-talde batengan piztutako sentimenduak eta biziko dituzten abenturak kontatuko dituena, samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin. Karmele Mitxelenak idatzitako Benetako zirkua nobela laburrak irabazi du 2025eko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta […]

Read More… from Karmele Mitxelenak idatzitako ‘Benetako zirkua’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Iker Aranberri idazleak Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria jaso du Donostian

Epaimahaiaren arabera,  Aranberriren Baden Verboten poema bildumak “heldutasun poetiko harrigarria” du, bai edukiari dagokionez, bai egiturari, irudimenari eta hizkuntzari dagokienez. Iker Aranberrik Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria jaso zuen atzo arratsaldean Baden Verboten poemategiagatik (Debekatuta ibaian bainatzea alemanez). Sari-emate ekitaldia Santa Teresa komentuan egin zen, Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo egoitzan. Gipuzkoarrak 12.000 euroko saria […]

Read More… from Iker Aranberri idazleak Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria jaso du Donostian

Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da. Hamabosgarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako eremuan egonaldia egiteko Pantxix Bidart idazle, musikari, kantari eta konpositore hazpandarra hautatu zuten. Horrez gain, bigarren hilabete bateko egonaldia eskainiko dute Pasai […]

Read More… from Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

Ipuin rallya eta haren sari banaketa egin dute Ondarroan

250 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, horietatik Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatutako epaimahaiak 15 lan saritu ditu. XIII. Augustin Zubikarai ipuin rallya egin dute aurten Ondarroako ikastetxeetako ikasleen artean eta pasa den ostiralean, maiatzak 23, sari banaketa ekitaldia antolatu zuten Kofradia Zaharreko aretoan. Zaldupe eskolako, Ondarroa BHI institutuko eta Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek parte […]

Read More… from Ipuin rallya eta haren sari banaketa egin dute Ondarroan

Miren Amurizak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Idazleak iazko azaroan aurkeztu zuen Pleibak eleberria Susa argitaletxearen eskutik, Donostian. Bertan, beste gauza askoren artean, Pleibak “laguntasun harreman baten kronika”, dela adierazi zuen Amurizak. Irabazleak ekainaren 5ean, osteguna, jasoko du saria, Villabonako Hika txakolindegian. 111 Akademiak Miren Amuriza bertsolari eta idazleari (Berriz, 1990) emango dio 2024ko 111 Akademiaren Saria Pleibak eleberriagatik. Bizkaitarraren lanak Unai […]

Read More… from Miren Amurizak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria