Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun musikari gazteek bat egingo dute Bozak ikuskizunean

Bilboko Loraldia Festibalaren ikuskizun hau hilaren 29an izango da arratsaldeko 19:00etan, Bira Kulturgunean. Hiru emakume, hiru ahots, hiru estilo desberdin: Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun elkartuko dira Bira Kulturgunean, gazte sormenaren indarra eta berrikuntza erakusteko. Gaurko gazte sormenaren hiru ahotsen topaketa eskainiko du Loraldia Festibalak martxoaren 29an, Bilboko Bira Kulturgunean. Izan ere, […]

Read More… from Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun musikari gazteek bat egingo dute Bozak ikuskizunean

‘Lurretik Lurrera’ ikuskizuna, euskal arrantzaleen eta Ternuako mikmak komunitatearen arteko lotura historikoaren isla

Mikmak herriko Darlene Gijuminag-ek, Mixel Etxekoparrek eta Claudine Arhancetek musikariek osatutako hirukotea Bilboko Bidebarrieta Liburutegian eskainiko dute zuzenekoa martxoaren 26an. Loraldia Festibalaren baitan taularatuko da Lurretik Lurrera izeneko musika-emanaldi berezia martxoaren 26an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Mikmak herriko Darlene Gijuminag-ek, Mixel Etxekoparrek eta Claudine Arhancetek musikariek osatutako hirukoteak ordu beteko musika bidaia eskainiko dute, XVI. eta […]

Read More… from ‘Lurretik Lurrera’ ikuskizuna, euskal arrantzaleen eta Ternuako mikmak komunitatearen arteko lotura historikoaren isla

‘Atxine’, arte plastikoak eta dantza bertilaka uztartzen dituen ikuskizuna taularatuko du Janire Etxabek Loraldian

Emanaldian, emakumearen bizitzako etapa desberdinetan sentitzen diren emozio eta kultura kargei erreparatzen zaie. Emanaldia martxoaren 18an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Campos Antzokian. Janire Etxabek Atxine ikuskizunarekin dantza bertikalaren eta arte plastikoen arteko fusio berritzailea aurkeztuko du Bilboko Loraldia Festibalean. Emanaldian, emakumearen bizitzako etapa desberdinetan sentitzen diren emozio eta kultura kargei erreparatzen zaie, sinbolismoaren eta […]

Read More… from ‘Atxine’, arte plastikoak eta dantza bertilaka uztartzen dituen ikuskizuna taularatuko du Janire Etxabek Loraldian

Mursegok ‘Sukramarkus’ performancea eskainiko du martxoaren 14an, Bilbon

Markos Gimenoren ondareari egindako omenaldi bat izango da. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da Bidebarrieta liburutegian eta sarrerak doakoak izango da, baina aldez aurretik eskuratu beharko dira. Bilboko Bidebarrieta Liburutegia Maite Arroitajauregi Mursegoren azken sorkuntza-lanaren agertoki izango da martxoaren 14an, Loraldia Festibalaren baitan. Sukramarkus izeneko performancea eskainiko du musikari eibartarrak eta Markos Gimenoren palindromoak eta hizkuntzarekin […]

Read More… from Mursegok ‘Sukramarkus’ performancea eskainiko du martxoaren 14an, Bilbon

Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikide batez

Musika eta irudien bidez, ikusleek bidaia emozional bat egingo dute, bizitzaren, maitasunaren, itxaropenaren eta umorearen bidez. Lehen mailako sortzaile taldea izango da oholtzan: Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Julen Achiary eta Mitxel Etxekopar, besteak beste.  Xiberoa Kantuz Loraturik ikuskizuna aurkeztuko du Loraldiak martxoaren 13an, 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian. Ikus-entzunezkoak eta musika nahasten dituen esperientzia honek Zuberoako […]

Read More… from Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikide batez

‘Trikua esnatu da’ lelopean dator aurtengo loraldia jaialdia

Hamaikagarrenez, euskal kultura garaikidea ezagutzeko, ospatzeko eta berritzeko parada izango da martxoaren 10etik 30era bitartean, Bilbon. Trikua esnatu da, horixe da Loraldia Festibaleko aurtengo edizioaren leloa. Lelo honek Bernardo Atxagaren metaforan du sustraia. Idazleak trikua gure hizkuntzaren eta kulturaren sinbolo gisa erabili zuen: zaurgarria, txikia, baina historia luzea duena eta bere arantzekin babestua. Trikua udaberrian […]

Read More… from ‘Trikua esnatu da’ lelopean dator aurtengo loraldia jaialdia

Josu Martinezek zuzendutako ‘Bizkarsoro’ filma ikusteko aukera egongo da Loraldia Festibalean

Martxoaren 17an izango dugu zinemagile bizkaitarraren azken lanaz gozatzeko aukera, EHUko Bizkaia Aretoan. XX. mendean zehar gertatzen diren bost istorio ezagutuko ditugu film luze honetan. Bizkarsoro existitzen ez den herri bat da, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Aurtengo Loraldia Festibalean Josu Martinez zinemagile bizkaitarraren (Bilbo, 1986) lan luze hau proiektatuko dute: Bizkarsoro. Pasa den […]

Read More… from Josu Martinezek zuzendutako ‘Bizkarsoro’ filma ikusteko aukera egongo da Loraldia Festibalean

Literatura, musika eta bertsolaritza gerora begira jarriko dira ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ emanaldiarekin Loraldia jaialdian

Martxoaren 17an Iban Zalduak estreinatuko du bere lana Bilboko Guggenheim Museoan. Idazlearekin batera Ibil bedi taldeko bi musikari eta Alaia Martin eta Miren Artetxe bertsolariak izango dira oholtza gainean. Loraldia Festibalak euskal kulturaren diziplina desberdinetako sortzaileak batu ditu ikuskizun berri bat aurkezteko: Bihar, Atzo, Gaur, Bihar. “Literatura, musika eta bertsolaritza erabilita emanaldi honek etorkizunari buruz […]

Read More… from Literatura, musika eta bertsolaritza gerora begira jarriko dira ‘Bihar, Atzo, Gaur, Bihar’ emanaldiarekin Loraldia jaialdian

Tradiziotik abiatuta, irakurketa garaikidea egingo du Neomak taldeak Bilboko Loraldian

Martxoaren 14an Neomak taldearen sorginkeriaz betetako musika disfrutatzeko aukera izango dugu Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren barnean. Kontzertua hasi baino lehen Agurtzane Intxaurragak gidatutako saioa izango dugu,  Neomaken jarrera artistikoa hobeto ulertzeko. Bilboko Loraldia euskal kultura tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen jaialdia da, eta aurtengo edizioan egungo euskal musikaren panoraman talde ezagunenetariko bat izango dugu: Neomak. […]

Read More… from Tradiziotik abiatuta, irakurketa garaikidea egingo du Neomak taldeak Bilboko Loraldian

Basabi taldeak ‘Oma’, bere hirugarren musika lana, aurkeztuko du martxoaren 9an, Bilboko Loraldian

Pieza honek naturari eta egungo egoerari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Loraldia Festibalak Lorazain Eguna ospatuko du hamargarren edizio honetan ere. Martxoaren 9an izango da hitzordua Campos Antzokian eta Basabi taldearen hirugarren musika lanaren estreinaldia aukeratu dute ospakizunerako. Basabik Urdaibaiko Biosfera Erreserba erabili du inspirazio iturri gisa Oma lana sortzeko. Izan ere, industria aurreko aztarnak […]

Read More… from Basabi taldeak ‘Oma’, bere hirugarren musika lana, aurkeztuko du martxoaren 9an, Bilboko Loraldian