Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen

Sarrera salmenta abenduaren 18an hasiko da 10:00etan pantxoaetapeio.eus webgunean. 1960ko hamarkadaren bukaeran eta 1970ekoaren hasieran euskaraz kantatzea etengabe atzera egiten ari zen hizkuntza batean kantatzea zen. Kantatzea borroka egiteko modu bat zen, eta Pantxoa eta Peioren kantagintza orduko euskararen, euskarazko kulturaren eta Euskal Herriaren aldeko borroka eta aldarri horren bozgorailu izan zen. Manex Pagola, Telesforo […]

Read More… from Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen

‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian

Filmak hogei testigantza baino gehiago biltzen ditu, besteak beste, Fermin Muguruzarena, Bernardo Atxagarena, Jon Maiarena, Kepa Junkerarena, Joseba Tapiarena, Toti Martinez de Lezearena eta Garikoitz Mendizabalena, bai eta Zumarragako Trikitixako egungo kideena ere. Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendutako Hauspoa & Tunela dokumentala estreinatuko dute ostiralean, hilak 19, Donostiako Antzoki Zaharrean. Filmean kontatzen denez, 1859an […]

Read More… from ‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian

‘Saharari Kantari 2026’ kontzertua antolatu dute otsailaren 28rako, Bilboko Euskalduna jauregian

Emanaldian parte hartuko dutenen zerrenda luzea izango da: Aziza Brahim, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Oreka TX, Suilma Aali, Iker Lauroba, Fariba Sheikhan, Esti Markez, Postal Kolekzioak, Ahmed & Nur, Sua Enparantza edota Jon Maia. Euskal Fondoak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Saharari Kantari 2026 kontzertua antolatuko dute, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Emanaldia […]

Read More… from ‘Saharari Kantari 2026’ kontzertua antolatu dute otsailaren 28rako, Bilboko Euskalduna jauregian

Pablo Sarasate konpositorearen ondare diren lau kutxa berreskuratu dituzte

Pablo Sarasate konpositorearen ondare diren lau kutxa berreskuratu dituzte

Edukiontziak 1985. eta 1991. urteen artean galdu ziren, eta orain Iruñeko Udal Artxiboko bi gela ezkututan aurkitu dira. Berebiziko balioa duten 55 pieza barne hartzen dituzte, hala nola musikariak bildutako pinturak eta eskulturak, eskainitako argazkiak, arropak eta Felix Mendelssohn musikagile alemanak eskuz idatzitako eskutitz bat. Iruñeko Udalak 1985. eta 1991. urteen artean desagertu ziren lau […]

Read More… from Pablo Sarasate konpositorearen ondare diren lau kutxa berreskuratu dituzte

Korapiloa eztarrian, agur esan zuen Gatibuk larunbatean

Talde gernikarrak inoiz baino ozenago kantatu zuen larunbatean, bere azken zuzenekoan. Taldekideak negarrez ikusi genituen, irribarrez, topa egiten eta hunkituta ‘Agur esan barik’, behin betiko agur esaten. Gatibu taldeak 25 urteko ibilbidea itxi zuen larunbatean Barakaldoko BECen eman zuen zuzenekoan, Agur esan barik birako azkena. “25 urte errepidean: izerdia, barreak, oihuak agertokitik eta milaka eztarri batera […]

Read More… from Korapiloa eztarrian, agur esan zuen Gatibuk larunbatean

BatBatean jaialdia jaio da Gasteizen, Euskal Herri osoko gazteak elkartzeko xedez

Lehen edizioa maiatzaren 15ean eta 16an egingo dute Mendizabaleko aparkalekuan. Antolatzaileen esanetan, egitasmoak “proposamen fresko eta indartsua” ekarriko du, pop rock, rock, punk, elektronika eta rap estiloak uztartuz. Gasteizko Jimmy Jazz aretoak BatBatean jaialdiaren lehenengo edizioa antolatuko du 2026ko maiatzaren 15ean eta 16an Mendizabaleko aparkalekuan. Gazteei zuzendutako musika hitzordua izango da eta 21 talde eta […]

Read More… from BatBatean jaialdia jaio da Gasteizen, Euskal Herri osoko gazteak elkartzeko xedez

Pello Reparazek sortutako ‘Xiberutikan Mendebaldera’ kantak jarriko dio doinua 24. Korrikari

Arbizuarrarekin batera, Maixux Zugarramurdik eta Erramun Martikorenak hartu dute parte abestian. Pello Reparaz (Zetak) musikariak sortu du 24. Korrikarako abestia. Halaxe jakinarazi dute gaur, Agoizko Kultur Etxean egin duten prentsaurrekoan. Arbizuarrarekin batera, Ane Elordi Korrikako arduraduna, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena izan dira agerraldian Xiberutikan mendebaldera du izena kanta berriak eta Reparaz bera arduratu da […]

Read More… from Pello Reparazek sortutako ‘Xiberutikan Mendebaldera’ kantak jarriko dio doinua 24. Korrikari

Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peyak izango dira Donostiako ‘Gure Ahotsak’ emakumezko musikarien zikloan

Kontzertuetarako sarrerak bihar, abenduak 12, jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak egitarau mamitsua dakar 2026ko martxoaren 3tik 7ra Donostiara. Emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan. Hala, Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya izango dira bi antzokietako […]

Read More… from Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peyak izango dira Donostiako ‘Gure Ahotsak’ emakumezko musikarien zikloan

Galbahe taldeak ‘Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko’ lehen diskoa aurkeztuko du abenduaren 19an, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Berba guztiak Gotzon Barandiaranek idatzitako Galbahea poema liburukoak dira Wafa kantakoa izan ezik. Horren hitzak Koldo Izagirrek sortu zituen. Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua argitaratu zuen 2024ko maiatzean, Susa argitaletxearen eskutik. “Ordurako, liburuko zenbait poema kanta bihurtuak genituen, zuzenean aurkezteko asmoz. Halaxe estreinatu genuen Literaturian Ez gara dena ahazteko nahiko biziko sentikaria, zeina, ondoren, besteak beste, […]

Read More… from Galbahe taldeak ‘Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko’ lehen diskoa aurkeztuko du abenduaren 19an, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Gatibu taldeak EHUko ikasleek sortutako gitarrarekin itxiko du ‘Agur Esan Barik’ bira, larunbatean

EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako ikasleek bi hilabete eskasean diseinatu eta ekoitzi dute taldearentzat beren-beregi egin duten gitarra elektrikoa. Haimar Arejita gitarra-jotzaileak eskertuta eta hunkituta jaso du gaur ikasleen eskutik. Datorren larunbatean, hilak 13, Gatiburen Agur Esan Barik birako azken kontzertua izango da, talde bizkaitarrarentzat, beraz, egun berezia izango da, baina baita Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko […]

Read More… from Gatibu taldeak EHUko ikasleek sortutako gitarrarekin itxiko du ‘Agur Esan Barik’ bira, larunbatean