‘Eszena Kalean’ eta ‘Kristalezko Kioskoa’ zikloak aurkeztu dituzte Getxon

Uztailera bitartean, arte eszenikoetako 14 ikuskizun eta 12 kontzertu izango dira. Maiatzetik uztailera bitartean, kalea izango da Getxoko kultura agertokirik nabarmenetako bat. Kultura kalean bertan ezagutarazteko eta mota guztietako ikus-entzuleei kultura eskuratzeko aukera errazte aldera, Getxo Kulturak iaz abian jarritako programak antolatu ditu. “Ekimen horiek 2025ean berriro ere itzuliko dira Getxora herritarrei askotariko ikuskizunak eta […]

Read More… from ‘Eszena Kalean’ eta ‘Kristalezko Kioskoa’ zikloak aurkeztu dituzte Getxon

Harizko instrumentista gazteak prestatzeko Nicanor Zabaleta beka martxan da Gipuzkoan

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte egongo da irekita. Beka 16.400 eurokoa izango da, eta 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak “Nicanor Zabaleta” bekaren deialdia onetsi du, hari-instrumentistei prestakuntza espezializatua izateko aukera emateko asmoz. Beka 2024-2027 aldirako Beken Plan Estrategikoaren parte da, eta musikari gazteen garapena […]

Read More… from Harizko instrumentista gazteak prestatzeko Nicanor Zabaleta beka martxan da Gipuzkoan

Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Instalazioa inauguratzeko, musikari bizkaitarrak zuzeneko emanaldia eskainiko du eskailera nagusian gaur, 19:00etan. Garazi Navas akordeoi jotzaileak (Usansolo, 1995) Pasabide bertikala: heriotzaren heriotza izeneko soinu-instalazioa aurkeztuko du gaur, Donostiako Tabakalerako Scala proiektuaren barruan. John Donneren (1572-1631) Death be not proud olerkian oinarritutako instalazio honek bere akordeoiaren soinu-hedadura bihurtzen du Tabakalerako eskailera nagusia. Soinuek gora eta behera […]

Read More… from Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Hatortxu Rockek Barniz taldearen ‘Txandalari’ kantuarekin abiatu du ‘Jantzi petoa!’ kanpaina

Auzolanaren aldeko mezua zabaldu eta uztaileko jaialdirako txandak lortzeko helburu ditu kanpainak. Barniz rap talde iruindarrak eta DRRN ekoizleak Hatortxu Rockekin bat egin eta 30. ediziorako kantu berezi bat kaleratu dute ostegun honetan Txandalari izenpean. Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioa uztailaren 24tik 27ra bitartean izango da, Lakuntzan. Antolatzaileek adierazi dutenez, “elkartasun jaialdia da Hatortxu Rock, […]

Read More… from Hatortxu Rockek Barniz taldearen ‘Txandalari’ kantuarekin abiatu du ‘Jantzi petoa!’ kanpaina

Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Nøgen taldeak agur esango du Kursaalean eskainiko duen azken kontzertu batekin

2026ko urtarrilaren 3an izango da zuzenekoa eta sarrerak apirilaren 1ean jarriko dira salgai, 11:30ean, www.nogenband.com helbidean. Nøgen taldeak hamar urte beteko ditu 2026an eta urteurren hori ospatzeko, Donostiako Kursaal Auditorioan kontzertu bat antolatu du 2026ko urtarrilaren 3an. Zuzeneko horrekin, gainera, ibilbideari amaiera emango diotela adierazi dute taldekideek: “inoiz ez dugu jakin nora goazen, baina bai […]

Read More… from Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Nøgen taldeak agur esango du Kursaalean eskainiko duen azken kontzertu batekin

Juan Mari Beltranek Manuel Lekuona 2024 saria jaso zuen atzo, Oiartzunen

Soinuenea-Herri Musikaren Txokoaren sortzailearen lana goraipatu nahi izan zuten epaimahaikideek, musika ondare tradizionala berreskuratu, babestu eta transmititzeagatik. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria Juan Mari Beltran Argiñena musikari, musikologo, konpositore, etnografo eta irakasleari emateko ekitaldia izan zen Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan atzo. Euskal musikaren eta folklorearen esparru anitzetatik etorritako jende ugarik, lagunek eta erakundeetako ordezkariek Juan Mari […]

Read More… from Juan Mari Beltranek Manuel Lekuona 2024 saria jaso zuen atzo, Oiartzunen

Sehaska-kantak entzunez, denboran kulunkatzeko aukera emango du Bercer le Temps talde kanadarrak Hernanin

Ahoz Aho jaialdiaren baitan, Lullyng Time soinu-instalazio parte-hartzailea  egongo da apirilaren 4an eta 5ean Plaza Berrian eta Txillida Lekun. Ahoz Aho, ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren eskutik, ekimen berezi batez gozatzeko aukera izango dute Hernanin apirilaren 4an eta 5ean: Kanadako Bercer le Temps taldearen Lullyng Time soinu-instalazioa, mundu osoko sehaska-kantak entzuteko aukerarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “soinu-instalazio parte-hartzaile […]

Read More… from Sehaska-kantak entzunez, denboran kulunkatzeko aukera emango du Bercer le Temps talde kanadarrak Hernanin

Gaztetxoentzako ‘Soinua Iratzarri’ proiektua martxan da

Egitasmoarekin musika sortzeko prozesura hurbildu eta musika garaikidearekiko sentsibilitatea sustatu nahi da. Deialdira aurkezteko epea apirilaren 2ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik. Musika Bulegoak Soinua Iratzarri proiektuaren edizio berri bat abiarazi du, 10 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. Egitasmoarekin musika sortzeko prozesura ezagutarazi eta musika garaikidearekiko sentsibilitatea sustatu nahi dute. Udazkenean egingo den […]

Read More… from Gaztetxoentzako ‘Soinua Iratzarri’ proiektua martxan da

Jonkass proiektuak irabazi du ‘Paradisu Zinema Beka’

Jonkassen atzean Jon Castañeda dago, gidoilaria, erredaktorea, erreportaria, Bilboko Kafe Antzokiko DJa, Akerbeltz taldeko abeslaria… hori guztia eta gehiago da zornotzarra. Azken hilabeteetan Jonkass egitasmoan murgilduta dago eta, bekari esker, aurten lan guzti horren emaitza ezagutzeko aukera egongo da.Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea du helburu bekak. Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak […]

Read More… from Jonkass proiektuak irabazi du ‘Paradisu Zinema Beka’

Jon Maiak zabalduko du aurtengo ‘Kantu eta Hitza’ zikloa Iruñean

Emanaldia apirilaren 24an izango dena arren, maiatzaren 15ean abiatuko da zikloa. Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ ikuskizunak emango dio hasiera aurtengo Iruñeko Kantu eta Hitza zikloari, apirilaren 24an. Kontzertu txikien ziklo hau maiatzaren 15etik ekainaren 19ra izango da aurten, Iruñeko Andre Maria plazan. Bertsolari zumaiarrak antologia bat argitaratu zuen 2021ean, azken hogeita hamar urteetan […]

Read More… from Jon Maiak zabalduko du aurtengo ‘Kantu eta Hitza’ zikloa Iruñean