Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun musikari gazteek bat egingo dute Bozak ikuskizunean

Bilboko Loraldia Festibalaren ikuskizun hau hilaren 29an izango da arratsaldeko 19:00etan, Bira Kulturgunean. Hiru emakume, hiru ahots, hiru estilo desberdin: Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun elkartuko dira Bira Kulturgunean, gazte sormenaren indarra eta berrikuntza erakusteko. Gaurko gazte sormenaren hiru ahotsen topaketa eskainiko du Loraldia Festibalak martxoaren 29an, Bilboko Bira Kulturgunean. Izan ere, […]

Read More… from Esanezin, Esti Markez eta Maite Ruiz de Erentxun musikari gazteek bat egingo dute Bozak ikuskizunean

22 talde eta bakarlari gehiago batu dira azken Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio eta Kaotiko dira uztaileko kartela osatuko duten talde eta bakarlariak. Azken Hatortxu Rock izango dena forma hartzen ari da, gaur uztailaren […]

Read More… from 22 talde eta bakarlari gehiago batu dira azken Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

‘Lurretik Lurrera’ ikuskizuna, euskal arrantzaleen eta Ternuako mikmak komunitatearen arteko lotura historikoaren isla

Mikmak herriko Darlene Gijuminag-ek, Mixel Etxekoparrek eta Claudine Arhancetek musikariek osatutako hirukotea Bilboko Bidebarrieta Liburutegian eskainiko dute zuzenekoa martxoaren 26an. Loraldia Festibalaren baitan taularatuko da Lurretik Lurrera izeneko musika-emanaldi berezia martxoaren 26an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Mikmak herriko Darlene Gijuminag-ek, Mixel Etxekoparrek eta Claudine Arhancetek musikariek osatutako hirukoteak ordu beteko musika bidaia eskainiko dute, XVI. eta […]

Read More… from ‘Lurretik Lurrera’ ikuskizuna, euskal arrantzaleen eta Ternuako mikmak komunitatearen arteko lotura historikoaren isla

Mikel Urdangarinek ‘Mundua eder’ kantaren bideoklipa estreinatu du

Bideokliparen aurkezpena Urdangarinen biraren hasierarekin bat dator, eta martxoaren 28an Gasteizen egingo duen kontzertu berezian Araba Euskaraz 2025erako konposatu duen kanta ere estreinatuko du. Mundua eder abestiari dagokionez, Izaro Andres abeslariak parte hartu du eta letraren egilea Kirmen Uribe izan da. Mikel Urdangarinek “Mundua eder” abestiaren bideoklipa aurkeztu du, 2024ko abenduan argitaratu zuen diskoari izena […]

Read More… from Mikel Urdangarinek ‘Mundua eder’ kantaren bideoklipa estreinatu du

Dolmen Enseblek emango dio hasiera Gasteizko Ganbera Zikloari martxoaren 16an

Denboraldia zortzi kontzertuz osatuta egongo da. Kontzertu horiek XVI. mendetik gaur egunera arteko errepertorio musikalean zehar ibilbidea eskainiko dute. Martxoaren 16an hasiko da Gasteizko Ganbera Zikloaren XIV. edizioa. Aurten ere, ekimen honen bidez, programazio berezia eskainiko da, ekoizpen propioan eta Gasteizko egitura musikalaren sorkuntzan oinarrituta. Proiektu honen helburua da Gasteizko musika-programazioa aberastea eta tokiko musikariei […]

Read More… from Dolmen Enseblek emango dio hasiera Gasteizko Ganbera Zikloari martxoaren 16an

Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko Señeak Bizkaia Rock Kanpusa martxan da

Deialdia musika ikasketak edo musikarako trebetasuna duen edozein gazte bizkaitarrari zabalik dago, eta izena emateak www.seneak.eus webgunearen bidez egin ahal izango martxoaren 25era arte. Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko asmoz Señeak Bizkaia Rock Kanpusa sortu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gatibu taldeko Alex Sarduik eta Ekain Alzolak.  Pazko Astean musika ikasle gazteei “esperientzia paregabea” eskaini […]

Read More… from Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko Señeak Bizkaia Rock Kanpusa martxan da

Mursegok ‘Sukramarkus’ performancea eskainiko du martxoaren 14an, Bilbon

Markos Gimenoren ondareari egindako omenaldi bat izango da. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da Bidebarrieta liburutegian eta sarrerak doakoak izango da, baina aldez aurretik eskuratu beharko dira. Bilboko Bidebarrieta Liburutegia Maite Arroitajauregi Mursegoren azken sorkuntza-lanaren agertoki izango da martxoaren 14an, Loraldia Festibalaren baitan. Sukramarkus izeneko performancea eskainiko du musikari eibartarrak eta Markos Gimenoren palindromoak eta hizkuntzarekin […]

Read More… from Mursegok ‘Sukramarkus’ performancea eskainiko du martxoaren 14an, Bilbon

Herenegun taldeak ‘Ekaitza’ kaleratu du, hirugarren diskoa izango denaren aurrerapen kanta

Taldekide donostiarren esanetan, “garaikideagoa den soinutik eta tonu malenkoniatsu batez baliatuz, geroz eta ziurgabeagoa den mundu eta etorkizun baten aurrean sortzen den kezka transmititu nahi du abesti honek”. Herenegun Donostiako Antigua auzoan jaiotako musika taldea da. Zortzi taldekidez osatuta, ska, reggae eta rock erritmoak nahasten dituzte, abesti alai eta dantzagarriak sortuz. Beraz, umore ona eta […]

Read More… from Herenegun taldeak ‘Ekaitza’ kaleratu du, hirugarren diskoa izango denaren aurrerapen kanta

Brigade Loco taldeak ‘Bide Baten Hitzak’ diskoa kaleratu du

Taldekideen kezken eta emozioen isla dira lan berri honek jasotzen dituen kanten letrak, gai unibertsalak landuz. Musika babes emozional bihurtzen den mundu honetan, Brigade Locok bere azken lana aurkeztu du Bide Baten Hitzak izenpean. Taldekideek azaldu dutenez, “kantu bilduma bat baino, guztiok igarotzen dugun barne bidaiaren inguruko hausnarketa sakona da disko hau”. 2024ko urrian eta […]

Read More… from Brigade Loco taldeak ‘Bide Baten Hitzak’ diskoa kaleratu du

Mikel Urdangarinen ‘Mundua eder’ diskoaren aurkezpen bira Araba Euskarazen aldeko zuzenekoarekin abiatuko da

Martxoaren 28an izango da lan berri hau zuzenean entzuteko lehenbiziko aukera, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Musikari zornotzarrak konposatu du Arabako ikastolen aurtengo jaiaren abestia eta egun horretan bertan aurkeztuko dute kanta hura ere. Mikel Urdangarinek pasa den abenduan Mundua eder izeneko proiektu berria aurkeztu zuen, edertasuna ardatz duen lana. Euskal musikaren erreferente nagusietako […]

Read More… from Mikel Urdangarinen ‘Mundua eder’ diskoaren aurkezpen bira Araba Euskarazen aldeko zuzenekoarekin abiatuko da