Benito Lertxundik eta Txomin Dhersek jaso dituzte Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Orioko musikariak egindako 60 urteko ibilbide bikaina aitortu nahi izan dute. Urruñako txalapartariak, berriz, Gazte saria jaso du larunbatean antolatu zuten sariak banatzeko ekitaldian. Joan den larunbatean, otsailak 1, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak banatu dituzte Peyuco Duhart kulturguneko Tanka aretoan. 2019an, Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak beren engaiamenduak berritu zituzten baita hitzarmen berria […]

Read More… from Benito Lertxundik eta Txomin Dhersek jaso dituzte Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Brigade Locok kaleratuko duen ‘Bide baten esanahia’ disko berriko hirugarren singlea aurkeztu du: ‘Ateak itxi dira’

Bide Baten Esanahia diskoak, bestalde, otsailaren 21ean ikusiko du argia, baina aurre salmenta martxan daukate jada musikariek. Ateak itxi dira kanta Brigade Loco taldearen proiektu berriaren parte da. Beñat Goiak zuzenduta, hiru singlez osaturiko film labur baten forma hartu duen trilogia. Tartean estreinatu den azkena, Agur, eta gaur aurkeztutako abesti berria. Taldeak azaldu duenez, Ateak […]

Read More… from Brigade Locok kaleratuko duen ‘Bide baten esanahia’ disko berriko hirugarren singlea aurkeztu du: ‘Ateak itxi dira’

MusikagazFest jaialdiak 10 talde eta bakarlari baino gehiago bilduko ditu urtarrilaren 25ean, Zornotzan

Kai Nakai, Larru eta Lagunak, NAZ, DJ Kene eta Albina Stardust dira parte hartuko duten artista eta taldeetako batzuk.  Datorren larunbatean, urtarrilak 25, Zornotza MusikagazFest 2025 jaialdiaren agertoki bilakatuko da. Antolatzaileen esanetan, “euskal musika sortzaile gazteen lana indartzeko diseinatutako jaialdia da hau, gazteen talentua sustatzeko eta artista berriei ikusgarritasuna eskaintzeko, alegia”. Aurtengoan, hamar emanaldi baino […]

Read More… from MusikagazFest jaialdiak 10 talde eta bakarlari baino gehiago bilduko ditu urtarrilaren 25ean, Zornotzan

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ‘Ingudea, soinuak errementari kaletik’ musika ziklo berria hartuko du

Ostiralean, hilak, 24, abiatuko da zikloa Orbel taldearen eskutik. Gasteizko Lazarraga Kultur Elkarteak Ingudea, soinuak errementari kaletik musika ziklo berria abiatuko du ostiralean . “Aspaldian errementariak eskuz burdinazko eta  metalezko piezak ingudean lantzen ateratzen zituzten hotsen gisan, Errementari kaleko kulturgunetik, aitzinako burdinola bat balitz bezala, musikaren doinuak entzungo dira”, adierazi dute antolatzaileek. Musika bera izango […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ‘Ingudea, soinuak errementari kaletik’ musika ziklo berria hartuko du

[BIDEOA] Antzerkia eta musika uztartzen dituen egitasmoa aurkeztu dute Metrokoadrokak eta Don Inorrez taldeak

Disko batek eta zuzeneko musika eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoak osatzen dute Aztia izeneko proiektua. Don Inorrez taldeak eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak Aztia proiektua aurkeztu dute gaur Donostian egin duten prentsaurrekoan. Egitasmo horren lehen emaitzak disko formatuan ikusi du argia gaur, eta bigarrena des-deslilurari buruzko antzezlan bat da, kontzertua eta antzerkia uztartzen dituen pieza […]

Read More… from [BIDEOA] Antzerkia eta musika uztartzen dituen egitasmoa aurkeztu dute Metrokoadrokak eta Don Inorrez taldeak

Urtarrilaren 26an abiatuko da Klaustro Sounds zikloa, Gasteizen

Eneritz Furya, Libe eta Amorante izango dira Montehermosoko oholtzara igoko diren musikarietako batzuk, azaroaren 23ra arte. Klaustro Sounds zikloa indartuta itzuliko da aurten Gasteizera, eta iazko zuzenekoen kopurua bikoiztuz, bederatzi kontzertu izango dira edizio honetan. Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Montehermoso Kulturuneko klaustroan. “Agertoki aparta da, publikoari soinu-bidaia paregabea eskainiko diona, espazio berezi honetarako […]

Read More… from Urtarrilaren 26an abiatuko da Klaustro Sounds zikloa, Gasteizen

Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ bigarren diskoa kaleratu du

Lan honetarako soinu organikoak eta elektronikoak uztartu ditu musikari nafarrak, gitarra distortsionatuak, sintetizadore analogikoak eta vocoder-ak erabiliz. Diskoaren aurkezpen kontzertua martxoaren 7an izango da Lesakan. Hortik aurrera, Euskal Herrian zehar ibiliko da oholtzaz oholtza.  Olaia Inziarte musikariak (Oronoz, 1999)​ bigarren lan luzea plazaratu du Zerrautsa izenpean. Disko berria arlo pertsonaletik haratago doala dio nafarrak, “hauskortasunari, […]

Read More… from Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ bigarren diskoa kaleratu du

Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ kanta plazaratu du

Ines Osinaga musikari arrasatearraren laguntza izan du zornotzarrak abesti berri honetarako. Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ aurrerapen kanta kaleratu du. “Osasun mentala funtsezkoa da benetakotasunerako bidean”, adierazi nahi izan du musikariak Abesti berri honekin. Dionez, “bizitzan zehar, ezegonkortzen gaituen eta benetan garenarengandik urruntzen gaituen uneei aurre egiten deutsegu. Gure emozioak onartzeak, jartzen doguzan maskaretatik […]

Read More… from Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ kanta plazaratu du

Euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogota azoka profesionalean parte hartzeko deialdia zabalik da

Aukeratuak BIME Bogotaren baitan Basque. Music.-ek antolatuko duen showcase emanaldian parte hartuko du, Bogotan (Kolonbia) 2025eko maiatzaren 6tik 9ra bitartean. Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogota musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzekogaldetegi hau bete behar da. Deialdia 2025eko urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik. Showcase […]

Read More… from Euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogota azoka profesionalean parte hartzeko deialdia zabalik da

Eskafranda talde berriak ‘Azken Oroigarria’ aurkezpen kanta plazaratu du

Hamar abestiz osatutako lehen diskoak 2025ean ikusiko du argia. Estilo aldetik, pop-aren inguruan mugitzen diren abestiek osatzen dute lana. Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martinen elkarlanetik sortutako egitasmoa da. Hasiera batean, Iturraspek McOnak taldearen ertzetatik haratago zihoazen doinuetan murgildu nahian, landuta zeuzkan zenbait ideiari forma emateko Martini laguntza eskatu zion eta azken honek […]

Read More… from Eskafranda talde berriak ‘Azken Oroigarria’ aurkezpen kanta plazaratu du