Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenan emango du azken kontzertua

2025eko urriaren 4ean izango da zuzenekoa eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai www.muguruzafm.eus webgunean. Kortatu taldeak 1.988ko urriaren 1ean egin zuen Azken Guda Dantza kontzertu gogoangarri hura Iruñean. Orain, Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenako oholtza gainean bere azken kontzertua emango duela iragarri du. Kasu honetan 2025eko urriaren 4an izango. Modu honetara agurtuko du bere […]

Read More… from Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenan emango du azken kontzertua

Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia abiatu dute

Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea du helburu bekak. Proiektuak abenduaren 17tik otsailaren 17ra bitartean bidali ahal izango dira paradisuzinemabeka@elkar.eus edota Elkar Musika. Haizpea industriagunea 1. 20150 Aduna. Gipuzkoa helbideetara. Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia jarri dute martxan. Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea […]

Read More… from Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia abiatu dute

Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa izango dira Donostiako Gure Ahotsak emakumezko musikarien zikloan

Kontzertuetarako sarrerak asteazkenean, abenduak 11, jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak egitarau oparoa dakar 2025eko martxoaren 1etik 9ra Donostiara. Emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan. Hurrenez hurren, Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa […]

Read More… from Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa izango dira Donostiako Gure Ahotsak emakumezko musikarien zikloan

Azpeitiko Arkupehotsak ekimenaren zazpigarren edizioa martxan da

Musikari berrien plaza izateaz gain sormen prozesuaren fase guztiak sustatzea da xedea. Horretarako, aukeratutako taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren eremua erabiltzeko aukera izango dute, entsegua egin eta zuzenekoa prestatzeko. Abenduaren 6tik 16ra egongo da izena emateko aukera zabalik, kulturaz.eus webgunean.  Musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitu nahi duen Arkupehotsak ekimenaren zazpigarren edizioa martxan da berriz. […]

Read More… from Azpeitiko Arkupehotsak ekimenaren zazpigarren edizioa martxan da

Mikel Urdangarinek ‘Mundua eder’ diskoa plazaratu du, bere hogeigarrena ia 30 urteko ibilbidean

Lan berrian heldutasun artistikoa eta kontrastez betetako mundu batekiko duen edertasunaren ikuspegi pertsonala islatzen ditu. Mundu eder hamar kantuz osatuta dago, moldaketa zainduez eta kolaborazioz betea, Mikel Urdangarinek euskal kulturarekiko duen konpromisoaren eta musikarekiko pasioaren emaitza. Hamar abestietan zehar, giza harremanen mundu emozionalaz ari da zornotzarra. “Abesti hauek ez dira soilik musika piezak, existentziaren inguruko […]

Read More… from Mikel Urdangarinek ‘Mundua eder’ diskoa plazaratu du, bere hogeigarrena ia 30 urteko ibilbidean

Aria taldeak bigarren diskoaren aurrerapen kanta plazaratu du: ‘Uhara’

Euskal poparen eta italiarraren eraginak dira nagusi lan honetan. Marina Landak sortutako kanten esentziak hor jarraitzen duen arren, iaz kaleratutako Urdin diskotik hona eboluzioa sumatzen da: boskote formatua, pop klasikoagoa eta ahotsaren nahiz instrumentuen indarra. Aria talde donostiarrak “Uhara” izeneko single berria aurkeztu du. “Uhara itsasontziek ur azalean uzten duten apar-arrasto zuria da”, azaldu dute […]

Read More… from Aria taldeak bigarren diskoaren aurrerapen kanta plazaratu du: ‘Uhara’

Delirium Tremens taldeak ‘Ta nora?’ diskoarekin agur esango du

Mutrikuko laukoteak izen bereko agur bira ere aurkeztu du 2025erako. Ta nora? da Delirium Tremens taldearen itzuleraren osteko bigarren diskoa eta azkena. “Honekin bagoaz berriz”, diote eta hortik dator lan berriaren izena ere. Zortzi abestik osatzen dute diskoa: “sei berri-berriak dira eta bi aurretik ere ezagunak diren eta azken hiru urte hauetako itzulera honetan, kontzertuetan […]

Read More… from Delirium Tremens taldeak ‘Ta nora?’ diskoarekin agur esango du

Benito Lertxundik 60 urteko kantagintzari amaiera ematea erabaki du

Gernika kontzertuan disko bikoitza ere aurkeztu du gaur Orioko bardoak. Lan berri honek 2023ko azaroaren 11n Gernikako Jai-Alai pilotalekuan eskainitako zuzeneko hunkigarria jasotzen du. ‘Gernika kontzertuan‘ izeneko disko bikoitzaren aurkezpenarekin batera, Benito Lertxundik 60 urteko kantagintzari amaiera emango diola iragarri du gaur, Gernikan bertan egin duen prentsaurrekoan. “Urte honen hasieran, erabakia jada hartua zegoen nire […]

Read More… from Benito Lertxundik 60 urteko kantagintzari amaiera ematea erabaki du

Xabi Aburruzaga musikariak “Soinu Gorria” liburua aurkeztu du

Portugaletekoaren musika ondorengoei lagatzea da helburua. Xabi Aburruzaga trikitilari eta musikariak Soinu Gorria bigarren liburua aurkeztu du. Lanak hogei konposizio originalen partiturak biltzen ditu, trikitiaren eta beste hainbat musika tresnaren interpretaziorako egokiak direnak. Halaber, pieza bakoitzak hainbat ilustrazioz eta azalpen didaktiko batez osatuta dago. Liburua ontzeko ideia pandemia garaian sortu zitzaion bizkaitarrari, Aburruzagak musikarien mezu […]

Read More… from Xabi Aburruzaga musikariak “Soinu Gorria” liburua aurkeztu du

Mattin Lerissa kantariaren ‘Mundu zabalerako’ hirugarren diskoa kalean da

Folk doinua da nagusi lan berria osatzen duten hamar kantuetan. Euskara, adiskidetasuna, libertatea, migranteen egoera latza… Nafarroa Behereko musikariak hainbat gai jorratu ditu, azken urteetako gertakarien inguruan hausnartzeko gonbita luzatuz. Sei urte diskorik atera gabe egon ondoren, Mattin Lerissa kantariak hirugarren lana kaleratu du Mundu zabalerako izenpean. Hamar kantuz osatuta dator bilduma eta gehienak behorlegitarrak […]

Read More… from Mattin Lerissa kantariaren ‘Mundu zabalerako’ hirugarren diskoa kalean da