Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda prest da

Antolatzaileek emakumeen presentzia indartu dela nabarmendu dute, nahiz eta oraindik ere gizonek nagusi izaten jarraitzen dute. Belaunaldi arteko kultur transmisioaren eta hartu-emanaren erakusle izango da egitaraua. 59. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra izango da, eta hasteko hilabete eskas falta denean, Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda osatuta dago. antolatzaileek emakume musikarien presentzia handitu egingo […]

Read More… from Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda prest da

Ene Kantak ekimenak ‘Bisonte mastodontearen bila’ diskoa kaleratu du

Diskoaz gain, liburu batek eta ikuskizun berri batek osatzen dute proiektua. Datorren larunbatean estreinatuko dute emanaldia, Atarrabiako kultur etxean. Bisonte mastodontearen bila izeneko proiektu berria Ene Kantak egitasmoko pertsonaien abentura berri bat da eta Aralarren gertatzen da: bertan, euskaraz abestu, bizi eta irakurriko dute. Honetan, Astonauta, Satorjator eta bere lagunek Historiaurrera bidaiatuko dute, non genero […]

Read More… from Ene Kantak ekimenak ‘Bisonte mastodontearen bila’ diskoa kaleratu du

Esti Markezek ‘Atenporal’ diskoa kaleratu du

Aiako musikariarentzat Zuretzat da diskoko abestirik bereziena, bere amonari eskaini baitio.  Esti Markez abeslariak Ondoan ez izatea kantua aurkeztu zuen duela bi aste, disko berria izango zenaren aurrerapen gisa. Orain, lan berri horrek argia ikusi du Atenporal izenpean. Bederatzi abestiz osatuta, azkeneko urteetan bizi izan dituen istorioen hasiera eta amaieratan zeharreko ibilbidea egiten du diskoak. Aukeratu […]

Read More… from Esti Markezek ‘Atenporal’ diskoa kaleratu du

Janus Lesterrek ‘Minutuak’, disko berria izango denaren aurrerapen kantua, plazaratu du

Abesti berri honekin, bigarren diskoak bestelako doinuak izango dituela adierazi nahi du Pinatxok, helduagoak, moldaketa aberatsagoekin eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiekin.  Janus Lester (Jokin Pinatxo) bigarren lan luzea izango denaren aurrerapen kantarekin itzuli da: Minutuak. Errepideko bidaia luzeetan, hausnartzeko leku aproposa izan ohi da atzeko eserlekua. Horixe gertatzen da Minutuak abestian ere. “Bidegurutzeek eragiten […]

Read More… from Janus Lesterrek ‘Minutuak’, disko berria izango denaren aurrerapen kantua, plazaratu du

Marte Lasarte taldeak ‘Ez da besterik’ estreinako diskoa plazaratu du

Disko berriak egunerokoan ematen diren argazki batzuk azaleratzen ditu, bakoitza bere argi eta itzalekin, eta horien inguruko ikuspegia ematen du, elkarbanatzeko egia baten bidean. Skakeitan taldean hamabost urte eman ondoren, Borja Anton eta Pello Armendariz berriro elkartu eta Marte Lasarte proiektua sortu zuten iaz. Taldeko ibilbide labur honetan, Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso […]

Read More… from Marte Lasarte taldeak ‘Ez da besterik’ estreinako diskoa plazaratu du

Enarak taldea berpizteko LP-a kalean da

Disko berriaren A aldean, taldeak 1969an kaleratu zuen binilok jasotzen zituen hiru abestiak daude. B aldeak, berriz, Amorante, Rüdiger eta Liher taldeen bertsioak biltzen ditu. 1967an, diktadura frankista garaian, seminarista talde batek rock banda bat sortu zuen: Enarak. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren blues, psikodelia eta rock progresiboa jotzeko balentria izan zuten, euskara hutsean. 1969an, […]

Read More… from Enarak taldea berpizteko LP-a kalean da

Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea izango dira bihar Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia izenburupean, idazle algortarrak hartuko du parte zikloan. Bertan, bere hainbat lan irakurriko ditu, Josu Aurrekoetxea musikariarekin batera. Poetika zikloa itzuliko da berriz ere Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera. Bihar, hilak 18, izango du lehen hitzordua Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia izenburupean, eta Unai Elorriaga poeta izango da protagonista, Josu Aurrekoetxea musikariarekin […]

Read More… from Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea izango dira bihar Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

Judit Neddermannek eta Izarok ‘Neurean/La Meva Llengua’ abestia aurkeztu dute

Hizkuntzen errebindikazio kantu bat da, eta esker ona ematen die hizkuntza gure egunetara irits zitezen hitz egiten jarraitu zuten arbasoei. Neurean/La Meva Llengua musikari katalanaren disko berriaren aurrerapen kantua da. Bertan, Euskal Herriko emakume artista nagusiez inguratuta egongo da eta bi kultura eta hizkuntzen arteko lotura egitea du xede. Judit Neddermann kantautore katalanak Neurean/La Meva […]

Read More… from Judit Neddermannek eta Izarok ‘Neurean/La Meva Llengua’ abestia aurkeztu dute

Antzerki zikloa, HernaniKomik eta herriko sortzaileen lanak izango dira udazken honetan Hernanin

Urritik abendurako kultur programazioak musika, antzerkia, dantza eta literatura ekarriko ditu Hernanira. Gaur, hilak 11, jarriko dira azarotik aurrerako saioetarako sarrerak salgai Biteri Kultur Etxean eta online. Herriko sortzaileek udazken honetan garrantzi berezia izango dute Hernaniko kultur programazioan: musikan, arte plastikoetan eta antzerkian egin dituzten lanez gozatzeko aukera izango dugu. Antzerki zikloa, bono eta guzti Udazkeneko […]

Read More… from Antzerki zikloa, HernaniKomik eta herriko sortzaileen lanak izango dira udazken honetan Hernanin

Esti Markezek ‘ Ondoan ez izatea’ kanta aurkeztu du, disko berria izango denaren aurrerapena

Abestiak betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du.  Esti Markez Aiako abeslariak datorren urriaren 18an argitaratuko du Atenporal izeneko diskoa eta lan honen aurrerapen kantu gisa Ondoan ez izatea izenekoa aurkeztu du gaur. Abestiak betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du. Josu Ervitik ekoiztu du Ondoan ez izatea, eta Ianire Aranzaberen (Esanezin) kolaborazioa […]

Read More… from Esti Markezek ‘ Ondoan ez izatea’ kanta aurkeztu du, disko berria izango denaren aurrerapena