Esne Beltzak ‘Altxa eskua’ abestiaren bideoklipa kaleratu du

Kantu honetarako, Xiberoots talde zuberotarrarekin eta Rocky Dawuni, Grammy sarietan hiru aldiz izendatutako Ghanako afro roots abeslariarekin elkartu da taldea. Esne Beltzaren berezko esentzia mantenduz, single hau herriaren aldeko eta herriarentzako kantua da. Esne Beltza taldeak 2025eko otsailean igoko da azkenengoz oholtzara. Joan aurretik, baina, hainbat ezusteko emateko dituela jakinarazi dute taldekideek. Horietako bat dugu […]

Read More… from Esne Beltzak ‘Altxa eskua’ abestiaren bideoklipa kaleratu du

Izaki Gardenak taldeak azaroan plazaratuko duen lan berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du ‘Orube’ izenpean

Disko berriak azaroaren 20an ikusiko du argia. Boskoteak, gainera, zuzenekoetara itzuliko dela iragarri du. Dagoeneko gogotsu ari dira 2025aren hasieratik eskaintzeko asmoa duten emanaldiak prestatzen. Sei urte igaro dira Izaki Gardenak taldeak Dena oskol argitaratu zuenetik. Pandemiak disko haren kontzertu bira eten zuen eta baita proiektuaren ibilbidea ere. Jon Basagurenek gidatzen duen taldea lozorroan izan […]

Read More… from Izaki Gardenak taldeak azaroan plazaratuko duen lan berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du ‘Orube’ izenpean

Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa

Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Maddi Oihenart eta Claudine Arhancetek kantaldia eskainiko dute bisitarientzat. Baserriko Uzta ekimena Zuberoako lurretan murgilduko da urriaren 12an, Lohitzune-Oihergiko Pedronia etxaldea ezagutzeko. Agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango da, egitarau oparoarekin. Etxaldeko ekoizpena bertatik bertara ezagutu eta jaki agroekologikoak dastatzeko aukera egongo da. […]

Read More… from Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa

Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du

Musikariak disko berriko hiru kanta plazaratu zituen uda aurretik: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Gaur, berriz, laugarrena aurkeztu du Zerbaiten zain izenpean. Abesti honetarako Izaroren laguntza izan du donostiarrak. Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) lan luzeak kaleratu ondoren, Olatz Salvadorrek Zainak eman hirugarren diskoa aurkeztuko du gaur Bilbon. Hamar kantuz osatuta, album berriaren […]

Read More… from Olatz Salvadorrek ‘Zainak eman’ hirugarren lan luzea kaleratu du

Hainbat emakume sortzailek lauzpabost baino gehiago direla aldarrikatuz erantzun diote Sarduiren diskriminaziozko adierazpenei

Musika munduan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adieraztea “oso larria” dela diote hainbat emakume musikarik. “Emakume* askok bizi izandako errealitatea baztertzeaz gain, emakumeok* aurre egin beharreko egiturazko oztopoak guztiz minimizatzen ditu”, adierazi dute. Musikan dabiltzan Euskal Herriko hainbat emakume feministak eta identitate disidentek, Alex Sarduik El Diario.es hedabidean eskainitako elkarrizketa batean egindako adierazpenei erantzuteko, mezu […]

Read More… from Hainbat emakume sortzailek lauzpabost baino gehiago direla aldarrikatuz erantzun diote Sarduiren diskriminaziozko adierazpenei

Merina Gris taldea Parisen izango da Fermin Muguruzarekin batera

Irundarrak La Cigale aretoan eskainiko duen zuzenekoan izango da hiruko donostiarra, 2025eko martxoaren 21ean. Denbora da Merina Gris talde donostiarrak Euskal Herriko mugak zeharkatu zituela. Orain, berriro egingo du, baina kasu honetan, Fermin Muguruzak Pariseko Le Cigale aretoan eskainiko duen gaualdian. Musikari donostiarrak irundarraren kontzertua baino lehen igoko dira oholtzara. Izan ere, Muguruzak mundu mailako […]

Read More… from Merina Gris taldea Parisen izango da Fermin Muguruzarekin batera

Hitza abiapuntu hartuta, emanaldiak eta liburu eta disko azoka izango dira hilaren 25etik 28ra, Hernanin

Hitz Andana jaialdia Hiru podcast proiektuaren aurkezpenarekin hasiko Biteri Kultur Etxea eta Maite Larburu musikaria ere oholtzara igoko da irailaren 27an. Larunbatean, berriz, Atsegindegi plazak liburu eta disko azoka hartuko du. Hernaniko Udal Liburutegiak eta Dobera Euskara Elkarteak Hitz Andanaren zazpigarren edizioa antolatu dute elkarlanean. “Hitzaren inguruan osatutako egitarau polita osatu dugu, hitzak begietatik baino, […]

Read More… from Hitza abiapuntu hartuta, emanaldiak eta liburu eta disko azoka izango dira hilaren 25etik 28ra, Hernanin

Esne Beltza, Chill Mafia eta Gatibu taldeen azken zuzenekoak

2025eko otsailean Esne Beltza eta Chill Mafia behin betiko jaitsiko dira oholtzetatik. Gatibuk, berriz, abenduan eskainiko du azken kontzertua. Egun gutxi batzuk dira Esne Beltzak azken kontzertua iragarri zuela, eta asteazkenean, Chill Mafia talde iruindarraren agurrarekin esnatu ginen. Hori gutxi ez eta Gatibuk ere bere amaiera iragarri zuen arratsalde horretan bertan. Talde nafarrari dagokionez, Agur […]

Read More… from Esne Beltza, Chill Mafia eta Gatibu taldeen azken zuzenekoak

ETS, Süne, Maskak Marabiyak Sound eta DJ Reymik gehitu dira 29. Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Abenduaren 18an izango da azken-aurreko edizioa Atarrabian eta denetara 17 talde eta bakarlari igoko dira oholtza gainera: ETS, Süne, Maskak, Marabiyak Sound, DJ Reymi, Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa. Uda atzean uztearekin batera, Hatortxu Rocken urteroko hitzordurako gutxiago falta […]

Read More… from ETS, Süne, Maskak Marabiyak Sound eta DJ Reymik gehitu dira 29. Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Esne Beltza eman duen behiak agur esango du otsailaren 1ean, Bilbon

Taldeak bere agur kontzertuaren xehetasunak eman ditu gaur. Fermin Muguruza, La Pegatina, Amak, Chambao, Juantxo Arakama edota El Canijo de Jerez izango dira, besteak beste, Bilbao Arenan. Esne Beltzak 18 urte beteko ditu datorren urtean, bere azken kontzertua eskainiko duen urte berean. Taldeak iazko Esne Bidea diskoa kaleratzearekin batera eman zuen bere agurraren berri eta, […]

Read More… from Esne Beltza eman duen behiak agur esango du otsailaren 1ean, Bilbon