Postal Kolekzionistak taldeak ‘Palestina, herri zapalduen kanta’ izeneko abestia aurkeztu du

Ezusteko Kantak lanaren barruan dator abesti berria. Postal Kolekzionistak talde tolosarrak Palestina, herri zapalduen kanta izeneko abesti berria dakar, Ezusteko Kantak lanaren barruan dator abestia, eta bere garaian diskoa erosi zutenek postal bat jaso dute egunotan, kanta publikatu aurretik entzun ahal izateko. Postala bera Roman Eguia margolari mexikarraren koadro batetik abiatu da, taldeko Iñigo Asensiok […]

Read More… from Postal Kolekzionistak taldeak ‘Palestina, herri zapalduen kanta’ izeneko abestia aurkeztu du

Oreixe Akustikoa musika zikloa irailaren 6tik 15era egingo da, Arrasaten

Ekhi Lambert, Habia edota Erromintxelak talde eta bakarlariak, besteak beste, igoko dira oholtzara. Sarrerak salgai daude arrasate.eus-en edo egunean bertan JAMEn. Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira. Urtero bezala, Arrasateko zuzeneko musika emanaldi akustikoak bueltan dira Juan Arzamendi musika eskolan. Aurtengoak hamaseigarren edizioa izango du, eta urte guzti hauetako arrakastari eusteko asmoa dute antolatzaileek. Hala, […]

Read More… from Oreixe Akustikoa musika zikloa irailaren 6tik 15era egingo da, Arrasaten

Iruñeko Emmusikadas jaialdia bueltan da

Ginebras, Maruxak, Samantha Hudson, Aurora Beltran eta Andrea Santiago izango dira, besteak beste, irailaren 12tik 15era. Emmusikadas jaialdia Iruñeko Zentral aretora itzuliko da aurten ere, eszenatokietan berdintasunaren inguruko galderak planteatu eta erantzunak proposatzeko helburuarekin. “Hainbat estiloren bidez, artista ezagunak zein bidea irekitzen ari diren ahots berriez gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak”, azaldu dute antolatzaileek. Zentral aretoak […]

Read More… from Iruñeko Emmusikadas jaialdia bueltan da

Gasteizko Principal Antzokiak ateak itxiko ditu ‘Udako Oroimenak’ kontzertuarekin

Fernando Velazquez konpositoreak zuzendutako eta egokitutako ikuskizuna eskainiko dute hilaren 31n, 20:30ean. Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Iñigo Etxezarreta eta Josune Arakistain abeslari eta musikariek hartuko dute parte orkestrarako egokitutako ikuskizun honetan. Gasteizko Principal antzokiak ateak itxiko ditu egun batzuk barru zaharberritze-lanei hasiera emateko. Aurretik, baina, agur esan nahi diote eta Udako Oroimenak zuzeneko berezia eskainiko […]

Read More… from Gasteizko Principal Antzokiak ateak itxiko ditu ‘Udako Oroimenak’ kontzertuarekin

‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian

Erakusketa argazkiez eta ikus-entzunezko instalazioez osatuta dago, Gorka Urbizuren bakarkako lehen diskoaren sormen prozesua ilustratzeko. Bisita gidatuak ostegunean eta ostiralean izango dira arratsaldeko 17:30ean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Pasa den ekainean ireki zituen ateak Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora erakusketak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta hilaren 14an itxiko ditu. Aurretik, baina, bi bisita gidatu antolatu […]

Read More… from ‘Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora’ erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira hilaren 11n eta 12an Donostian

Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere abuztuaren 4an, Glad is the Day jaialdiarekin

Jaialdiaren zortzigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Kontzertuak, DJen saioak, piknik-ak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du gaur Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu […]

Read More… from Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere abuztuaren 4an, Glad is the Day jaialdiarekin

Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikariak ‘Ez da betiko’ bere lan berria izango denaren bigarren abestia kaleratu du

Julen Adurizek (Ergobia) eta Yeray Lizarazuk ekoiztu dute Ez da betiko, Oiartzungo lokal txiki batean. Aitor Bengoetxea Bengo musikari oiartzuarrak plataforma digitaletan argitaratu du Ez da betiko, bere lan berria izango denaren bigarren kanta. Aurreko guztiarekin hausten du abesti berriak eta, Beste Behin aurrerapen kantarekin batera, artistarentzako etapa helduago eta pertsonalago baten hasiera da. Julen Aduriz produktore gaztearekin batera eta, oraingo honetan, Yeray Lizarazurekin lankidetzan, egoera zaila bizi […]

Read More… from Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikariak ‘Ez da betiko’ bere lan berria izango denaren bigarren abestia kaleratu du

Tatxers, Lendakaris Muertos, Goxua’n Salsa, Arene 6, Kop eta Unidad Alavesa ariko dira Hatortxu Rocken

3.000 bonuak agortu ondoren, antolakuntzak beste 2.000 bonu jarri ditu salgai sarrerekin batera. Bi aste igaro dira Hatortxu Rock jaialdiaren antolakuntzak agurra iragarri zuenetik, eta gaur, abenduaren 28an, Atarrabiako oholtza gainean ariko diren taldeetako batzuk ezagutzera eman du. “hamabi izen aurreratzeko moduan gaude, eta hauek ez dira guztiak izango. Gehiago gehituko zaizkie aurrerago. Baina hauek […]

Read More… from Tatxers, Lendakaris Muertos, Goxua’n Salsa, Arene 6, Kop eta Unidad Alavesa ariko dira Hatortxu Rocken

Txikijazz jaialdiaren hamabigarren edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo da, Donostian

Hiru agertoki izango ditu: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera 4. solairua), Hernaniko Txillida Leku museoa eta Kursaaleko terrazak. Berritasun gisa, San Martin Merkatuko Forum FNACen tailerrak izango dira arratsaldean. Haurrek eta familiek, musikarekin eta artearekin gozatzen duten bitartean, partekatu eta ikasteko gunea da Donostiako Txikijazz jaialdia. Aurten hamabigarren edizioa izango du uztailaren 24tik 28ra bitartean eta […]

Read More… from Txikijazz jaialdiaren hamabigarren edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egingo da, Donostian

Zangozako Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Iruñeko San Fermin jaietarako egitarauaren berri ere eman dute prentsaurrekoan. Nagore Oria Zangozako Ikastolako zuzendaria, Eneko Alkorta Jarduerak batzordeko arduraduna, June Gabarain eta Antonio Iriarte Skabidean taldeko kideak, Amaia Aldanondo abestiaren letraren egilea eta Marina Lameiro bideokliparen zuzendaria Nafarroako Ikastolen Elkarteko egoitzan bildu dira, alde batetik, aurtengo Nafarroa Oinezeko kanta eta bideoklipa aurkezteko eta, bestetik, […]

Read More… from Zangozako Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu