Izaki Gardenak talde gasteiztarrak ‘Sitsak’ diskoa argitara eman du

Uda honetan Duranako Gakobeltz estudioan grabaturiko lau kantu berri eta taldearen ibilbidean zehar diskoetatik kanpo plazaraturiko beste sei abesti biltzen ditu lan berriak. Abenduan zehar, bost kontzertuko bira berezia ere antolatu dute kantu berriak zuzenean aurkezteko. Sei urte diskorik argitaratu gabe egon ondoren, Izaki Gardenak taldea indarberriturik bueltatu zen iaz Orube izeneko lanarekin. Berpizte hori aprobetxatuta, oraingoan Duranako Gakobeltz […]

Read More… from Izaki Gardenak talde gasteiztarrak ‘Sitsak’ diskoa argitara eman du

Gatibu taldeak ‘Ez dot sinisten’ zuzeneko singlea kaleratu du

Laukote bizkaitarrak abenduaren 5ean, Durangoko Azokan, kaleratuko duen Azken zoramena izeneko diskoaren aurrerapen kantua izango da Ez dot sinisten. Gernikarrek zuzeneko disko batekin eman nahi diote amaiera 25 urteko ibilbideari. Azken hiru kontzertuak Barakaldoko BEC-en izango dira abenduaren 6an, 12an eta 13an. Gatibuk Ez dot sinisten abestia aurkeztu du gaur. Azken zoramena diskoaren parte izango […]

Read More… from Gatibu taldeak ‘Ez dot sinisten’ zuzeneko singlea kaleratu du

Maddi Oihenartek ‘Lur’ diskoa kaleratu du, Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurraldea

Kantari zuberotarrak Juantxo Zeberiorekin elkarlanean ondu du tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen lan berri hau. Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok azken diskoa elkarrekin argitaratu zutenetik hamabost urte pasa direnean dator Lur izeneko lan berria. Oraingoan, hiru urte egon dira elkarrekin lanean, bilduma berria denboraz eta lasaitasunez sortzen, “patxadaz egindako lan bat” dela diote. Hiru urte eman dituzte […]

Read More… from Maddi Oihenartek ‘Lur’ diskoa kaleratu du, Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurraldea

Gabriel Aresti omentzeko bi zuzeneko aurkeztu dituzte Bilbon

Lehenengo ikuskizuna BBK Aretoan izango da, abenduaren 4an. Bertan, Joxan Goikoetxea musikariak eta EusKameratako kideek ekitaldi berezia emango dute. Bigarrena Arriaga Antzokian izango da, abenduaren 10ean. Bertan, euskal kantutegiko abesti ugari joko dira. Oholtza gainean izango dira Jon Maia bertsolaria, Rafa Rueda musikaria eta Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatza. Aurten 50 urte bete dira Gabriel […]

Read More… from Gabriel Aresti omentzeko bi zuzeneko aurkeztu dituzte Bilbon

Urtz taldeak bere abesti klasikoak taula gainean urtuko ditu 2026ko urtarriletik aurrera

Laukote pasaitarrak Urtzen izeneko diskoa kaleratu du eta mimo handiz prestatutako eszenaratze zaindu batean aurkeztuko du Euskal Herriko hainbat agertokitan. Urtz taldearen hamabost abesti klasiko eta berri bat biltzen dituen disko bikoitza da Urtzen izenekoa. Pasaitarrek duela egun batzuk eman zuten argitara lan berria eta azaldu dutenez, bertako kantak “formatu akustiko, intimo eta hunkigarrian” eraldatu […]

Read More… from Urtz taldeak bere abesti klasikoak taula gainean urtuko ditu 2026ko urtarriletik aurrera

Anarik ‘Txikizio hau dena’ kanta eta bideoklipa plazaratu du

Giza Zarata diskoaren aurkezpen biraren azken emanaldiaren aurretik argitaratu du abesti berria. Anari Alberdi musikari gipuzkoarrak Txikizio hau dena izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu Giza zarata diskoaren aurkezpen biraren azken zuzenekoaren aurretik. Azaroaren 27an izango da azken emanaldi hori, Bilboko Kafe Antzokian. Azaldu duenez, “gizateriaren historia behorrari erabat lotua dago abestia. Salbaia etxekoturik, historia […]

Read More… from Anarik ‘Txikizio hau dena’ kanta eta bideoklipa plazaratu du

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Proposamenak 2025eko azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira. Gipuzkoako Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak antolatzen duten egitasmoak gazteei arreta berezia eskaini nahi die, eta hiru helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Gipuzkoan Gazte Tour 2025 Errenterian izango da asteburu honetan

Ostiralean, 18:00etan, Jose Ballesteros dantzariak Masterclass bat emango du. Eta larunbatean, lau kontzertu izango dira 19:00etatik aurrera. Gipuzkoan Gazte Tour 2025 programak Errenterian izango du geldialdi berriaren eszenatokia asteburu honetan. Dantza, musika urbano eta tokiko gazte talentua uztartuko dira ekimen honetan. Ostiralean, 18:00etan, Dantzagunean izango da Dance Masterclass saioa Jose Ballesterosen eskutik. Home Dance Studion hasi […]

Read More… from Gipuzkoan Gazte Tour 2025 Errenterian izango da asteburu honetan

ETS taldeak ‘Konkista’ diskoa aurkeztuko du azaroaren 30ean Gasteizen egingo duen ekitaldi intimo batean

Lan berria bizitzaren irudikapen zintzoa da, kontraesanez eta anbibalentziaz betea. Kaos emozionaletik sortutako diskoa da, barneko konkista baterantz aurrera egiteko ditugun orbainak ulertzen saiatzen dena. ETS taldea azken lana argitaratu zuenetik hiru urtera eta agertokietara igo gabe egon eta urtebetera itzuliko da Konkista izeneko disko berriarekin. Orain arteko “proiekturik pertsonalena eta abangoardistena” izango dela diote […]

Read More… from ETS taldeak ‘Konkista’ diskoa aurkeztuko du azaroaren 30ean Gasteizen egingo duen ekitaldi intimo batean

Gozategi, Neomak, Nafarroa 1512 edota Bisaiak taldeak izango dira Atarrabian egingo den Aske jaialdian

Eskaintza berezien ostean, kartela iragarrita, 35 euroren truke eskuratu ahal izango dira sarrerak jaialdiaren webgunean: askejaialdia.eus. Hamabost taldek osatuko dute Aske jaialdiaren lehen edizioaren soinu-banda: Merina Gris, Neomak, Hazas, Gozategi, Kaparrak, Janus Lester, Nafarroa 1512, Streetwise, Juantxo Skalari, The Clayton, Chuleria, joder!, Dodosound, Marte Lasarte, Bisaiak eta Sustrai Berriak. Genero anitzak eta talde euskaldun gazte […]

Read More… from Gozategi, Neomak, Nafarroa 1512 edota Bisaiak taldeak izango dira Atarrabian egingo den Aske jaialdian