Fermin Muguruzak nazioarteko bira bat iragarri du

Irungoak Kortatu bere lehen taldearen sorreraren 40. urteurrenean, musika ibilbide osoa errepasatuko du zuzenekoetan. Hamaika urtez nazioarteko birarik egin gabe igaro ondoren, eta abenduko Bilboko bi kontzertuetarako 16.000 sarrera minutu gutxitan saldu ondoren, Fermin Muguruzak 2025erako nazioarteko bira bat iragarri du. Irungo musikaria Europa, Amerika eta Asiako hainbat hiritako agertokietara igoko da bira honekin, Kortaturen […]

Read More… from Fermin Muguruzak nazioarteko bira bat iragarri du

[Bideoa] Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”

Lekunberrikoak bere musika unibertsora leiho txiki bat ireki nahi izan du Donostiako erakusketarekin. Janela bat dugu Gorka Urbizu musikariaren Hasiera bat diskoaren kantetako bat, orain, erakusketa ere bilakatu dena. Janelak pasa den ostiralean ireki zituen ateak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Dock of the Bay zinema dokumental musikalaren jaialdiaren programazioaren barruan. Urbizurentzat bere lehen bakarkako diskoaren […]

Read More… from [Bideoa] Gorka Urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak amaiera emango dio bere ibilbideari 2025eko uztailean, Lakuntzan

2024ko abendukoa eta 2025eko uztailekoa izango dira azken bi edizioak. Antolakuntzak adierazi duenez, elkartasun forma berriei bide eman nahi diete umiltasunez eta egindako bideaz harro. Sarrerak salgai daude jada. 2024ko abenduaren 28an izango da Hatortxu Rocken 29. edizioa eta hau izango da sorreratik gaur arte izan duen neguko forma klasikoetan azkena. 30. edizioa, berriz, 2025eko […]

Read More… from Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak amaiera emango dio bere ibilbideari 2025eko uztailean, Lakuntzan

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldia egingo dute ekainaren 12an Donostian

Poesia errezitalean parte hartuko dute Yolanda Castañok eta Beñat Arrutik. Beraiekin batera Aitor Kaltzakorta, Iñaki Irazu eta Oihane Zuberoa Garmendia ere arituko dira. Saioa Jon Makusoren biolin musikarekin osatuko da. Asteazkenean, ekainak 12, izango da urtero Donostian antolatzen duten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldia. Hamazazpigarren edizioa izango da aurtengoa eta Beñat Arrutik, Oihane Zuberoa Garmendiak, Iñaki […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldia egingo dute ekainaren 12an Donostian

Gorka Urbizu, Olatz Salvador, Asier Zugadi eta Broken Brothers Brass Band izango dira Gernikako Haziberri jaialdian

Uztailaren 17an izango da hitzordua, Europako Herrien parkean. Haziberri jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute uztailaren 17an, Gernikako Europako Herrien parkean. Hala, aurtengo karteletik lehenbizi, Gorka Urbizu aipatu nahi izan dute antolatzaileek. “Gorka Urbizu musikari eta abeslariak bere izenez sinatzen duen lehen diskoa dakarkigu: Hasiera bat.  Lekunberriko artista aski ezaguna dugu jada bere ibilbide oparoagatik. Bere […]

Read More… from Gorka Urbizu, Olatz Salvador, Asier Zugadi eta Broken Brothers Brass Band izango dira Gernikako Haziberri jaialdian

Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian

12:00etatik 14:00etara izango da lehen zatia Los Veletas, Sasha Smith, Suite Seda eta Luke Armstrong taldeen zuzenekoekin. Bigarren zatiari arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera ondorengo taldeekin: Oep, Badmintones, Gardena, La Ola Maldita eta Drugos. Donostiako musikarien jaialdia dugu Musikagela Fest eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. Hitzordua […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian

La Txama taldeak Lezo Urreztieta Rekalde omendu nahi duen Euskorridoa kaleratu du

Corrido tumbadoen lehen euskal taldea da La Txama. Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Tuli Bachatuli (Chill Mafia), Peye Honey rap abeslaria eta Afu tronboi jotzailea dira La Txama osatzen duten musikariak. Donostian sortutako talde berri honek martxoan plazaratu zuen bere lehen kanta Musa 13 izenpean. Horretan, Chill Mafiako Kiliki frexkoren laguntza izan […]

Read More… from La Txama taldeak Lezo Urreztieta Rekalde omendu nahi duen Euskorridoa kaleratu du

ESAS, Izaro, Ibil Bedi, Gor diskoetxea eta Janus Lester Musika Bulegoa sarietako irabazleen artean

Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, Irati filmaren soinu banda, Euskal Barrokensemble (Etxepare Musika Saria), Gor Diskak (EHMBE Ohorezko Saria) eta ESAS (Publikoaren Saria) talde, bakarlari eta elkarteek jaso dituzte sariak. Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu Iruñeko Zentral Aretoan. Orotara hamaika sari banatu dira, inolako […]

Read More… from ESAS, Izaro, Ibil Bedi, Gor diskoetxea eta Janus Lester Musika Bulegoa sarietako irabazleen artean

Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikasteren 52. edizioa Errenterian

Idoia Hernandez Hatxe Errenteriako konpositorearen musika esperimental eta garaikidearekin abiatuko da aurtengo edizioa. Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikaste Euskal Musikaren Astearen 52. edizioa. Zazpi egunetan banatuta, guztira hamahiru emanaldi egingo dituzte Oreretako hainbat agertokitan. Gainera, aurtengoan Lekuona Fabrikak garrantzi handia izango du, zazpi kontzertu hartuko baititu. Beraz, bihar abiatuko da Musikaste, Idoia Hernandez Hatxe […]

Read More… from Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikasteren 52. edizioa Errenterian

‘Txalupa’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du Ines Osinagak, bertan Itziar Ituñorekin batera agertzen da

Musikari arrasatearra maiatzaren 31n izango da zuzenean, Andoiango Basteron, bere ahizpa kubatarrekin batera hau eta beste hamaika abesti kantatzen. Iazko udara amaieran, Ines Osinagak, #itsasoadabidebakarra diskoa Euskal Herrian eta Kuban zuzenean aurkeztear zegoela, Txalupa abestiaren bideoklipa grabatu zuen. “Argi geneukan bidaiari buruzkoa izan behar zela, eta itsasoan busti behar ginela grabatzean. Behin Itziar Ituñorekin amets […]

Read More… from ‘Txalupa’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du Ines Osinagak, bertan Itziar Ituñorekin batera agertzen da