Iruñeko Jaso ikastolak ‘Itsas7’ musikala estreinatuko du ostiralean Barañainen

Herri txikien despopulazioaren inguruan hausnartzeko musikala izango da aurtengoa. Iruñeko Jaso ikastolak ostiralean, hilak 10, estreinatuko du Itsas7 izeneko musikala. Oraingo honetan Barañaingo Auditorioan izango ditu bere lehen bi emanaldiak. Lehena 11:00etan Jaso eta Paz de Ziganda ikastoletako ikasleentzat, eta bigarrena 19:00etan publiko orokorrarentzat. Aurtengoan herri txikien despopulazioaren inguruan hausnartzeko gonbita egin nahi diote publikoari. […]

Read More… from Iruñeko Jaso ikastolak ‘Itsas7’ musikala estreinatuko du ostiralean Barañainen

Maiatzaren 10ean abiatuko da Udaberriko Musikaldia Arrasaten

Kontzertuak San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan izango dira. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Maiatzaren 10etik 26ra bitartean, Udaberriko Musikaldiaren 20. edizioan egingo dute Arrasaten. Urteak igaro ahala, musikazaleentzat erreferentziazko hitzordua bihurtu dela diote antolatzaileek, “hasieran musika klasikoa nagusi bazen ere, urteen poderioz egokitu egin da, mota eta estilo askotako […]

Read More… from Maiatzaren 10ean abiatuko da Udaberriko Musikaldia Arrasaten

Larunbatean abiatuko da Bira Nafarroan Barna programa

Liloren eskutik hasiko da programa Elizondoko Kultur Etxean. Bira Nafarroan Barna programaren laugarren edizioa maiatzaren 4an hasiko da, Nafarroako 15 bakarlari eta talderen 24 kontzerturekin. Programa osoa, aurreko edizioetan bezala, bi fasetan banatuko da: udaberrian, maiatzaren 4tik 31ra, eta udazkenean, irailaren 21etik azaroaren 29ra. Larunbatean izango da programaren aurreneko zuzenekoa Liloren eskutik, Elizondoko Kultur Etxean. […]

Read More… from Larunbatean abiatuko da Bira Nafarroan Barna programa

J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek definitu dute diskoaren kontzeptua: Melankolia, haserrea, etsipena, baina baita itxaropena, argia eta borrokarako grina ere. Hirukoak lantzen duen pop elektronikoa mantentzen da bigarren lan honetan ere. 2021ean Jaio Naiz Baina lehen diskoa argitaratu ostean, Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javier Jorajuriak […]

Read More… from J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Marte Lasarte taldeak, orain laukote gisa, bere bigarren aurrerapen kanta kaleratu du

Laukoteak, oraingoan, taldeari izena ematen dion singlea plazaratu du. Basamortua aurrerapen kantua aurkeztu ondoren, Marte Lasarte proiektuak bigarren aurrerapen kanta bat aurkeztu du. Lehenengo abesti horrekin bikote gisa aurkeztu zuten egitasmoa; azkeneko kantuarekin, berriz, Marte Lasarte taldea osatuko duten kideak aurkeztu dituzte, eta Pello Armendariz eta Borja Antonek osatzen zuten bikoteari Alex Alonso (bateria) eta […]

Read More… from Marte Lasarte taldeak, orain laukote gisa, bere bigarren aurrerapen kanta kaleratu du

Fermin Muguruzak bere 40 urteko ibilbide musikala errepasatuko du Bilbon eskainiko duen kontzertuan

Zuzenekoa abenduaren 20an izango da Bilbao Arenan. Sarrerak bihar, apirilak 23, jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera, www.muguruzafm.eus webgunean. 2013 urtetik agertoki handietara igo gabe egon ondoren, Fermin Muguruza oholtza gainera igoko da berriro ere FM Muguruza. 1984-2024 izeneko kontzertua eskaintzeko. Bertan, azken lau hamarkadetan eginiko bidea ekarriko du gogora, Kortatu eta Negu Gorriak taldeen hastapenetatik […]

Read More… from Fermin Muguruzak bere 40 urteko ibilbide musikala errepasatuko du Bilbon eskainiko duen kontzertuan

Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina ‘Artistas en Ruta’ programan parte hartzeko hautatu dituzte

Etxepare Euskal Institutuak azaldu duenez, “AIEnRUTa- Artistas zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, estatu osoko zuzeneko musika aretoetan emanaldien zirkuitu baten bidez”. AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen Artistas en ruta Estatu espainiar mailako zirkuituak ezagutzera eman ditu jada 2024. […]

Read More… from Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina ‘Artistas en Ruta’ programan parte hartzeko hautatu dituzte

Eli Arabaolaza ikertzaileak eta Iñigo Argomaniz sustatzaileak irabazi dute aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Sari banaketa ostiralean, apirilak 19, egingo da EHUren Ignacio Maria Barriola Zentroan. Bertan, Donostiako Orfeoiak emanaldi labur bat eskainiko du. Ekitaldia publiko orokorrari irekita egongo da, edukiera mugatuarekin. Eli Arabaolaza ikertzaileak eta Iñigo Argomaniz sustatzaileak Donostiako Orfeoia- EHU Saria irabazi dute. Sariketaren hogeita hirugarren edizioa da aurtengoa, eta bi helbururekin sortu zen: musika sorkuntzako ibilbide […]

Read More… from Eli Arabaolaza ikertzaileak eta Iñigo Argomaniz sustatzaileak irabazi dute aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du

Abesti berriak, tradizioari keinu bat eginez, trikitiaren eraberritzea aldarrikatzen du. Izan ere, gizonezkoena zen mundu bat izatetik, gaur egun emakumeek konkistatutako territorioa baita trikitiarena. Hori dela eta, betiko doinuetatik abiatuta gaur egungo melodietara garamatza kantak. Huntza taldearen ibilbide arrakastatsua atzean utzita, Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du. […]

Read More… from Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du

Aurrerantzean publikoak erabakiko du Musika Bulegoaren sarietako bat

Publikoaren bozketaren fasea 2024ko maiatzaren 6an itxiko da. Une horretan boto gehien jaso dituen hautagaiak irabaziko du Publikoaren Saria. Hau gainerako sarituekin batera iragarriko da maiatzaren 15ean Iruñeko Zentral aretoan egingo den ekitaldi berezian. Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza batekin dator: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere […]

Read More… from Aurrerantzean publikoak erabakiko du Musika Bulegoaren sarietako bat