Jabier Muguruzak ‘Lagun batek esan dit’ disko berria kaleratu du Iñaki Irazuren letrekin

Musikari irundarraren helduentzako disko berria da, ia bost urtez haur musikan buru-belarri aritu ondoren. Bost urte helduentzako diskorik kaleratu gabe egon ondoren, Jabier Muguruza bueltan da Lagun batek esan dit  izeneko lan berriarekin. Oraingoan Iñaki Irazu poetari egindako keinu maitekorra dela dio musikariak.Jabier Muguruzak kantautore gisa egindako musika ibilbide luzean, 32 kantu konposatu ditu Iñaki Irazuren […]

Read More… from Jabier Muguruzak ‘Lagun batek esan dit’ disko berria kaleratu du Iñaki Irazuren letrekin

Tradiziotik abiatuta, irakurketa garaikidea egingo du Neomak taldeak Bilboko Loraldian

Martxoaren 14an Neomak taldearen sorginkeriaz betetako musika disfrutatzeko aukera izango dugu Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren barnean. Kontzertua hasi baino lehen Agurtzane Intxaurragak gidatutako saioa izango dugu,  Neomaken jarrera artistikoa hobeto ulertzeko. Bilboko Loraldia euskal kultura tradizionala eta garaikidea uztartzen dituen jaialdia da, eta aurtengo edizioan egungo euskal musikaren panoraman talde ezagunenetariko bat izango dugu: Neomak. […]

Read More… from Tradiziotik abiatuta, irakurketa garaikidea egingo du Neomak taldeak Bilboko Loraldian

Uztailean egingo dute Mondra & Roll punk-rock jaialdia Arrasaten

Cock Sparrer, Madball, Kontralde eta The Baboon Show izango dira oholtzara igoko diren taldeetako batzuk. Duela bi urte egin zuten lehenengoz Mondra & Roll jaialdia, Arrasaten. Europako hardcore punk jaialdien artean erreferentziazko jaialdia izateko asmoz. Hirugarren edizio hau ere arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek. “Iaz berriz ere sarrerak agortu zituen jaialdi gipuzkoarrak, eta gaur talde […]

Read More… from Uztailean egingo dute Mondra & Roll punk-rock jaialdia Arrasaten

‘Munduari begiratzeko’ modu berri bat Bilboko Loraldian

Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Jon Cañaverasek Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna berreskuratu dute, zenbait berrikuntzekin. Martxoaren 13an Bilboko Loraldia Festibalean eskainiko dute. 2003ko udaberrian Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek  Zaharregia, txikiegia agian musika eta poesia ikuskizuna aurkeztu zuten New Yorken. Uribek sortutako poemak, Urdangarinen musikarekin, gizaki garaikidearen kezkak erakusten zituzten. Ondoren, Rafa Rueda […]

Read More… from ‘Munduari begiratzeko’ modu berri bat Bilboko Loraldian

Sara Azurzak ‘Emakumeen Ahotsak’ zikloan hartuko du parte Basauriko Sozial Antzokian

Musikari donostiarrak martxoaren 9an aurkeztuko du azken lana, Hemen berriro, bere taldearekin batera. Sara Azurza abeslari eta konpositoreak bere birarekin jarraitzen du eta Basaurin egingo du hurrengo geldialdia. Musikari donostiarra izango da Bizkaiko udalerri honetako Udalak martxoan antolatzen duen Emakumeen ahotsak zikloaren protagonistetako bat.Azurza bere musika taldearekin izango da bertan eta abesti ezagunenetako batzuk joko ditu, baina bere hurrengo […]

Read More… from Sara Azurzak ‘Emakumeen Ahotsak’ zikloan hartuko du parte Basauriko Sozial Antzokian

Basabi taldeak ‘Oma’, bere hirugarren musika lana, aurkeztuko du martxoaren 9an, Bilboko Loraldian

Pieza honek naturari eta egungo egoerari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Loraldia Festibalak Lorazain Eguna ospatuko du hamargarren edizio honetan ere. Martxoaren 9an izango da hitzordua Campos Antzokian eta Basabi taldearen hirugarren musika lanaren estreinaldia aukeratu dute ospakizunerako. Basabik Urdaibaiko Biosfera Erreserba erabili du inspirazio iturri gisa Oma lana sortzeko. Izan ere, industria aurreko aztarnak […]

Read More… from Basabi taldeak ‘Oma’, bere hirugarren musika lana, aurkeztuko du martxoaren 9an, Bilboko Loraldian

Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza izango dira Poetika zikloaren urteko lehen topaketan

Bihar izango da emanaldia arratsaldeko 19:00etan. Aurten ere izango du segida Poetika zikloak Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen den irakurketa poetiko multzoa da, Jon Obesok eta Jose Luis Padronek koordinatuta eta Musikenek lagunduta. Orotara lau errezitaldi izango dira; aurretik, espezialistak aurkezpena egingo dute, gonbidatutako egilearen testuingurua eta poesiazko errealitatea kokatzen laguntzeko. Ikasle instrumentistek ere […]

Read More… from Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza izango dira Poetika zikloaren urteko lehen topaketan

Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxeak DOKA Kafe Antzokiak programatutako hainbat kontzertu eskainiko ditu

Apirilaren 26an Herenegun, Mugan, Indabe eta Ithaka taldeak izango dira Intxaurrondoko oholtzan gaueko 20:30ean. Apirilaren 27an, berriz, Anestesia eta Goma-2ren txanda iritsiko da gaueko, 21:15ean, eta, amaitzeko, maiatzaren 3an Kerobia eta Bi Zaldi taldeek zuzenekoa eskainiko dute 21.30ean. Kontzertuetarako sarrerak bihar, otsailak 20, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera www.doka.eus webgunean. 2023ko urte amaieran, Donostiako Antigua […]

Read More… from Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxeak DOKA Kafe Antzokiak programatutako hainbat kontzertu eskainiko ditu

Marte Lasarte taldea sortu dute Pello Armendarizek eta Borja Antonek

Bikoak Basamortua aurrerapen kanta aurkeztu du. Lagun zahar eta berriek hartu dute parte abesti honetan: Jon Badi (North Waves Sound), Haritz Harreguy, grabaketan eta nahasketan; Victor Garcia, masterizazioan eta Alex Alonso eta Olatz Salvador, baterian eta koroetan. Hamabost urteren ondoren, iaz esan zuen agur Skakeitan taldeak. Bertako taldekide izan ziren urte askoan Borja Anton gitarra […]

Read More… from Marte Lasarte taldea sortu dute Pello Armendarizek eta Borja Antonek

Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere

Kontzertuak otsailaren 25era arte izango dira sarrera librearekin, nahiz eta programatutako familia-ikuskizunerako aldez aurretik izena eman beharko den. Entrebescant taldeak eman zion hasiera atzo Iruña Musika Ekintza (PAM’24) zikloari, El Cid jaio zeneko 975. urteurrena ospatzeko ikuskizun batekin. Gazteen talentua ezagutarazteko helburuarekin duela hamarkada bat baino gehiago martxan jarri zen zikloan antolatutako zazpi emanaldietako bat […]

Read More… from Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere