Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Mikel Laboa…izan liteke konstelazio, izan gabe izar… izeneko erakusketa Okendoko Kultur Etxean bisitatu ahal izango da 2024ko urtarrilaren 27ra arte. Donostia Kulturak antolatu duen Literaktum hitzenjaialdiak Mikel Laboa abeslari eta musikagileak euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du Donostian paratu duen erakusketa honekin, bere heriotzaren 15.urteurrenarekin bat eginez. Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren Ni […]

Read More… from Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Maria Rivero musikariak ‘Lerro paraleloak’ diskoa plazaratu du

Balmasedarrak zazpi kantuz osatu du disko berria, bere ibilbideko zintzoenak bezala deskribatzen dituenak. Ia hiru urteko geldialdiaren ondoren inoiz baino lasaiago eta indartsuago itzuli da. Maria Rivero musikariak bere bakarkako bigarren diskoa argitaratu du Lerro paraleloak izenpean. Balmasedakoak azaldu duenez, “lerro paraleloen kontzeptua oso poetikoa iruditzen zait, beti distantzia berean mantentzen duten zuzenak dira eta […]

Read More… from Maria Rivero musikariak ‘Lerro paraleloak’ diskoa plazaratu du

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Egitasmoak hiru helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea; Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez; eta prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa. Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da abenduaren 4ra […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Postal Kolekzionistak taldeak ‘Plastikozko hiri bat’ kanta eta bideoklipa estreinatu ditu

Tolosako taldeak abenduan kaleratuko du Ezusteko Kantak izeneko diskoa eta gaur estreinatu dutena lan berri horren aurrerapen kanta da. Sentimenduen eta memoriaren prekarizazioaz mintzo den abestia da. “Glovo-ko banatzaileek Donostiako kaleak bete eta jendea etxean ezkutuan zegoen igande gau bateko irudi batetik abiatutako kanta”, azaldu dute taldekideek eta Donostiaren eraldaketari erreparatzen dion abestia dela diote. […]

Read More… from Postal Kolekzionistak taldeak ‘Plastikozko hiri bat’ kanta eta bideoklipa estreinatu ditu

Esne Beltza taldeak Chambaoko La Marirekin ondutako ‘Behin eta berriz’ kanta kaleratu du

Abestia etortzear dagoen disko berriaren aurrerapena da. Esne bidean izenekoa taldearen zortzigarren lan luzea izango da eta Durangoko Azokarekin batera kaleratzea aurreikusten dute. Lan berrian mundu osoko artista talentudunek parte hartu dutela aurreratu dute. Esne Beltzak bat egin du Chambao taldeko La Mari abeslari ezagunarekin. Elkarrekin hainbat estilo eta kultura uztartzen dituen kanta sortu dute, […]

Read More… from Esne Beltza taldeak Chambaoko La Marirekin ondutako ‘Behin eta berriz’ kanta kaleratu du

Jon Maiak ‘Kantu berri bat gara’ disko-liburua aurkeztu du

Lan berri honetan Itziar Ituñok, Olaia Inziartek, Luis Pastor kantautore madrildarrak, Mikel Kazalisek, Maddalen Arzallusek, Ibrahima Baldek (Miñan), Ulu mediak, Elizondoko Abesbatza Ttikiak eta, Silvio Rodriguez kantautore kubatarrak hartu dute parte. 2021. urtean, Jon Maia bertsolariak (Urretxu, 1972) Kantu bat gara izeneko disko-liburua kaleratu zuen. Bertan bildu zituen 30 urtetan berak egindako kantak, Ken Zazpi, […]

Read More… from Jon Maiak ‘Kantu berri bat gara’ disko-liburua aurkeztu du

Katakrakek ‘Hau dena’ izeneko LP bikoitza eta liburuxka bat kaleratuko ditu hamar urteurrenaren harira

Orotara 87 musikarik hartu dute parte proiektuan, horien artean daude: Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Los Chikos del Maiz, Chill Mafia, Mursego, Trigger, J Martina, Raimundo el Canastero, Fermin Muguruza edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Katakrakek kaleratutako liburuetan oinarritutako hamabost abesti biltzen ditu lanak. Katakrak argitaletxeak hamar urte bete ditu aurten eta […]

Read More… from Katakrakek ‘Hau dena’ izeneko LP bikoitza eta liburuxka bat kaleratuko ditu hamar urteurrenaren harira

‘Ostera: Plazara!’ kultur-saio ibiltariak diziplina ezberdinekin osatutako programazioa eskainiko du Gorlizen, Urdulizen eta Etxebarrin

Musika izango du ardatz azaroaren 18tik abenduaren 3ra arte egingo den edizioak, baina musikarekin batera, kale animazioa, irudi proiekzioak, Dj-ak, bertsolariak, edo pole dance-a bezalako ikuskizunez gozatzeko aukera ere egongo da. Ostera 2023: plazara! kultur-saio ibiltaria aurkeztu dute gaur Bilbon. Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak azaldu duenez “norabide berri bat eman nahi izan zaio Udagoieneko […]

Read More… from ‘Ostera: Plazara!’ kultur-saio ibiltariak diziplina ezberdinekin osatutako programazioa eskainiko du Gorlizen, Urdulizen eta Etxebarrin

Saharari Kantari egitasmoak 12 kanta biltzen dituen diskoa aurkeztu du

Mikel Laboa, Anari, Iker Lauroba, Esti Markez, Fariba Sheikhan, Postal Kolekzionistak, Pello Reparaz, Izaro, Olatz Salvador, Itziar Ituño, Eñaut Elorrieta eta Olaia Inziarte talde eta bakarlariek, besteak beste, hartu dute parte diskoan. Aziza Brahim eta Ali Seidah artista saharar ezagunek ere bat egin dute ekimenarekin. Saharari Kantari ekimenaren asmoa musikaren bidez, herri sahararrari keinu bat […]

Read More… from Saharari Kantari egitasmoak 12 kanta biltzen dituen diskoa aurkeztu du

Nøgen taldeak muga guztiak hautsi nahi izan ditu ‘Åben Cirkel’ disko berriarekin

Boskote donostiarrak Nacho Mur (La M.O.D.A.), Elliot James (Two Door Cinema Club), Jordi Mora (Cala Vento), Brais Ruibal (Xoel Lopez) edo JEWLNekin (Izaro) egin du lan. Nøgen taldeak bere hirugarren lan luzea kaleratu du ‘Åben Cirkel’ (‘Zirkulu Irekia’) izenpean, bere diskoak danieraz izendatzeko ohiturari jarraituz. Lehen bi disko arrakastatsuen ondoren, Ane Negeruelaren ahots hunkigarri eta […]

Read More… from Nøgen taldeak muga guztiak hautsi nahi izan ditu ‘Åben Cirkel’ disko berriarekin