‘Aioiai’ kantua eta bideoklipa argitaratu ditu Neomak taldeak

Zazpikoteak sustraitzat dituen musika tresna tradizionalak alde batera utzi gabe, beste soinu, dinamika, estilo eta estetika batzuk bilatu nahi izan ditu Aioiai abesti berrirako. Lehen diskoa argitaratu ondoren, taldeak kaleratzen duen lehen kantua da honakoa. 2022an Ilargi berriak izeneko lehen diskoa argitaratu zuen Neomak musika taldeak eta Aioiai izeneko kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu orain. Taldeak […]

Read More… from ‘Aioiai’ kantua eta bideoklipa argitaratu ditu Neomak taldeak

Liher taldeak etenaldi luze bat egingo duela iragarri du

Aurretik, ‘Hortzak’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu talde donostiarrak, laster kaleratuko duen Versus izeneko diskoaren bigarren aurrerapena. Abesti honen eta maxi-singlearen argitalpenarekin batera, taldeak Eta hutsa zen helmuga lanaren bira amaiera iragarri eta etenaldi luze bat egingo duela adierazi du. Liher taldeak Hortzak izeneko bigarren aurrerapen kantua aurkeztu du, “hardcorea eta punk-a nahasten dituen pieza […]

Read More… from Liher taldeak etenaldi luze bat egingo duela iragarri du

Gorka Suaia bueltan da ‘Katua eta sagua’ kanta eta bideokliparekin

Abesti berria udazkenean argitaratuko duen diskoaren lehen aurrerapena da. Gorka Suaiak Su Eman ala hartu izeneko diskoa kaleratuko du udazken honetan, aurretik, baina, lan horren lehen aurrerapen kanta aurkeztu du Katua eta sagua izenpean. Bost urte igaro dira Bilbon bizi den abeslari eta ekoizle Gasteiztarrak bakarlari gisa diskorik argitaratzen ez duela. 2020an Raggamuffin Kamarada plazaratu […]

Read More… from Gorka Suaia bueltan da ‘Katua eta sagua’ kanta eta bideokliparekin

Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak azaldu dutenez, bi hitzordu egitekoak ziren, “Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin dugu, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da”. Urtero irailean egin ohi den Poesia Orduak ekimenak hitzordu bakarrarekin dator aurtengoan. Gaur, […]

Read More… from Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Jon Maiak, Jokin Pinatxok, Kukai Dantzak eta Orereta Ikastolak parte hartu dute Kilometroak jaiaren kanta eta bideoklipean

Urriaren 1ean egingo da Oreretan Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia urte osoko egitarauari amaiera emanez. Kilometroak 23 azken txanpan sartu da urte osoko egitarauari amaiera emanez. Urriaren  1ean izango da “hitzordurik bereziena” antolatzaileen esanetan, Oreretan egingo den egun osoko jaiarekin. Orereta Ikastolako ikasle, familia eta langileak buru-belarri dabiltza prestaketa-lanetan. Giroa berotze aldera, Jon Maia bertsolariak […]

Read More… from Jon Maiak, Jokin Pinatxok, Kukai Dantzak eta Orereta Ikastolak parte hartu dute Kilometroak jaiaren kanta eta bideoklipean

Hika Teatroak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna estreinatuko du Alemanian

Alemania eta Euskal herriko diziplina anitzeko hamabi artista oholtzan ikusteko aukera eskaintzen du obrak. Tartean dira Itziar Ituño, Allos Quartet, Amaia Elizaran, Eneko Gil eta Gorka Duran. Hika Teatroak Bidaia-Die Reise izeneko ikuskizuna estreinatuko du gaur, arratsaldeko 20:0etan, Lauchheim hiriko Sclhoss Kapfenburg jaialdian. Marcus Englert musikari eta konpositore alemaniarrak 2021eko urtarrilean Itziar Ituño euskal aktorea […]

Read More… from Hika Teatroak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna estreinatuko du Alemanian

Gasteizko Korterrazak film labur eta kontzertuak eskainiko ditu uztailaren 20tik 22ra, Artiumen

Gurutze Beitia eta Susana Soleto aktoreek eta Aitor Lopez de Aberasturi zuzendariak osatuko dute aurtengo epaimahaia. Arabako hainbat herri aire zabaleko zinema entretenigarri bihurtu ondoren, Gasteizera iritsiko da Korterrazaren 14. edizioa uztailaren 20tik 22ra bitartean, Artium Museoaren kanpoaldean. Orotara hiru jardunaldi izango dira, film laburren aire zabaleko saioekin eta sei kontzertu indartsurekin: Sex Museum, Rufus […]

Read More… from Gasteizko Korterrazak film labur eta kontzertuak eskainiko ditu uztailaren 20tik 22ra, Artiumen

Musika esperimentalari eskainitako lehen jaialdia abiatuko da bihar Donostiako Tabakaleran

Musikaren, soinuaren eta praktika artistikoen arteko bidegurutzean kokatzen den jaialdi hau larunbatera arte luzatuko da. Tabakalerak Musika dena eta ez dena festibalaren lehen edizioa hartuko du uztailaren 13tik 15era bitartean. Bertan, musika jolasgune bihurtuko da, musika diren eta ez diren egitasmoak sartu eta ateratzen diren agertoki bat. “Musikaren, soinuaren eta praktika artistikoen arteko bidegurutzean kokatzen […]

Read More… from Musika esperimentalari eskainitako lehen jaialdia abiatuko da bihar Donostiako Tabakaleran

Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Alaitz eta Maider, Aire Ahizpak, Alex Sardui, Olaia Intziarte, Xutik, Eñaut Elorrieta, Estitxu Pinatxo, Rafa Rueda edota Korrontzi eta Leturia izango dira etapa bakoitzean parte hartuko duten musikari eta taldeetako batzuk. Urmuga egitasmoaren laugarren edizioa martxan da. Mendi ibilaldi musikatu hau gaur hasi eta uztailaren 30era arte luzatuko da Euskal Herrian zehar, 19 etapetan banatuta. […]

Read More… from Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Gaur abiatuko da Hondarribian Jazz jaialdia

Jaialdiaren helburua Hondarribia udako jazz zirkuituan sartzea da. Horretarako, antolatzaileeek “apustu serioa” egin dute goi mailako musikarien alde, hala nola Judith Hill, ksenia Parkhatskaya, Caco Senante, Takiya Kuroda edo Carmen Souza. Hondarribian Jazz Nazioarteko Jaialdiak bigarren edizioa izango du gaurtik hilaren 16ra bitartean herriko hainbat tokitan, batez ere herrigune historikoko plazetan. Antolatzaileen esanetan, “kalitateagatik eta […]

Read More… from Gaur abiatuko da Hondarribian Jazz jaialdia