Usopop Elkarteak eta Plekak ‘Furfurietan’ izeneko kontzertu zikloa antolatu dute uztailaren 13an eta abuztuaren 6an eta 13an, Saran

Ostegun honetan abiatuko da kontzertu zikloa Amorante eta Rukula bakarlari eta taldearekin. Abuztuaren 6an, berriz, Haira eta Bretainiako La Houle taldeen txanda izango da eta, amaitzeko, abuztuaren 13an Dame Area eta Nakar taldeak igoko dira Plekako baratzeko oholtzara. 2023 udan, Sarako Usopop elkarteak, Plekarekin elkarlanean, Furfurietan izeneko kontzertu zikloa antolatu du Plekako baratzean bertan. Adierazi […]

Read More… from Usopop Elkarteak eta Plekak ‘Furfurietan’ izeneko kontzertu zikloa antolatu dute uztailaren 13an eta abuztuaren 6an eta 13an, Saran

Neomak eta Ruper Ordorika, besteak bestek, bihar Elorrion abiatuko den Musikaire jaialdian

Denetara hamalau ikuskizun biltzen ditu aurtengo egitarauak. Plaza eta Lariz jauregia izango dira jaialdiko bi agertokiak​ hilaren 29ra arte. Uda eta Kultura uztartzen dituen Musikaire jaialdia indartsu itzuliko da Elorriora bihartik hilaren 29ra bitartean. Aurtengoa jaialdiaren 23. edizioa izango da, eta askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori izan baita udalaren asmoa azken […]

Read More… from Neomak eta Ruper Ordorika, besteak bestek, bihar Elorrion abiatuko den Musikaire jaialdian

‘Sorotan Bele Gogoan’ ikuskizunak jarraipena izango du

Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarra-jotzaileak osatzen duten egungo lan taldeari, Sorotan Bele taldeko beste bi kide ohi batu zaizkie, Ritxi Salaberria baxu-jotzailea eta Aitor Etxaniz bateria-jotzailea. Sorotan Bele Gogoan proiektuko lan taldeak ikuskizunarekin aurrera egitea erabaki du, eta emanaldi gehiago iragarri ditu aurtengo uda eta udazkenerako. Gainera, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola […]

Read More… from ‘Sorotan Bele Gogoan’ ikuskizunak jarraipena izango du

Bihar abiatuko da Guitaralde jaialdia Hendaian

Larunbatera arte luzatuko den festibal honetan blues, folk eta musika klasikoa entzuteko aukera egongo da. Talde eta bakarlarien artean Maite Larburu, Robben Ford, Thomas Fersen, Pablo Garayoa, Diane Tell edota Jade Duo, besteak beste, izango dira taula gainean. Gitarra doinuz bustiko da Hendaia datozen egunetan, Guitaralde jaialdiaren hamabigarren edizioarekin. Musika tresna eklektikoa da gitarra eta […]

Read More… from Bihar abiatuko da Guitaralde jaialdia Hendaian

Nafarroako Hezkuntza departamentuak bertan behera utzi du ‘Musikariak ikastetxeetan’ programa

LAB sindikatuak salatu duenez, berriz ere euskararen aurkako erasoa egin du Nafarroako Hezkuntza departamentuak, zuzendari orokorraren baimenarekin eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen zerbitzuburuaren oniritziarekin. Duela hilabete pasatxo salatu zuen LAB sindikatuak Nafarroako Hezkuntza departamentuko atal horretan bizi zen egoera jasanezina zela, bai langileekiko jazarpenarengatik eta baita euskararen aurkako eraso ugariengatik ere. “Oraingoan, Hezkuntza departamentuak A […]

Read More… from Nafarroako Hezkuntza departamentuak bertan behera utzi du ‘Musikariak ikastetxeetan’ programa

Aingeru Gorrotxategi musikariak ‘Uda bada’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Ane Martinez abeslariarekin batera

Hamar urteko etenaldiaren ondoren, Aingeru Gorrotxategi musikaria bakarkako proiektuari ekin dio berriro soinu berrituarekin. Aingeru Gorrotxategi (Lur Barnea) Ane Martinez abeslariarekin (Anita Parker) elkartu da oraingoan eta Uda bada izeneko single berria kaleratu du, denok dantzan jartzeko asmoz. Gorrotxategi eta Martinez lankideak izan ziren duela hamar bat urte Bilboko Xirula-Mirula musika eskolan eta bakoitzak bere ibilbide pertsonal eta […]

Read More… from Aingeru Gorrotxategi musikariak ‘Uda bada’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Ane Martinez abeslariarekin batera

Lurrin taldeak bere disko berria izango denaren aurrerapen kanta aurkeztu du ‘Non zeuden gure ametsak’ izenpean

Abestiak etorkizun itxaropentsuagorako garai berriei buruz hitz egiten du. Musikari donostiarrak Ane Irisarri abeslaria izan du lagun kanta ontzeko. Oliver Losada musikari donostiarrak Lurrin izeneko proiektua jarri zuen martxan 2020ko itxialdian, eta urte horretan bertan bere lehen EPa argitaratu zuen Kandela baten argitan izenpean. Orain aurrerapauso bat eman eta bere disko berria izango denaren aurrerapen […]

Read More… from Lurrin taldeak bere disko berria izango denaren aurrerapen kanta aurkeztu du ‘Non zeuden gure ametsak’ izenpean

Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak ‘Maite Idirin, herrigintza kantuz’ liburua kaleratu dute

UEUren eskutik ikusi du argia liburuak eta kantariaren ibilbidea kontatzen du. Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak Maite Idirin, herrigintza kantuz izeneko liburua aurkeztu dute Baionan, Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik. Maite Idirin da liburu honen protagonista, eta haren ibilbidearen hasiera 1968an kokatu dute egileek, urte horretan hasi baitzen kantatzen, Zeberion. Baina, 1969an, Parisera alde egin behar […]

Read More… from Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak ‘Maite Idirin, herrigintza kantuz’ liburua kaleratu dute

Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 14an Gernikan

Jon Maiak, Zea Mays taldeko Aiorak eta Petik, Eirek, Mogumbo Brass Bandek eta TPR dj-ak osatuko dute 2023ko Haziberri jaialdiaren kartela. Kontzertua uztailaren 14an, ostirala, izango da, Europako Herrien parkean.  Haziberri jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute uztailaren 14an, Gernikan. “lehenengo urteko ilusio eta urduritasunarekin jarraitzen dugu, Gernikako Europako Herrien parkean, ahalik eta iluntze/gau politena sortu […]

Read More… from Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 14an Gernikan

Esti Markezek udako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu ‘Desegin’ izenpean

Aiako abeslariak azaldu duenez, “tabuen desegitea aldarrikatzeko oihu bat da, baita bizitzeko gogoa, adiskidetasuna, maitasun librea eta askatasun fisikoa aldarrikatzekoa ere”. Markezek Danae Riañok baxu jotzaileak, Iker Lauroba gitarra jotzaileak eta Josu Ervitik sinteak eta bateria jotzaileak osatutako taldea izan du berriz ere lagun. Kantaria Euskal Herri osoan zehar egiten ari den biraren errepertorioren parte ere izango da Desegin. […]

Read More… from Esti Markezek udako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu ‘Desegin’ izenpean