Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean ariko dira abenduko Hatortxu Rock jaialdian

Atarrabian, abenduaren 16an ariko diren lehen taldeen zerrenda da honakoa. Aurrerago talde eta bakarlari gehiagoren partehartzea ezagutzera emango dute. 24 urte pasa dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehenengo edizioa egin zutenetik. “Milaka kilometro utzi ditugu atzean 24 urte hauetan, baita istripuak, hildakoak, Estatu espainiar eta frantziar espetxeak, bidesariak, mapa eta nabigatzaileak, zerbitzuguneak…”, adierazi du antolakuntzak. […]

Read More… from Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean ariko dira abenduko Hatortxu Rock jaialdian

Musikagela Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 24an, Donostian

Eguneko jaialdia da eta bi zatitan banatuko da: lehen zatian aperitif Convöi, Monday Lup, Ane Leux eta 3zur arituko dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Bigarren zatiari, berriz, arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da ondorengo talde hauekin: Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko eta Travellin´ Brothers. Musikagela Fest IV Donostiako musikarien […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 24an, Donostian

‘Nafarroa osoan bai!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Nafarroa Oinez festarako

Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du abestiak. Nafarroa osoan bai! da aurtengo Nafarroa Oinez festarako sortu duten abestia. Maddalen Arzallus bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Joseba Tapiak erantsi dio musika. Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du kantak eta nahiz eta trikitilari gipuzkoarra izan den musika konposatu duena, bost emakumek abesten dute: […]

Read More… from ‘Nafarroa osoan bai!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Nafarroa Oinez festarako

Iker Laurobak Lide Hernando abeslariarekin batera, ‘Ke bonba’ izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu

Artista donostiarra funk-disco estiloarekin ausartu da Lide Hernando lagun duen kantu dibertigarri honetan. Lau Mundu izeneko proiektu berria osatuko duten abestien artean lehena da Ke bonba. Lan honen helburua, hain zuzen ere, lau abesti berri argitaratzea da, urtaro bakoitzean bat. Iker Lauroba musikari donostiarrak, Lide Hernando abeslariarekin batera, Ke bonba izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu. “Bere abestirik dantzagarrienetako […]

Read More… from Iker Laurobak Lide Hernando abeslariarekin batera, ‘Ke bonba’ izeneko kanta eta bideoklipa plazaratu ditu

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 12an eta 13an, Donostian eta Hernanin

Txillida Lekun izango da asteleheneko saioa, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Juan Kruz Igerabideren hitzaldia eta Aintzane Galardi eta Jose Fernandez de la Sotaren errezitala izango dira. Musikari dagokionez, Beñat Olano eta Jon Makuso biolin jotzailea arituko dira. Astelehenean, ekainak 12, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 12an eta 13an, Donostian eta Hernanin

Bakarkako ibilbideari berriro ekiteko asmoz, ‘Soberan’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Aingeru Gorrotxategik

Abesti berriak jokoarekiko menpekotasuna jorratzen du, beste menpekotasun batzuekin alderatuta oso gutxi aipatzen den drama soziala dela dio musikari donostiarrak. Ludopatiaren gaiari heldu dio Aingeru Gorrotxategik bere kanta berrian, denbora luzez bakarkako lanik argitaratu gabe egon ostean. Musikari donostiarrak azaldu duenez, “Soberan jokoarekiko menpekotasuna jorratzen duen abestia da, beste menpekotasun batzuekin alderatuta oso gutxi aipatzen den drama […]

Read More… from Bakarkako ibilbideari berriro ekiteko asmoz, ‘Soberan’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Aingeru Gorrotxategik

Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan

Añube, Skabidean, Biznaga, Brigade Loco, Kaleko Urdangak, La Furia, Enboskada, Hell Beer Boys, Harria, Maixa&Malakias, Sofokaos, Doubling Boys, Against You, Txiltxoko eta Letagin dira Ekinez jaialdian izango diren taldeetako batzuk. Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! eszenako taldeen elkargunea izango da beste behin ere ostiralean eta larunbatean. Izan ere, Ekinez jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du herriak […]

Read More… from Bergara Euskal Herriko rock, punk eta Oi! estiloko taldeen elkargunea izango da asteburuan

Artea lehen pertsonan jarri nahi du Euskadiko Orkestrak denboraldi berrian

Euskal sorkuntzak garrantzi handia izango duela nabarmendu du Orkestrak, bereziki, Antonio Lauzurikaren Chillida-Elogios lanaren estreinaldiarekin. Orkestraren denboraldia irailaren 29an abiatuko da Gasteizen, eta 2024ko ekainaren 7an amaituko da Donostian. Artearen bidez sortzen eta eraldatzen duen pertsonari begiratu nahi dio Euskadiko Orkestrak 2023ko irailaren 29an abiatu eta 2024ko ekainaren 7an amaituko den denboraldian. “Mahler eta bere […]

Read More… from Artea lehen pertsonan jarri nahi du Euskadiko Orkestrak denboraldi berrian

‘Kanterri’ ikastaroa antolatu dute aurten ere uztailaren 10ean eta 11n, Oiartzunen

Ikastaroak esparru askotako eragileen elkarlana piztuarazi nahi du euskarazko kantagintzaren dimentsio artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jartzeko. Parte hartu nahi duenak ekainaren 18ra arte izango du aukera izena emateko. Euskal kantagintzari buruz Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria izeneko ikastaroa antolatu dute bigarren urtez jarraian Oiartzungo Udalak, Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak elkarlanean. Musikari, letragile, […]

Read More… from ‘Kanterri’ ikastaroa antolatu dute aurten ere uztailaren 10ean eta 11n, Oiartzunen

Gasteizko Sancho el Sabio Vital Fundazioak Jesus Guridi konpositorearen artxiboa jaso du

Guridi Lana sendiak Jesus Guridiri buruz emandako dokumentazioan honako hauek biltzen dira: gutunak, familiako eta lanbideko argazkiak, partiturak, agendak, liburuxkak, postalak… Haren familia- eta lanbide-bizitzari buruz hain ezagunak ez diren alderdiak erakusten du material guzti honek. Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886 – Madril, 1961) Florida kaleko 36. zenbakian jaio zen eta musika obra zabala utzi […]

Read More… from Gasteizko Sancho el Sabio Vital Fundazioak Jesus Guridi konpositorearen artxiboa jaso du