Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Saria irabazi du

Bikote donostiarrak hirugarren aldiz jaso du sari hau. Etxepare Euskal Institutuaren saria eskuratzeko hautagai finalistak ere bertaratu ziren ekitaldira: Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk eta Zea Mays taldeak, hain zuzen. Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak irabazi du musika independentearen MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria. Mallorcako Palmako Auditoriumean egin zen bart […]

Read More… from Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Saria irabazi du

Su Ta Gar, Merina Gris, Ines Osinaga, Neomak eta Kepa Junkera Musika Bulegoa sarietako irabazleen artean

Oreka TX, Merina Gris, SuT Gar, Neomak, MICE, Ines Osinaga, Teresa Catalan, Enrike Solinis, Elena Setien eta Kepa Junkera talde eta bakarkariek jaso dituzte sariak. Errenteriako Lekuona Fabrikan egin da sari-banaketa ekitaldia, sarituetako batzuren zuzeneko emanaldiekin. Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu Errenteriako Lekuona Fabrikan. Orotara hamar sari banatu […]

Read More… from Su Ta Gar, Merina Gris, Ines Osinaga, Neomak eta Kepa Junkera Musika Bulegoa sarietako irabazleen artean

Ostegunean abiatuko da ‘Kantu eta Hitza’ euskarazko formatu txikiko kontzertu zikloa Iruñean

Rafa Rueda, Lumi, Olaia Inziarte, Sara Azurza, Nahiak Nahi eta Balerdi Balerdi bakarlari eta taldeak igoko dira oholtzara aurtengo edizioan. Bi urteren ondoren, Kantu eta Hitza euskarazko formatu txikiko kontzertu-zikloa O-ko Andre Mariaren plazara itzuliko da. Aurtengo programazioa musika-estilo desberdinetako talde eta bakarlariz osatuta egongo da: Rafa Rueda, Lumi, Olaia Inziarte, Sara Azurza, Nahiak Nahi […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da ‘Kantu eta Hitza’ euskarazko formatu txikiko kontzertu zikloa Iruñean

Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria

Taldea aukeratzerako orduan kontuan hartu da laukoteak oso maila altuari eutsi diola kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean. Zea Mays talde bizkaitarrak jasoko du 2023ko Adarra Saria, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamargarrena, hain zuzen ere. Halaxe erabaki dute Juan Gonzalez Andres kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika […]

Read More… from Zea Mays tadeak jasoko du Donostiako 10. adarra saria

Asteartean abiatuko da Musikaste, Errenterian

Euskal musikaren astea maiatzaren 27ra arte luzatuko da. Eresbil Fundazioa – Musikaren Euskal Artxiboak eta Andra Mari Abesbatzak Musikaste jaialdiari jarraipena emango diote maiatzaren 16tik 27ra bitartean. 51. edizioak aurretik markatutako bideari jarraipena emango dio, euskal sortzaile eta interpreteei laguntza emanez. “Ekimena konpositoreen doinuak ezagutarazteko diseinatu da, bereziki egungo egileak, baina klasikoak ahaztu gabe”, azaldu […]

Read More… from Asteartean abiatuko da Musikaste, Errenterian

Kilometroak 2023rako propio sortutako ‘Erriola’ kanta entzungai da jada

Jon Maia bertsolariak sortu ditu Orereta Ikastolak antolatutako Kilometroak jaiaren abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika. Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo jaiak kantua du jada: Erriola. Urriaren 1ean Oreretan egingo den jaiarekin amaituko den Kilometroak urte osoko egitasmoaren leloaren izen bereko kanta da eta dagoeneko audio plataforma nagusienetan (Spotify, iTunes…) entzungai da. Jon […]

Read More… from Kilometroak 2023rako propio sortutako ‘Erriola’ kanta entzungai da jada

Tatxers talde gazteak izen bereko diskoa kaleratu du

Maketa eta EP bana plazaratu ondoren, Iruñeko hirukoak hauxe du lehen lan luzea. Orain arte salaketa sozialari buruzko gaiak jorratu izan badituzte ere, disko berrian barrura begira jarri dira taldekideak eta azken bi urte hauetan gertatu zaienari buruz kantatzen dute. Tatxers taldeko kideak gazteak diren arren, are gazteago hasi ziren musikaren munduan, institutu garaian, hain […]

Read More… from Tatxers talde gazteak izen bereko diskoa kaleratu du

Txekoslobako abeslariak ‘Behar duzuna’ estudioko lehen diskoa kaleratu du

Lan berri honen unibertso musikala estilo urbanoetan oinarritzen da, alaitasun eta goxotasunezko hitzez jantzirik. Abestietan regetoia nagusi bada ere, pop, elektro-latino edo batxata bezalako erritmoak entzun daitezke. Musikan hainbat bide jorratu ondoren proposamen berri batekin dator Gorka Rodriguez (Ukan, 2zio, Balas perdidas) abeslari getxoztarra. Txekoslobako du bere izen artistiko berria eta orain arte landu gabeko […]

Read More… from Txekoslobako abeslariak ‘Behar duzuna’ estudioko lehen diskoa kaleratu du

Gailu, Lisabo, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek Bidehuts jaialdian hartuko dute parte ekainaren 2an eta 3an

Hamahiru urteren ondoren, musika kolektiboak Hondarribia aukeratu du berriro jaialdirako eta Psilocybenean izango dira kontzertuak. Sarrerak salgai daude jada. Bidehuts kolektiboak musika jaialdia antolatuko duela iragarri du sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. Bost urte igaro dira bertako kideek azken jaialdia antolatu zutenetik. Gernikako Astran izan zen azken hura eta oraingoan Hondarribia aukeratu dute hitzordurako. […]

Read More… from Gailu, Lisabo, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek Bidehuts jaialdian hartuko dute parte ekainaren 2an eta 3an

Apirila eta ekaina bitartean arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak

Apirileko lehen ikuskizuna ostiral honetan iritsiko da Sun eta Marsel magoen Zientzialariak izeneko antzezlanarekin. Publiko familiarrari zuzendutako emanaldi hau 18:00etan hasiko da Niessen Kulturgunean. Oreretako Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute apirila eta ekaina bitartean, adin zein gustu guztietara zuzenduta. Azaldu dutenez, “kalitate handiko lanak ikusteko eta punta-puntako […]

Read More… from Apirila eta ekaina bitartean arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak