Mikel Bilbao Salsidua EHUko irakasleak Eresbil artxiborako egindako azterlanean, Euskal Herriko ehunka diskoren azalak berreskuratu ditu, horien egile diren artista eta diseinatzaile grafikoen lanak aldarrikatzeko asmoz. Mikel Bilbao Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasleak uste zuen zor bat kitatzeko zegoela binilo diskoen eta CD-en karatulekin, eta ezinbestekotzat jo zuen horrelako lanen egileen sormen eta […]
Kategoria: Musika
Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia abiatu dute
Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea du helburu bekak. Proiektuak, 2023eko martxoaren 22tik ekainaren 30era bitartean bidali ahal izango dira paradisuzinemabeka@elkar.eus edota Elkar Musika. Haizpea industriagunea 1. 20150 Aduna. Gipuzkoa helbideetara. Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia jarri dute martxan. Musikarien lanak sustatzea eta […]
Seiurte taldeak ‘Cabo Cañaveral’ diskoak dakarren ‘Neoizko kaleetan’ kantaren bideoklipa aurkeztu du
Abestiak etorkizunik ikusten ez duen eta hiriko lekurik nahasi eta ilunenetan galduta dagoen pertsona bati buruz hitz egiten du. “Abesti iluna da, giro itogarria eta, aldi berean, nortasun eta indar handikoa islatzen duena”, adierazi dute. Seiurte taldeak Cabo Cañaveral estudioko zazpigarren eta azken diskoak dakarren Neoizko kaleetan abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Alain Martinezek grabatu du bideoklipa, eta argi islatzen du Berrizko taldeak bilatu nahi […]
‘Mauriziak ez du inor hil’ emankizun berezia eskainiko dute martxoaren 23an, Bilbon
Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatutako zuzeneko emankizuna da Mauriziak ez du inor hil, euskal folklore digitalean eta formatu berrietan oinarrituta. Ines Osinagak eta Lorea Argaratek sortutako kolektiboak Mauriziak ez du inor hil ikuskizuna eskainiko du Bilboko Alondegian, Loraldia Festibalaren azken astean. Proiektu hau Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatutako zuzeneko emankizun bat izango da. Abiapuntu horretatik abiatuta, euskal […]
Read More… from ‘Mauriziak ez du inor hil’ emankizun berezia eskainiko dute martxoaren 23an, Bilbon
Doinuele, euskara hutsezko plazen sarea jaio da
Itzaletik ikusgarritasunera ekarri nahi dituzte plazak, urtean zehar euskal irakurle eta musika zaleari ibilbide bat proposatuz Euskal Herrian barna, euskara hutsez egiten diren ekimenak isolatuak ez direla erakutsi eta elkarri josiz haiek indartzeko. Urtero hainbat ekimen egiten dira Euskal Herriko herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, […]
Read More… from Doinuele, euskara hutsezko plazen sarea jaio da
Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon
Musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen obra da. Loraldiak martxoaren 21a aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko eta egun horretako ekintza esklusiboa eta doakoa izango da Elurzuriren hiru heriotzak ikuskizunaren estreinaldia komunitate honetako kideentzat. Khontaira taldeak Elurzuriren hiru heriotzak lana aurkeztuko du martxoaren 21ean, Bilboko Alondegian. Loraldiaren barruan. Festibalak jarduera hau aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko. […]
Loraldiak ‘Galerna. Azken Bidaia’ estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian
Leioa Kantika Korala da protagonista, Jon Ander Urresti aktorea eta Aitor Garitano tenorearekin batera. Juan Kruz Igerabidek idatzi du testua eta David Azurzak musika konposatu du. Kantata eszeniko hau martxoaren 19an taularatuko dute. Loraldiaren azken ekoizpena da Galerna. Azken bidaia izeneko kantata eszenikoa. Martxoaren 19an estreinatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian, urtarrilean Leioan aurre estreinaldi bat […]
Read More… from Loraldiak ‘Galerna. Azken Bidaia’ estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian
Garik eta Maldanbera taldeak euren abesti ezagunenen errepasoa egingo dute Gasteizko Principal Antzokian
Martxoaren 30ean, osteguna, 19:30ean, Hertzainak taldeko abeslari ohiak bere azken diskoa aurkeztuko du: “Gari & Maldanbera Zuzenean”. Sarrerak salgai daude jada Antzokiaren webgunean. Milaka lagun bildu dituen Hertzainak taldearen azken kontzertuen ondoren, Garik Gasteizko Principal Antzokian eskainiko du emanaldia martxoaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean. Maldanbera taldearekin batera igoko da oholtzara eta zuzeneko bere azken diskoa aurkeztuko du. […]
Benito Lertxundik ‘Askatasunari’ emanaldia eskainiko du Loraldia Festibalean
Emanaldi honetan Euskal Herrian dagoeneko ereserki bihurtu diren abestiak eta labetik atera berri dituenak entzuteko parada eskainiko du oriotarrak. Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Benito Lertxundiren Askatasunari izeneko emanaldi berezia eskainiko du martxoaren 18an, Bilboko Arriaga Antzokira. Hainbat urtetan saiatu ondoren, Loraldiak Benito Lertxundi festibalean presente egotea eta zuzenekoa eskaintzea lortu du. “Haren 80. urteurrena Loraldian […]
Read More… from Benito Lertxundik ‘Askatasunari’ emanaldia eskainiko du Loraldia Festibalean
Omenaldi beroa egin diote Kepa Junkerari Bilboko Arriaga antzokian
Antzoki barruan bizitakoa “benetako festa” bat izan dela adierazi dute antzokiko ordezkariek. Taula gainean izan dira, besteak beste, Ines Osinaga, Amak taldea, Josune Arakistain edota Xabi Aburruzaga. Olaeta Balleteko dantzariek eta hainbat trikitilarik, tartean Kenpa Junkeraren musika akademiako ikasleek, eman diote hasiera musikari bilbotarraren omenezko ekitaldiari. Arriaga antzokiko plazan izan da harrera gaur, arratsaldeko 19:00etan […]
Read More… from Omenaldi beroa egin diote Kepa Junkerari Bilboko Arriaga antzokian
