‘Hautsi da Anphora zuzenean’ diskoa aurkeztu dute Loraldia Festibalaren barruan

1980an Ruper Ordorikak Hautsi da Anphora izeneko diskoa kaleratu zuen. Bere lehen diskoa zen eta Bernardo Atxagaren hitzekin osatu zituen lanak biltzen zituen abestiak. Iazko Loraldian disko horretan oinarritutako kontzertu bira egin zuten eta horren emaitza da gaur aurkeztu duten Hautsi da Anphora zuzenean izeneko CDa. Bernardo Atxagak 1978. urtean argitaratu zuen ordura arteko euskarazko […]

Read More… from ‘Hautsi da Anphora zuzenean’ diskoa aurkeztu dute Loraldia Festibalaren barruan

Bilboko Loraldia Festibalak irlandar doinuak ekarriko ditu gurera Eire Festaren bidez

Martxoaren 17a Saint Patrick ́s Day irlandako jai egunarekin bat eginez, Loraldia Festibalak Eire Festa (Irlandako Haizeak – Cóisir Gaeilge) antolatu du, irlanda doinuak gurera ekarrita. Musika festa handi bat izango dela iragarri dute antolatzaileek. “Euskal Herriak Eire estimatzen duen adierazpena”. Honetan, gaelikoa eta euskara uztartuko dira. Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Eire Festa (Irlandako Haizeak […]

Read More… from Bilboko Loraldia Festibalak irlandar doinuak ekarriko ditu gurera Eire Festaren bidez

Gabriel Aresti gogoratzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon

Goizean, Arestiren leku eta erreferentzien bila ibilbide gidatu bat egingo da itsasontzian; eguerdian bazkari-ikuskizuna, eta iluntzean Loraldiak ekintza honetarako propio sortutako ikus-entzunezko bat proiektatuko da Otxarkoaga auzoan. Bilboko Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Gabriel Aresti idazle eta poetaren lana gogora ekarriko du. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu du. Izan ere, Loraldiak euskal kulturaren erreferente diren sortzaileak […]

Read More… from Gabriel Aresti gogoratzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon

Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute

Ondo hausnartutako erabakia izan dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Diotenez, lan-karga handia da hain antolakuntza txikirako. “Urte aunitz dira eta neke-puntua gero eta nabarmenagoa”. Jarraipenik ez dagoenez, ziklo hau ixtea erabaki dute. Ekainaren 23an izango da jaialdiaren azkenengo edizioa. Aurtengo Arizkun Rock musika jaialdia azkena izango dela iragarri dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu […]

Read More… from Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute

Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an

Gartxot Unsainek Donostiako Dabadaban egingo du diskoaren aurkezpen kontzertua Jaiotz Osa dantzariarekin batera, martxoaren 17an bertan. Horrez gain, Odei rap abeslari urruñarrarekin partekatuko du oholtza. Martxoaren 17an iritsiko da denon belarrietara Ghau proiektuaren bigarren lana, Arin Nira izenpean. Artista donostiarrak barruan dugun ume galdu hori berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketa eragin nahi du disko berri honekin, […]

Read More… from Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an

Jabier Muguruzak ‘Txitxarroa eta atuna’ diskoa plazaratu du

Musikari irundarrak haurrentzako sortutako seigarrena lana da honakoa. Kantuen hitzak Leire Bilbao idazlearenak dira eta ahotsetan Nieves Arilla du lagun Muguruzak. Donostiako Mamusic estudioan grabatu du diskoa, Mikel Azpiroz, Jean Marie Ecay eta Karlos Aranceguirekin batera. Jabier Muguruza musikari eta konpositore irundarrak haurrei zuzendutako Txitxarroa eta atuna izeneko diskoa kaleratu berri du, Leire Bilbao idazle […]

Read More… from Jabier Muguruzak ‘Txitxarroa eta atuna’ diskoa plazaratu du

Haize-arrosa talde berriak ‘Tortolaraino’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Boskote bizkaitarren kantuetan folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient doinuak entzun daitezke, besteak beste. Bideoklipa Iker Villak zuzendu du eta Onintza Enbeita bera eta Ana Goitia kazetaria ageri dira bertan. Berrizen sortu zen iaz Eneritz Gorritxategi, Edurtzeta Ania, Markos Murillo, David Vallejo eta Peio Agirre musikariek sortutako Haize-arrosa izeneko […]

Read More… from Haize-arrosa talde berriak ‘Tortolaraino’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Desgaraian taldeak ‘Gauden aldian’ diskoa aurkeztuko du gaur Azpeitian

Gaztetxean izango da kontzertuan gaueko 22:00etan eta seikotearekin batera hainbat gonbidatu izango dira, tartean Idoia Azurmendi abeslaria. Azpeitiko gaztetxea aukeratu du Desgaraian taldeak kaleratu berri duen Gauden aldian izeneko diskoaren aurkezpen kontzerturako. Jon Gurrutxaga (ahotsa), Markel de Reparaz (gitarra), Xabi Agirrezabala (gitarra), Ekain Alzola (baxua), Garikoitz Ortiz de Villalba (teklatua, akordeoia) eta Peru Iparragirre (bateria) […]

Read More… from Desgaraian taldeak ‘Gauden aldian’ diskoa aurkeztuko du gaur Azpeitian

Huntza taldeak etenaldi mugagabea iragarri du

2024ko otsailaren 3an igoko da oholtzara azken aldiz Bilboko Miribilla Arenan. Ia hamar urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Huntza taldeak. Sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez eman dute ezagutzera erabakia. Nekea pilatu ostean, “indarberritzeko astia” behar dutela azaldu dute, “ez da erreza bidea etengo dugula esatea, baina hori eskatzen digute, bihotzak baino, buruak […]

Read More… from Huntza taldeak etenaldi mugagabea iragarri du

Hamabost taldek hartuko dute parte Iruña Rock jaialdian martxoaren 31n eta apirilaren 1ean

Natos y Waor, Narco, Su Ta Gar, Ciudad Jara, Huntza, Lágrimas de Sangre, Banda Bassotti, Kaotiko, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila, Bala, Liher, La Topadora eta The Lizards taldeek osatzen dute jaialdiaren bosgarren edizio honetako kartela. Datorren martxoaren 31n eta apirilaren 1ean egingo da Iruña Rock jaialdiaren bosgarren edizioa eta antolakuntzak kartela […]

Read More… from Hamabost taldek hartuko dute parte Iruña Rock jaialdian martxoaren 31n eta apirilaren 1ean