Euskal sorkuntzari ateak irekiko dizkiote Bogotako hainbat kultur gunek

Nuevo Cine Vasco izenburupean, Bogotako Zinematekak azken urteetan ekoitzitako euskarazko sei film aurkeztuko ditu bihartik otsailaren 26ra arte. Kolonbiako hiriburuko hainbat kultur gunek euskal sorkuntzari ateak irekiko dizkiote datozen hilabeteetan Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Hala, bertako ikuslegoak Euskal Herrian egindako zinema, musika, dantza eta antzerkia ezagutzeko aukera izango du, 2022. urtean hasitako ibilbideari jarraipena emanez. […]

Read More… from Euskal sorkuntzari ateak irekiko dizkiote Bogotako hainbat kultur gunek

Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da

Lehenengo emanaldia bihar izango da, Juan Luis Zabala poetaren eskutik. Bertan izango dira ere Alexander Gurrutxaga eta June Agirre gitarrista. Hilaren 24an, berriz, Ardo izeneko errezital musikatua izango da. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak abiatuko ditu hil honetan. Jon Obesok, Jose Luis Padronenek eta Musikenek koordinatzen duten ekimen honek bi topaketa hartuko […]

Read More… from Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da

Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Musikariak aurten kaleratuko du bere lehen diskoa. Bideoklipak Huhezinemako euskarazko bideoklip onenaren saria eskuratu zuen joan den urtarrilean. Askok Esne beltza taldearen Gogoak abestirako egindako kolaborazioagatik ezagutuko dute Flavio Banterla. Musikari italiarra Erasmus beka batekin iritsi zen Donostiara. Hutsetik hasi eta Euskal Herrian bizitzen geratzea erabaki zuen. Orain, aurten kaleratuko duen bere lehen diskoaren aurrerapen […]

Read More… from Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarrak ‘Ez da horren sinplea’ diskoa kaleratu du

Zarauzko musikariak Mikel Lazkano eta Harkaitz Canorekin batera aurkeztuko du bere azken lana gaur arratsaldean Garoa liburu-dendan.  Jexuxmai Lopetegiren Ez da horren sinplea  diskoa hamabi kantuz osatuta dago eta hauetan rock klasikoaren legean egindakoak zein intimismo akustikorantz lerratutakoak aurkituko ditugu. Lopetegik bere gitarraz modu soil eta biluzian abestutako kantu barnerakoiak dira denak. Plazatik etxeko logelara eta […]

Read More… from Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarrak ‘Ez da horren sinplea’ diskoa kaleratu du

J Martina 2.0 eta Merina Gris taldeek elkarrekin antolatu dute bira udaberrirako

J Martina 2.0 eta Merina Gris taldeek bira antolatu dute elkarrekin datozen hilabeteetarako. Izan ere, J Martina bizkaitarrak taldearekin arituko dira data guztietan, Donostiako Dabadabako zuzenekoan izan ezik. Bertan, Silitiarekin arituko dira. Elektronika, genero urbanoa edota pop etiketak jarri dizkiete Merina Gris eta J Martina taldeei eta Euskal Herriko olatu berria direla diote. Iaz plazaratu […]

Read More… from J Martina 2.0 eta Merina Gris taldeek elkarrekin antolatu dute bira udaberrirako

Mixel Etxekoparek eta Marina Beheretchek jaso dute Eusko Ikaskuntzaren eta Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Etxekoparrek Ohorezko saria eskuratu du eta Beheretchek Gaztea saria. Eusko Ikaskuntzak, Donibane Lohizuneko Hiriarekin partaidetzan, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizuneko Musika Sariak banatu ditu. Ohorezko saria Mixel Etxekoparrentzat izan da eta Gazte Saria, berriz, Marina Beheretchek eskuratu du. Ohorezko sariak bere ibilbidean zehar musika eta kultura ezagutzen eta defendatzen lagundu duen pertsonalitate edo pertsona talde baten ibilbide […]

Read More… from Mixel Etxekoparek eta Marina Beheretchek jaso dute Eusko Ikaskuntzaren eta Donibane Lohizuneko Musika Sariak

Sara Azurzak bizitzaren ziklo emozionalari buruzko hausnarketa egin du ‘Hemen berriro’ bere lehen diskoan

Artista donostiarrak euskarazko pop-soularen aldeko apustua egin du estilo ezberdinak tartekatzen dituen lan berezian. Aurkezpen kontzertua otsailaren 10ean izango da Donostiako Lugaritz Kultur Etxean. Hemen Berriro du izena Sara Azurza abeslari eta konpositorearen lehen lan luzeak. Diskoak biltzen dituen bederatzi kantek bizitzaren ziklo emozionalari buruz hitz egiten dute, eta ziklo horren barruko emozioak eta sentimenduak […]

Read More… from Sara Azurzak bizitzaren ziklo emozionalari buruzko hausnarketa egin du ‘Hemen berriro’ bere lehen diskoan

Bilboko DDT kolektiboak hiriko eszena alternatiboko taldeen abestiak biltzen dituen lana kaleratu du

Hemen eta orain du izena lanak eta binilozko disko batean eman dute argitara. Motorastola, Gurs, Nuevas Formas de Miedo, BIlintx, Aihotz, DIfuntos Telaraña, Gonorriaga, Arakil, Helltzales, Shöck, 1991, Mármol, Ectoplasmas eta Uger dira parte hartu duten taldeak. Bilboko DDT kolektiboak Hemen eta orain izeneko bilduma kaleratu du. Lan berri honekin hiriko talde berri eta ez […]

Read More… from Bilboko DDT kolektiboak hiriko eszena alternatiboko taldeen abestiak biltzen dituen lana kaleratu du

Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Anje Duhaldek ibilbide luzea du egina musikan eta bere sormenak ez du etenik; horren adibide da argitaratu berri duen Muga bat beti hor abestia. Xabier Amurizaren hitzekin sortu du musika Arrangoitzeko kantariak berak, eta puntako hainbat musikari bidelagun dituela aurkeztu du abestiaren bideoklipa. Txomin Duhalde bateria, perkusio eta ahotsetan, Iñigo Telletxea baxuan, Remy Gachy gitarra, pedal Steel eta ahotsetan, eta Anje […]

Read More… from Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Bilboko BBK aretoak 2023ko musika-programazioari ekingo dio emakume musikarien akustikoen zikloarekin, besteak beste

Otsailaren 18an BBK Gertutik zikloaren hirugarren edizioa abiatuko da, formatu intimo eta txikiko kontzertu sortarekin. Honetan parte hartuko dute, besteak beste, Esti Markezek, Anne Etchegoyenek eta Marenek. Gabonetako etenaldiaren ostean, zuzeneko musika itzuliko da otsailean, Bilboko BBK aretora. Lehenengo bi hitzorduak hileko lehen asteburuan izango dira. Otsailaren 4an, larunbata, Iñaki Urangak A buenas horas… ikuskizuna […]

Read More… from Bilboko BBK aretoak 2023ko musika-programazioari ekingo dio emakume musikarien akustikoen zikloarekin, besteak beste