Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu

Album berriaren aurkezpenaren atarian, abeslari donostiarrak bere kanturik dantzagarriena argitaratu du. Singlea, Barbara Fernandezek zuzendutako bideoklip ikusgarri batekin dator. Sara Azurza donostiarrak bere album berriaren bigarren aurrerapena argitaratu du gaur. Diskoari izena ematen dion abestia da Hemen berriro, eta, aldi berean, ezberdina eta dantzagarriena, poparen eta elektronikaren artean mugitzen baita. Abestia, gainera, Zea Mays eta […]

Read More… from Sara Azurza abeslariak ‘Hemen berriro’ abestia eta bideoklipa kaleratu ditu

Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu

Mutrikuko taldeak abestiari beste zentzu bat eman nahi izan dio: “Gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da”, adierazi dute taldekideek. Moldaketa batekin dator Delirium Tremens taldea: Mundu zoragarria. Louis Armstrong-ek 1967an aurkeztu zuen What A Wonderful World klasikoa, Joey Ramonek hartu eta 2002an bertsio bat egin zuen. […]

Read More… from Delirium Tremens taldeak ‘Mundu zoragarria’ kantaren bertsioa eta bideoklipa aurkeztu ditu

Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina azken txanpan sartu da

Crowdfunding kanpaina urtarrilaren 17an amaituko da eta filma aurtengo maiatzean estreinatzea aurreikusten dute. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzaile eta abeslaria du oinarri Aire! Dokumentalak. Marmoka Films eta Bideografik ekoiztetxeko kideek adierazi dutenez, “Historiako liburuetan gizonen izenak dira nagusi. Maurizia bezalako emakume indartsu eta kementsuek egindako lana, ordea, askotan ahaztua izan da, emakume izate hutsagatik. Emakumearen askatasuna […]

Read More… from Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina azken txanpan sartu da

Esne Beltza taldeak Los Angeles eta Euskal Herria artean ekoitzitako lana kaleratuko du urte amaieran

Diskoan herrialde ezberdinetako doinuak uztartuko dituztela eta hainbat nazioarteko artisten parte-hartzea izango dutela nabarmendu dute. Lan berriaren aurkezpen kontzertua apirilaren 1ean izango da; BECen egingo den ZEID FEST jaialdian. Esne Beltza zortzigarren diskoaren grabaketa lanetan murgilduta dago. Taldeak urrats bat haratago eman nahi izan du bere ibilbidean eta sorkuntza berri honetan hartu dituen erronkak ez […]

Read More… from Esne Beltza taldeak Los Angeles eta Euskal Herria artean ekoitzitako lana kaleratuko du urte amaieran

Skakeitan taldeak otsailaren 11n emango dio amaiera bere ibilbideari Astigarragako Oialumen

Taldekideek egun berezia izatea nahi dute, bidelagun izan diren hainbat artistarekin batera, “gure ibilbideari buelta bat emango dion ezohiko errepertorioa eramango dugu agertokira”, adierazi dute. Hilabeteak dira Skakeitan taldeak Zuekin Azkena izeneko bira iragarri zuenetik eta ordutik gelditu gabe aritu dira taldekideak. Orain, berriz, azken kontzertua iragartzera datoz: otsailaren 11n, Astigarragako Oialumen. Taldeak adierazi duenez, […]

Read More… from Skakeitan taldeak otsailaren 11n emango dio amaiera bere ibilbideari Astigarragako Oialumen

Hatortxu Rock jaialdia: Guztiontzako espazio segurua eta gozatzekoa

Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean “elkartasun gau erraldoi berri bat bizitzeko”. Gertu ditugu, gertu gaude lelopean antolatu da Hatortxu Rocken 27. edizio hau. Eta lelo hori sinetsita atera dira antolatzaileak hitzordu horretatik. Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean “elkartasun gau erraldoi berri bat bizitzeko”. Ozen esateko, beste behin, “behingoz amaitu beharra dagoela dispertsio politikarekin […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdia: Guztiontzako espazio segurua eta gozatzekoa

Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak talde eta bakarlariek hartuko dute parte Gure Ahotsak ekimenean

Martxoaren 3tik 7ra bitartean emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan. Aurtengoan, bosgarren urtez egingo den Gure Ahotsak ekimenak formatu berrituarekin dator eta martxoaren 3tik 7ra emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan. Hala, Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu bakarlari eta taldeen emanaldiez […]

Read More… from Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak talde eta bakarlariek hartuko dute parte Gure Ahotsak ekimenean

[BIDEOA] Zea Mays taldeak pandemia garaian sortutako ‘Adore, Kemena, Kuraia’ aurkeztu du

Doctor Deseo taldearen Corazón de tango kantaren bertsioa da diskoan entzun daitekeen piezetako bat. Adore Kemena Kuraia disko berri honetan biltzen diren hamar abesti berri hauetarako, Zea Mays taldeak ekoizle adituen laguntza izan du: Paco Loco, Dave M. Allen, Ricky Falkner, Santi Garcia eta Aritz Aranburu, besteak beste. “Denek esperientzia eta jakintza gehitu diote diskoari […]

Read More… from [BIDEOA] Zea Mays taldeak pandemia garaian sortutako ‘Adore, Kemena, Kuraia’ aurkeztu du

Olatz Salvadorrek ordezkatuko du euskara Suns Europe jaialdian

Lehiaketa forma duen itxiera ekitaldia azaroaren 26ean egingo da Udinen (Italia), eta Gales, Friuli, Karst, Drenthe, Sardinia eta Euskal Herriko musikariek hartuko dute parte. Sariak publikoak eta epaimahai artistiko batek erabakiko dituzte. Suns Europe 2009. urtean sortu zen Udinen (Italia) Europako Alpe eta Mediterraneo aldeko hizkuntza gutxituetako musika lehiaketa gisa. Geroztik, Radio Onde Furlane irratiak […]

Read More… from Olatz Salvadorrek ordezkatuko du euskara Suns Europe jaialdian

Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak egingo dituzte azaroaren 24an eta 25ean; Donostian

Hausnartuko diren gaien artean daude: musika- sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura, gune seguruak… Musika Bulegoak LGTBIQ+ kolektiboak musikaren sektorean duen egoerari buruzko topaketak antolatu ditu azaroaren 24an eta 25ean, Donostian. Hauetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko alderdiak landuko direla azaldu dute […]

Read More… from Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak egingo dituzte azaroaren 24an eta 25ean; Donostian