Ikuskizuna Bilboko Arriaga Antzokiko foyerrean izango da datorren astelehenean, azaroak 14, eta Goikoetxeak berak hartuko du parte, Landarbaso Abesbatzak, Beñat Egiarte tenorrak eta Klara Mendizabal sopranoak lagunduta. Literatura eta Musika Euskaraz zikloak beste hitzordu bat eskainiko du Bilboko Arriaga antzokiko foyerrean datorren astelehenean, azaroaren 14an, 19:30etik aurrera. Aurreratu dutenez, emanaldia “oso berezia” izango da da, […]
Kategoria: Musika
Imanol gogoratzeko ekintza programa bat antolatu dute azaroaren 11n eta 12an
Donostiako Imanol Larzabal aretoak dokumental baten aurrestreinaldia eta bere lagunek bultzatutako kontzertu berezi bat hartuko ditu. 2004. urtean, Imanol hil ondoren, abeslariaren oroimena bizirik mantentzea helburu zuen pertsona-talde bat sortu zen Imanolen lagunak izenarekin. 2007an Donostiako Lugaritz Kultur Etxeko antzokiak Imanol Larzabal aretoa izena hartu zuen eta data horretatik 2014ra arte, talde horren eta Donostia […]
Read More… from Imanol gogoratzeko ekintza programa bat antolatu dute azaroaren 11n eta 12an
[BIDEOA] Sara Azurzak maitatzearen beharra aldarrikatu du bere disko berriaren aurrerapen kantan
Abeslari donostiarrak Uste ustelak singlea aurkeztu du gaur, Gartxot Unsainen kolaborazio bereziarekin. Andoni Clavok eta Paula Egusquizak zuzendu dute bideoklipa. Uste ustelak da Sara Azurzaren single berria eta datorren urtearen hasieran kaleratuko duen Hemen berriro diskoaren lehen aurrerapen kanta da. Abesti berri honetan, Gartxot Unsain euskal artistak ere kolaborazio berezia egin du, eta gaur egungo aurreiritzi, balio eta ohituren aurkako […]
Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan
Laster kalean izango den Ines Osinagaren azken diskorako grabaketan parte hartu du kantautore kubatarrak. Zuzeneko kontzertuak emango ditu Euskal Herrian: Bilboko Biran, Larrabetzuko Horibai Gaztetxean eta Oñatiko Beratu jaialdian. Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan. Momentuz, hiru kontzertu iragarri ditu: Bilboko Biran azaroaren 3an, Ines Osinaga eta Maria Riverorekin musikari eta abeslariekin […]
Read More… from Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan
Aiko taldeak, Beñat Irigoyen ‘galtxetaburu’ soinujolearen omenezko diskoa aurkeztuko du igandean Uharte Garazin
Nafarroa Behereko musikaria jauziak berreskuratzen aitzindarietako bat izan zen eta AIKOren funtsezko erreferentzietako bat da dantzarako musika sortzeko orduan. AIKO dantzako musikari eta maisuen kolektiboak izenburu berri bat gehitu dio bere diskografia zabalari, Beñat Irigoyen Galtxetaburu soinujoleari gorazarre eginez. Ipar Euskal Herriko musikaria erreferente handia da Euskal Herriko dantzazaleentzat, eta AIKOrentzat eredu ere bai, bere […]
Jon Maiak kontzertu berezi eta solidario bat eskainiko du hainbat gonbidaturekin, Donostian
Emanaldia abenduaren 28an izango da eta etorkinei babesa ematen dion Irungo Harrera Sarea eta Donostiako kaleetan lo egiten duen jendeari afariak ematen dizkion Kaleko Afari Solidarioak taldea izango ditu bidelagun Maiak, kontzertuko irabazien zati bat haientzat izango delarik. Ia urtebete igaro da Jon Maia bertsolari eta idazleak Kantu bat gara izeneko disko-liburua aurkeztu zuenetik eta […]
47 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako agertokira Durangoko Azokan
Talde hasiberriak ibilbide luzeko taldeekin tartekatuko dira abenduaren 7tik 11ra. Aniztasun handia egongo bada ere, pop-rock doinuak izango dira nagusi. Durangoko Azokako Ahotsenea guneak 15 urte beteko ditu aurten, eta ospakizun berezi honetarako bost eguneko musika-maratoia antolatu dute. Guztira 47 talde eta bakarlari igoko dira bertako oholtzara euren azken lanak aurkeztera, goizeko 11:00etatik 22:00ak arte, […]
Read More… from 47 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako agertokira Durangoko Azokan
La Furia, Nøgen, Odei Barroso, Brigade Loco eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian
Abenduaren 17an egingo dute jaialdiaren 27. edizioa Atarrabian. Hatortxu Rockek bere 27. edizioa antolatuko du abenduaren 17an, Atarrabian. Aurtengo leloa Gertu izango da eta gaur, oholtza gainean izango diren taldeak eta edizio honek dakartzan xehetasunak aurkeztu dituzte antolatzaileek. Diotenez, aurten ahalegin berezia egin nahi izan dute eta horren isla da gaur aurkeztu duten kartela. “Guztira […]
Musikari Elkarteak bere irudi berria aurkeztu du
Euskal Herriko musikarien elkarteak sektore honek gizartearen aurrean bizi duen egoeraren bozgorailu nagusia izaten jarraitu nahi duela adierazi du. Musikari Euskal Herriko musikarien elkarteak orain arte izan duen irudi korporatiboa goitik behera aldatu du eta gaur aurkeztu du bere marka berria. Irudia, Bertako kideek azaldu dutenez, “Elkarteak transmititu nahi dituen balioen arabera sortu da”. Myriam […]
Read More… from Musikari Elkarteak bere irudi berria aurkeztu du
Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Kanta honen hitzek epaitzen ez duen barne begirada batetik abiatuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bideaz eta ostekoaz hitz egiten dute. Hausnarketa horretan taldearen lagun berri bilakatu den Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko izan dute ondoan gaiari gordintasun handiagoa emateko. Kokein taldeak abesti eta bideoklip berria aurkeztu ditu ‘Ispiluari Begiratzean izenpean. Boskote eibartarrak […]
Read More… from Kokein taldeak ‘Ispiluari Begiratzean’ izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
