[BIDEOA] Norberaren ekografiaren irakurketa dakar Lorelei taldeak ‘Ekografiak’ disko berrian

Aurten 25 urte bete dira taldearen lehen diskoa, Bada hiri gorri bat, argitaratu zenetik. Hiru urte dira Lorelei taldeko kideak elkartu zirela bira bat egiteko. 2020ko itxialdiak baina, dena zapuztu zuen. Gerora, taldekide bakoitzak bere pandemia pertsonala bizi izan zuela kontatu du Asier Serrano kantari eta idazleak, Mikel Gorosabel musikariak disko bat grabatzea proposatu zion […]

Read More… from [BIDEOA] Norberaren ekografiaren irakurketa dakar Lorelei taldeak ‘Ekografiak’ disko berrian

Lur Barnea taldeak musika trilogia bat aurkeztu du ‘Amaiur. Gaztelu baltza’ komikiko irudiekin lagunduta

Trilogia osatzen duten kantek Amaiurko gazteluaren defentsaren V. mendeurrena gogorarazi nahi dute. Euskal Herriko historia eta mitologian oinarritzen den Lur Barnea musika taldeak lan berria aurkeztu du, Amaiur. Gaztelu baltza komikiaren irudiz lagunduta. Oraingoz Amaiurko gazteluaren defentsaren lehen abestia eta bideoa argitaratu dituzte, beste bi abestiak urriaren 20an eta 27an kaleratuko dituztela iragarri du taldeak. Lan […]

Read More… from Lur Barnea taldeak musika trilogia bat aurkeztu du ‘Amaiur. Gaztelu baltza’ komikiko irudiekin lagunduta

Bizipoza Elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ egitasmoari heldu dio aurten ere

Proiektuaren aurreko bi edizioetan bezala, guztira 33 elkarteren errealitatea gizarteratuko dute musika, hitza eta irudiaren bitartez. Hamabi kanta eta bideoklipez osatutako bilduma CD eta DVD formatuetan argitaratuko dute urtarrilaren bukaeran. Bizipoza Elkarteak, aurten ere, Mundu berri bat guztiontzat egitasmoari heldu dio eta euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutako hamabi kanta eta bideoklipez osatutako bilduma argitaratuko […]

Read More… from Bizipoza Elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ egitasmoari heldu dio aurten ere

Abesbatzen astea izango da urriaren 25tik azaroaren 4ra Donostian

Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaet eta Amara auzoetan. Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen astea 2022 antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Hala, urriaren 25tik azaroaren 4ra bitartean, bost emanaldi eskainiko dira, doan, Donostiako Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amara auzoetan. Ekimenak donostiarren arten musika korala […]

Read More… from Abesbatzen astea izango da urriaren 25tik azaroaren 4ra Donostian

Esti Markez abeslariak ‘Hitzekin jolasean’ bakarkako lehen diskoa kaleratu du

Pop-rock musika eta kantariaren estilo pertsonala uztartzen dira lehen lan honetan. Aurkezpen kontzertua azaroaren 19an izango da bere jaioterrian, Aian. Hitzekin jolasean du izena Esti Markez abeslariak aurkeztu berri duen diskoa. Lan honekin Aiako abeslari gazteak bere bakarkako ibilbideari ekin dio, 2020ko udazkenean Mikel Markez aitarekin batera Azal berritzen izeneko lana kaleratu ondoren. Disko berrian […]

Read More… from Esti Markez abeslariak ‘Hitzekin jolasean’ bakarkako lehen diskoa kaleratu du

Hertzainak taldea abenduaren 17an ere igoko da BECeko oholtzara

Sarrerak salgai daude jada www.hertzainak.eus webgunean. Abenduaren 16ko kontzerturako sarrera guztiak agortu ondoren, abenduaren 17an bigarren kontzertu bat eskainiko du taldeak Barakaldoko BECen. Taldekideek adierazi dutenez, “ez dugu inor kanpo utzi nahi, ez dugu inor agurtu barik utzi gura”. Hirukoak pasa den astean iragarri zuen bi kontzertu emango zituela, Azkena Gure Alde izeneko biraren barruan: […]

Read More… from Hertzainak taldea abenduaren 17an ere igoko da BECeko oholtzara

‘Azkena gure alde’ izeneko bira egingo du Hertzainak taldeak

Oraingoan Luis Javier Saiz Txanpi hasieratik taldearen bateria izan zenak ere parte hartuko du Josu Zabala eta Garirekin batera. Abenduaren 16an izango da aurreneko kontzertua Barakaldoko BECen eta urtarrilaren hasieran bigarrena Gasteizen. Hiru urte pasa dira Josu Zabala eta Iñaki Garitaonaindia Gari Hertzainak taldeko abestiak berriro jotzeko elkartu eta Bilboko Kafe Antzokiko eta Euskalduna Jauregiko […]

Read More… from ‘Azkena gure alde’ izeneko bira egingo du Hertzainak taldeak

‘Hazia’ musikala taularatuko dute larunbatean, Bilboko Arriaga antzokian

Ikuskizunak Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren, eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena egiten du. Gontzal Mendibil musikariak bultzatutako Hazia musikala taularatuko dute larunbatean, urriak 1, Bilboko Arriaga antzokian. Ikuskizunak Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren, eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena egiten du. Musika-ikuskizunaren hasieran, hazia ernamuin gisa agertzen da, eta gizonari […]

Read More… from ‘Hazia’ musikala taularatuko dute larunbatean, Bilboko Arriaga antzokian

Hitza Hitz musika urbanoaren lehen festibala abiatuko da bihar Maulen

Dooz Kawa, Al´tarba, Iphaze, Gonzi, Xiberoots, Skillz, Darktek, DJ Reimy, Elisa Do Brasil, Anticeptik, Conrank, Proleter, Rakoon, Dirty Zoo, Bisou, Gatom, Dancefloor Patroller, Fliou, Ziztada & Rlantz eta DJ Matafan izango dira Mauleko Jai Alai zelaiko bi agertokietan izango diren talde eta DJak. Musika urbanoa oinarri duen Hitza Hitz festibalaren lehen edizioa egingo dute ostiral […]

Read More… from Hitza Hitz musika urbanoaren lehen festibala abiatuko da bihar Maulen

Kepa Junkerak irailaren 21ean jasoko du 2020ko Adarra saria

Bilboko musikariari buruzko Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik, 70. Donostiako Zinemaldiaren EITB Galan emango diote saria. Kepa Junkera (Bilbo, 1965) musikariak 2020ko Adarra Saria jasoko du irailaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean. 70. Donostiako Zinemaldiaren EITB Galaren baitan, musikari bilbotarrari buruz Fermin Aiok zuzendu duen Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik izango da sari banaketa; artistaren osasun arrazoiak […]

Read More… from Kepa Junkerak irailaren 21ean jasoko du 2020ko Adarra saria