Rap, reggae, afrobeat, dancehall eta drill estiloak uztartzen ditu zazpi abestiz osatutako lan berrian. Gatom rap abeslari bermeotarra 2010. urtean murgildu zen musika munduan eta urte horretako amaieran bertan, bere lehenengo maketa aurkeztu zuen jada. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz. 2015 eta 2016. urteetan, esaterako, Esnea hil gazta tiro pun eta […]
Kategoria: Musika
Musika, kanta eta arte bisualak uztartu dituzte Laboaren mundua erakusteko
Laboa. Lekeitiotik hegan ekitaldi honekin Mikel Laboaren Lekeitioak lanaren berrinterpretazioa egin nahi izan dute. Euskal musikariari eskainiko zaion ikuskizun honetan hiru protagonista daude: Ensamble Kuraia, Maddi Oihenart eta Elektrart. Bilboko Loraldia Festibala euskal kultura biltzeko tokia dela diote antolatzaileek, “obra berriak sortzeko eta birsortzeko tokia”, alegia. Azaldu dutenez, “askotan jasotzen dugu euskal kulturaren erreferenteek sortutako proposamenen […]
Read More… from Musika, kanta eta arte bisualak uztartu dituzte Laboaren mundua erakusteko
Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Hiru izatetik, lau izatera igaroko da Mutrikuko taldea berriz ere. Izan ere, Haritz Harreguy gitarra-jotzaile eta soinu teknikari ezaguna taldera batu da. 30 urteren ondoren, Delirium Tremens taldea bueltan da disko berri batekin eta maiatzaren 28an Barakaldoko BEcen emango duen kontzertuarekin. Ordago izango du izena zortzi kantuz osatuta egongo den lan berriak eta Mauka diskoetxearen […]
Read More… from Delirium Tremens taldeak ‘Hola tio!’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Zuretzako Mezua reggae kolektiboak XIII. jaialdia antolatu du bihar, Gasteizen
Pintxadak, herri bazkaria, Pantx Recordsen nobedadeak eta kontzertuak izango dira. Zuretzako Mezua reggae kolektiboak martxoaren 5ean, larunbata, itzuliko da Zuretzako Mezua vol. XIII jaialdiarekin. Bertako kideek adierazi dutenez, “piper berdeak baino denboraldi txarragoa daramagunez, festa bat prestatu dugu UltraHeroia bera boteretik kendu eta Hiroshi bat eginda etxeratzeko!”. Jaialdia 12:00etan hasiko da Kutxi kaleko Elizondo tabernan. […]
Read More… from Zuretzako Mezua reggae kolektiboak XIII. jaialdia antolatu du bihar, Gasteizen
Loraldia Festibalak Eulalia Abaitua lehen euskal argazkilaria gogoratuko du ‘Mira Hadi’ ikuskizunarekin
Emanaldia martxoaren 15ean izango da, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Bertan parte hartuko dute Getari Etxegaraik, Ane Pikazak eta Maite Larburuk. Gaurko euskal kulturaren erakusleiho eta bozgorailua da Bilboko Loraldia Festibala, baina aitzindari eta erreferenteei ere merezi duten errespetua erakustea garrantzitsua dela uste du antolakuntzak. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan antzerki lana ekoitzi […]
Pablo Sarasate biolin-jotzaile eta konpositorea omentzeko jarduerak antolatu dituzte iruñean
Kondestablearen jauregian antzerki erako bisitak, kontzertuak, errezitaldiak eta objektu pertsonalen erakusketa bat antolatu dituzte. Iruñeko Udalak Pablo Sarasate biolin-jotzaile ospetsua omenduko du Kondestablearen Jauregian. Bertan, bere bizitza eta ibilbide profesionala ezagutzeko aukera egongo da, Iruñeko artistaren objektu pertsonalen, oparien eta oroigarrien bitartez. Museoa sakonki ezagutzeko, aldian-aldian antzerki erako bisitak eta bisita-entzunaldiak eskainiko dira, musika eta […]
Loraldia Elkarteak eta Korrika Kulturalak Ruper Ordorikaren ‘Hautsi da anphora’ lehen diskoa berreskuratu eta bira antolatu dute
Bira honetan Euskal Herriko sei herritatik igaroko da. Ruper Ordorikarekin batera, Mugalaris banda eta Bernardo Atxaga izango dira taula gainean. Hautsi da anphora kontzertua Loraldia Kultur Elkarteak eta Korrika Kulturalak elkarlanean egindako emanaldia izango da. Honetarako, 1980an Ruper Ordorikak sortutako Hautsi da anphora diskoa berreskuratu eta Euskal Herriko zenbait tokitan bira antolatu dute. Antolatzaileen arabera, […]
Zea Mays taldea bueltan da
Laukote bizkaitarra Bilboko Santana aretoko agertokira igoko da apirilaren 9an, taldearen 25. urteurrena ospatzeko asmoz. Denetara zazpi kontzertu eskainiko dituzte eta Bilbokoa izango da Euskal Herrian emango duten bakarra. Gainera, martxoaren 3an, single berri bat aurkeztuko dutela iragarri dute. Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak azaroan iragarri zuen musika aldi baterako utziko zuela osasun arazoak […]
Merina Gris taldeak ‘Ardi Latxen Herrian’ abesti eta bideoklipa aurkeztu ditu
Airakaren arabera, “inoiz baino soinu organikoagoa dakar taldeak: bateria, baxu eta gitarren konbinazio klasikoarekin ematen diote hasiera, eta, jarraian, leloa oldarrean sartzen da, grabeak nagusi direla”. Kantu honetan, “gorrotoaz ari zaizkigu”. Merina Gris taldeak Ardi Latxen Herrian izeneko abesti eta bideoklip berria aurkeztu ditu, oraingoan, Cris Lizarraga Belako taldeko abeslariaren konpainiarekin. Airaka diskoetxeak zehaztu duenez, […]
Read More… from Merina Gris taldeak ‘Ardi Latxen Herrian’ abesti eta bideoklipa aurkeztu ditu
Occhi di Farfalla talde zarauztarrak ‘Iraun’ izeneko diskoa kaleratu du
LP eta CD formatuetan argitaratu dute zazpi kantuz osatutako lana Bonberenea Ekintzak-en eskutik. Azaldu dutenez, orain arteko diskorik “elektrikoena eta indartsuena” osatu dute. Dena hain ezegonkorra den garaian irautea zerbait positibotzat jo du Occhi di Farfalla talde zarauztarrak, irautea ere badelako gauza berriak eraikitzeko bidea, eta horren emaitza da, Iraun, boskotearen laugarren lana. “Irauteko borondatea […]
Read More… from Occhi di Farfalla talde zarauztarrak ‘Iraun’ izeneko diskoa kaleratu du
