Musika-Musica jaialdiaren XXI. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da Bilbon

Jaialdiak 70 emanaldi inguru eskainiko ditu eta naturan inspiratutako musikaren historian zehar ibilbide bat egitea proposatuko du. XXI. Musika-Musica jaialdia egingo da martxoaren 4tik 6ra, Bilbon. Hiru egun horietan musika klasikoko 70 kontzertu emango dituzte natura gaitzat hartuta. Emanaldi gehienak Euskalduna Jauregian egingo dira, baina baita Bilboko Alondegian, EHUko Bizkaia Aretoan eta Arriaga antzokian ere. […]

Read More… from Musika-Musica jaialdiaren XXI. edizioa martxoaren 4tik 6ra egingo da Bilbon

Odolaren mintzoa taldeak ‘Hauskor’ izeneko diskoa kaleratu du

Laukote usurbildarra metal zein rock erritmoetatik abiatuta, pop doinuetan murgildu da lan berriarekin. Odolaren Mintzoa laukote usurbildarrak Hauskor izeneko disko berriarekin bueltan da. Hirugarren lan luzea dute, aurretik Odolaren mintzoa (Oihuka, 2013) eta Etsipenaren aurka (autoekoizpena, 2017) kaleratu zituzten. Azaldu dutenez, “Orain arte egindakoarekin hautsi baino, egin dugunaren gainean ausartzeko jauzia da”. Taldearen erritmo eta lelo zuzenak herentzian, […]

Read More… from Odolaren mintzoa taldeak ‘Hauskor’ izeneko diskoa kaleratu du

‘Erregaia’ izeneko lehen lan luzea kaleratu du Keia taldeak

Oinarri erritmiko indartsua duten kantuak bildu dituzte lan berrian, gitarren presentzia handiarekin batera. Kantuetan nabarmenak dira 90eko hamarkadako rock alternatiboaren ukituak eta baita pop, stoner, garage edo sikodelia zantzu batzuk ere. Keia laukoteak bere lehen lan luzea argitaratu du Erregaia izenpean. Taldekideen hitzetan, “Keia edo kea bada nonbaiten sua dagoenaren seinale. Askotan gure barruan ditugun […]

Read More… from ‘Erregaia’ izeneko lehen lan luzea kaleratu du Keia taldeak

Peru Galbetek apirilean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Ura’

Musikari gipuzkoarraren laugarren lana hamabi kantuz osatuta dago, eta azaldu duenez, bizitzari begietara begiratu (edo beiratu) nahi dio. Peru Galbete musikariak apirilaren hasieran argitaratuko du Beiratu izeneko disko berria, baina gaur lan horren aurrerapen kantua aurkeztu du Ura izenpean. Laugarren diskoa argitaratzeko bi hilabete falta diren arren, musikariak aurre-salmentan jarri du lana jada bere Bandcamp […]

Read More… from Peru Galbetek apirilean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kanta aurkeztu du: ‘Ura’

Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu

Orain arte ezarritakoa hausteko asmoz, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta entzulearen barrenak astintzera dator talde berria; helburuaren erakusle da Ilargi berriak kantua. Eskuragarri dago jada sareko plataforma guztietan. “Ilargi berriak aurkeztera gatozen zazpi emakume gara”, horrela aurkeztu du taldeak bere burua. Tradiziotik datorren kalejira baten erritmora, soinu eta estetika apurtzailea dituen kantua […]

Read More… from Neomak taldeak ‘Ilargi berriak’ aurkezpen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu

Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat (2’) egitasmoa aurkeztu du

Datozen asteetan bideoklipak argitaratzen joango dira Bizipoza Elkartearen webgunean eta sare sozialetan.  Bizipoza Elkarteak Mundu berri bat guztiontzat (2) kantu eta bideoklipa sorta biltzen duen egitasmoa aurkeztu du asteburu honetan, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bertan, Motxila 21 musika talde nafarrak hasiera eman dio ekitaldiari Gurpilak Sutan kantuarekin. Taldearen emanaldia eta gero, Joxe Mari Agirretxe eta […]

Read More… from Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat (2’) egitasmoa aurkeztu du

Geltokik ‘Jum! & Alatz’ Gastro showa aurkeztu du Iruñean, hilaren 28rako

Proposamen artistiko honek dantza eta musika zuzeneko pinturarekin uztartzen ditu. Iruñeko Geltolki elkarteak Gastro Showa aurkeztu du aurten ere. Bertako produktuak, gastronomia eta arte eszenikoak batzen dituen ekimen berritzailea da honakoa. Edizio honetan Jum! & Alatz izeneko ikuskizuna taularatuko dute hilaren 28an, arratsaldeko 20:30ean. Jum!&Alatz diziplina anitzeko ikuskizuna da, zuzeneko musika, dantza eta pintura uztartzen […]

Read More… from Geltokik ‘Jum! & Alatz’ Gastro showa aurkeztu du Iruñean, hilaren 28rako

‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean

Miren Agur Meabe eta Joseba Sarrionandia idazleek eta Ines Osinaga musikariak hartuko dute parte topaldi honetan. Oskar Alegriak zuzendutako Aritzakoa film laburra ere eskainiko dute. Jarduera guztiak Eskolondon izango dira eta edukiera mugatua izango denez, gonbidapena beharko da. Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldeak Ea, H-a galdu zuen… erria jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ean. Larunbatean, […]

Read More… from ‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean

Pasadena taldeak azaroan kaleratutako diskoa zuzenean aurkeztuko du otsailetik aurrera

Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren musikariek lehenengo bi datak ezagutzera eman dituzte jada: otsailaren 5ean Ondarroako Portuko Ranpin eta otsailaren 11n Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Azaroan argitaratu zuten lehen diskoa, eta orain zuzenean aurkezteko […]

Read More… from Pasadena taldeak azaroan kaleratutako diskoa zuzenean aurkeztuko du otsailetik aurrera

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Egitasmoak bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez. Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da urtarrilaren 27ra arte. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da Katapulta Tour, eta […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da