Non Servium, The Baboon Show eta Stay Homas, besteak beste, 26. Hatortxu Rocken

Uztailaren 29an eta 30an izango da hitzordua Atarrabian. Sarrerak salgai daude jada. Joan den larunbatean egitekoa zen aurtengo Hatortxu Rock jaia Atarrabian, baina pandemiaren eraginez, antolakuntzak 25. edizioa bertan behera uztea erabaki behar izan zuen. Ordutik, udarako antolatzen ari diren edizio berezian murgilduta daude buru belarri. Uztailaren 29an eta 30ean jarri dute hurrengo data eta […]

Read More… from Non Servium, The Baboon Show eta Stay Homas, besteak beste, 26. Hatortxu Rocken

Musika Bulegoa Sariak 2022rako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Proposamenak otsailaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira. Sari banaketa ekitaldia, berriz, maiatzaren 17an izango da Barakaldoko BECen. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak ekimenaren VI. edizioa jarri du martxan. Euskal musikagintzako eragileek euren proiektu proposamenak aurkezteko fasea gaurtik 2022ko otsailaren 10era arte egongo da zabalik. Aurtengo sari banaketa ekitaldia datorren maiatzaren […]

Read More… from Musika Bulegoa Sariak 2022rako proposamenak aurkezteko epea zabalik da

Korrontzi taldeak Aita Mari ontziaren aldeko liburu-diskoa aurkeztu du

“Korrontzi Aita Mari itsasontzian ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiaraziko dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitia tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila doazenei”. Korrontzi taldeak disko-liburua aurkeztu du Bilbon, Elkar argitaletxearen eskutik. Lan berezia […]

Read More… from Korrontzi taldeak Aita Mari ontziaren aldeko liburu-diskoa aurkeztu du

Pasadena, Konpost, eta Arri! talde eta bakarlariak disko berriekin izango dira Durangoko Azokan

Ate joka dugu Durangoko Azoka eta asko dira euren diskoak kaleratzen ari diren taldeak eta bakarlariak. Erraia zigilua hiru nobedaderekin izango da Landako gunean: Pasadena, Konpost, eta Arri! bakarlari eta taldeen lanak. Pasadena Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da. Kantuak osatzerako orduan, […]

Read More… from Pasadena, Konpost, eta Arri! talde eta bakarlariak disko berriekin izango dira Durangoko Azokan

[Bideoa] Delirium Tremensek kontzertu berezia emango du 2022ko maiatzaren 28an, BECen

Taldeak disko berria ere argitaratuko du datorren urtean. Ordago da lan berriaren aurrerapen kanta. 37 urte igaro dira Mutrikuko Delirium Tremens taldeak lehen pausoak ematen hasi zenetik. Hirukote gisa sortu zen taldea, baina handik eta denbora batera, Iñigo Muguruza musikaria taldera sartu zen eta laukote izatera pasatu ziren. Horrela jarraitu zuten musikariek 1991ean taldea desegin […]

Read More… from [Bideoa] Delirium Tremensek kontzertu berezia emango du 2022ko maiatzaren 28an, BECen

Ziztada & Rlantz taldeak ‘KSMS’ EPa kaleratu du

Diskoak biltzen dituen bost abestietan ahots melodikoak, mezu pertsonalak eta hausnarketa egiteko gonbita egiten duten letrak entzun daitezke. KSMS (kosmos) du izena Ziztada & Rlantz taldearen EP berria, abestien hitzek eta doinuek kutsu “espaziala” dutelako. Bikoaren esanetan, “kantek munduko errealitate batetik kanpo eraman dezakete entzulea”. Beraz, kanpo espazioarekin du lotura lan honek, “abestiak entzuten diren […]

Read More… from Ziztada & Rlantz taldeak ‘KSMS’ EPa kaleratu du

Hatortxu Rock bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren eraginez

Egoera honek jaialdiari zulo ekonomiko handia eragingo diola azpimarratu du antolakuntzak. Abenduaren 18an Atarrabian ospatzekoa zen Hatortxu Rock jaiaren 25. edizioa bertan behera uztea erabaki dute. “Ia bi urte dira Covid-19ak sortutako osasun krisian murgilduta gaudela eta badirudi oraindik ez garela aterako”, azaldu dute antolatzaileek. Egoerak okerrera egin duela kontutan hartuta hartu dute erabakia. “Garai […]

Read More… from Hatortxu Rock bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren eraginez

[Bideoa] Joseba Tapiak ‘Egon edo ez egon’ diskoa aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera

Erritmo dantzagarriak, umorea eta ironia dira disko berriak biltzen dituen kantuen osagai nagusiak. Egon edo ez egon da Joseba Tapia musikariaren bakarkako bederatzigarren lana. Donostian aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera. Diskoa hamar kantuz osatuta dago, denak Izagirreren testuekin, Hemen dago abestia izan ezik. Azken hau Gordobil delako batek idatzi zuen 1949ko apirilaren 26an. Musikari […]

Read More… from [Bideoa] Joseba Tapiak ‘Egon edo ez egon’ diskoa aurkeztu du Koldo Izagirre idazlearekin batera

Liher taldeak urtarrilaren 29an aurkeztuko du ‘Eta hutsa zen helmuga’ disko berria, Donostian

Lamiak hirukote donostiarrak zabalduko du kontzertua gaueko 21:00etan, Intxaurrondoko Kultur Etxean. Liher taldeak urtarrilaren 29an aurkeztuko du Eta hutsa zen helmuga izeneko lana, Donostian. Sei urteko ibilbidean, laugarren diskoa dute musikari donostiarrek eta Nor zaren ere abestiaren bideoklipa Intxaurrondo Kultur Etxean bertan grabatu zuten. Sendo hasi den Lamiak hirukote donostiarrak zabalduko du kontzertua. Laukoteak iazko […]

Read More… from Liher taldeak urtarrilaren 29an aurkeztuko du ‘Eta hutsa zen helmuga’ disko berria, Donostian

Skasti taldeak bira batekin emango dio amaiera hamasei urteko ibilbideari

Zarauztarrek sare sozialen bidez azaldu dutenez, “ezer ez da betiko eta ibilbide ezin oparoago honen azkenean, proiektua agortuta dagoela sentitu dugu; beraz, koherentziagatik eta batez ere zuei dizuegun errespetuagatik, ahalik eta amaiera ederrena eman nahi diogu honi guztiari”. Hamasei urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Skasti taldeak. Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez eman […]

Read More… from Skasti taldeak bira batekin emango dio amaiera hamasei urteko ibilbideari