Sizilia, Kurdistan, Faroe Uharteak eta Euskal Herriako taldeak Musika Bizian jaialdian

Xabier Solano trikitilariak, Kimua dantza taldearekin batera, eta Skakeitan talde donostiarrak osatuko dute aurtengo euskal ordezkaritza. Urtebeteko etenaldiaren ondoren, Galdakaok Musika Bizian, estaturik gabeko herrialdeen jaialdiaren zazpigarren edizioa, hartuko du. Oraingoan, Iturriondo plazako eszenatokian, azaroaren 5ean eta 6an izango da jaialdia, eta bost musika-talde arituko dira, horietako bi euskaldunak, eta gainerakoak Sizilia, Kurdistan eta Faroe […]

Read More… from Sizilia, Kurdistan, Faroe Uharteak eta Euskal Herriako taldeak Musika Bizian jaialdian

[Bideoa] Runba doinuekin bihotzak alaituz

Kilimak taldeak ‘Euskal Herriko runba’ izeneko lehen diskoa kaleratu du. Duela hiru urte hasi zen Kilimak taldea osatzen duten sei musikari hauen ibilbide musikala, Hernanin. Azaldu dutenez, runbara “kasualitatez” iritsi ziren. Agur Garmendia abeslari eta gitarra jotzaileak runba abesti bat jotzeko aukera izan zuen jai giroan zegoela, eta aitortu duenez, “kilimak” sentitu zituen sabelean, “pinpilinpauxen […]

Read More… from [Bideoa] Runba doinuekin bihotzak alaituz

Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak ordu eta erdian agortu dira

Aurtengo edizioa abenduaren 18an egingo da Atarrabian. Gainera, antolakuntza 2022ko uztailaren 29 eta 30ean bi eguneko jaialdi bat prestatzen ari da. “Ez dago beste hitzik. Sarrerak ordu eta erdian agortu dituzue. Horrelako elkartasun erakustaldi baten aurrean mutu geratzeko arriskua dugu, baina ezin. Ezin eskerrak eman gabe eguna itxi”, adierazi du antolakuntzak. Iazko edizio bereziaren ostean, […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak ordu eta erdian agortu dira

Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvador aurtengo Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituan

Aurten, “iraganean gertatutakoa sekula ahaztu ez dezagun, oroimen historikoa izango dute ardatz emanaldiek”. Horretarako, Bizkaiko hiru gune esanguratsu aukeratu ditu Euskaltzaleen Topaguneak: Otxandio, Barakaldo eta Ondarroa. Pasa den urteko formatu berarekin dator Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituaren 22. edizioa ere. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, “aurtengoan ere, tamalez, kontzertuak publikorik gabe izan beharko dira nahitaez, baina ez […]

Read More… from Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvador aurtengo Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituan

Ostiralean abiatuko da Musikaste, Errenterian

Euskal musikaren astea urriaren 23ra arte luzatuko da. Orotara, bederatzi emanaldi antolatu dira Errenteriako bost gunetan, horien artean Lekuona Fabrika. Eresbil Fundazioa – Musikaren Euskal Artxiboak eta Andra Mari Abesbatzak Musikaste jaialdiari jarraipena emango diote hil honetan. Ekimenak euskal musika, obra klasikoak eta garaikoak zabaltzea du helburu. “49. edizioak aurretik markatutako bideari jarraipena emango dio, […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Musikaste, Errenterian

Gaur hasiko da euskarazko programazioaren denboraldi berria Iruñean

Gaur abiatuko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako euskarazko programazioaren denboraldi berria, Katixa Agirre eta Maite Larbururen Kax-kax-kax! literatura- eta musika-emanaldiarekin. Kondestablearen jauregian izango da, 19:30etik aurrera. Ikuskizunak bizitza ireki eta ixten diren ateak direla gogorarazi nahi du Kax-kax-kax! onomatopeiaren bidez, ate horietatik sartu ala ez. Obrak idazlea eta musikaria ditu protagonista. Azaroaren 18an […]

Read More… from Gaur hasiko da euskarazko programazioaren denboraldi berria Iruñean

‘Txoria buruan eta ibili munduan’, bakarkako lehen diskoa plazaratu du Bixente Martinezek

Oskorri taldearen kantak moldatu ditu gitarra-jotzaile eibartarrak. Orotara hamalau abesti biltzen ditu LP eta CD formatuan argitaratutako lanak. Ibilbide luzea du egina Bixente Martinez gitarra-jotzaileak (Eibar, 1954). Oskorri taldearen sortzaileetako bat izan zen Natxo de Feliperekin eta Anton Latxarekin batera, ondoren, Hiru Trukun aritu zen Joseba Tapia eta Ruper Ordorikarekin eta Amaiur Cajaraville eta Hasier […]

Read More… from ‘Txoria buruan eta ibili munduan’, bakarkako lehen diskoa plazaratu du Bixente Martinezek

[Bideoa] Hatxe musikariak ‘Panpin hautsien dantza II’ proiekturako ‘Crowdfunding’ kanpaina abiatu du

Hiru bideoklip sortu nahi ditu, horretarako Maria Elorza zinemagilea, Ainara Gurrutxaga aktorea, Idoia Beratarbide ilustratzaile eta sortzailea eta Myriam Perez dantzari garaikidea izango ditu alboan. Idoia Hernandez musikagilea (Errenteria, 1988) dago Hatxe proiektuaren atzean. Bere ibilbideak diziplinen arteko elkarlanean izan du oinarria, antzerki, dantza zein poesia ikuskizunetarako musika sortuz. Iaz Panpin hautsien dantza proiektua aurkeztu […]

Read More… from [Bideoa] Hatxe musikariak ‘Panpin hautsien dantza II’ proiekturako ‘Crowdfunding’ kanpaina abiatu du

Maite Larburu: “Mina ematen duten zaurietatik edo hautsitako azal erretenetatik sortzen dira kantu esanguratsuenak”

Diskoko harri bitxietako bat Aldabako Arizmendi baserrian aurkitutako bertsoak dira, emakumezko batek idatzi eta ezkutatu zituenak. Maite Larburuk (Hernani, 1979) Krak izeneko diskoa kaleratuko du bihar. Bakarkako bigarren lana du musikariak eta “disko-mosaiko” bat dela nabarmendu du, “helburu anitzekin eta kolaborazio desberdinetarako sorturiko musika zatiz osatuta dago”. Horietako bat dugu Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako […]

Read More… from Maite Larburu: “Mina ematen duten zaurietatik edo hautsitako azal erretenetatik sortzen dira kantu esanguratsuenak”

Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’ pandero jotzailea zendu da

Landakanda 1932ko urriaren 18an jaio zen Azkoitian eta Iñaki Garmendia trikiti jotzailearekin batera Laja eta Landakanda trikitilari bikote ezaguna osatu zuen. Euskal Herriko Trikitixa elkarteak jakinarazi duenez, Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzaile azkoitiarra larunbatean hil zen, 88 urte zituela. Landakanda 1932ko urriaren 18an jaio zen Azkoitiko Altzibar auzoko Landakanda baserrian. Gaztetxoa zela Izer baserriko lehengusu […]

Read More… from Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’ pandero jotzailea zendu da