Horazz eta Suaia musikariek “Ya vienen” abestiaren bideoklip kolektiboa aurkeztu dute, bira zapatistari ongi etorria emateko

EZLNk Bizitzaren aldeko bira egingo du Europako 20 herrialde baino gehiagotan, esperientziak eta borrokak partekatzeko eta kontinentearen zati handi bateko herri-mugimenduekin sareak eratzeko asmoz. Horazz-ek eta Gorka Suaiak Ya Vienen abestia konposatu dute Europara heltzear den Bizitzaren aldeko birari ongietorria eman eta egonaldiari soinu banda jartzeko. Abestiarekin batera bideoklip kolektiboa osatu dute, zapatisten birari laguntzen […]

Read More… from Horazz eta Suaia musikariek “Ya vienen” abestiaren bideoklip kolektiboa aurkeztu dute, bira zapatistari ongi etorria emateko

Iker Martinez musikariak ‘Hegaldiak’ izeneko diskoa kaleratu du

Aurreko bi diskoetako kantu goibelak alde batera utzi eta disko alaiagoa dakar musikariak Zaldi Herrenak taldearekin batera. Helgaldiak izenpean dator Iker Martinez musikariaren (Oñati, 1977) disko berria. Bakarkako bidean argitaratzen duen hirugarren lana du gipuzkoarrak, aurretik Itzalen munduan (2017) eta Lurralde berriak (2019) diskoak eman ditu argitara Zaldi Herrenak taldearen laguntzarekin. Hirugarren disko honetarako, lehen […]

Read More… from Iker Martinez musikariak ‘Hegaldiak’ izeneko diskoa kaleratu du

Kherau taldeak ‘Phrolck’ diskoa kaleratu du

Lan berrian blues, gospel eta country estiloak entzun daitezke, taldearen soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. “Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak dira, malenkoniatsu edo festarako aproposak, baina inoiz baino zainduagoak”. Kherau taldeak Phrolck izeneko hirugarren diskoa aurkeztu du Elkar argitaletxearen zigilupean. Lan berria iazko urtarrilean grabatzen hasi ziren arren, pandemiaren eraginez, orain arte ezin izan […]

Read More… from Kherau taldeak ‘Phrolck’ diskoa kaleratu du

ETS taldeak ‘Egingo dugu eztanda’ bira arrakastatsuari agur esan eta sorkuntza prozesu berri bati ekingo dio

Bakio, Urretxu eta Lakuntza izango dira, hurrenez hurren, aurten taldea oholtza gainean ikusteko azken aukerak. Aurtengo birak aurreikuspen guztiak gainditu dituela nabarmendu du Baga Biga diskoetxeak. ETS taldeak irailaren 24an, 25ean eta 26an emango dituen kontzertuekin amaiera emango dio Egingo dugu eztanda bira arrakastatsuari. Bakio, Urretxu eta Lakuntza izango dira, hurrenez hurren, aurten taldea oholtza […]

Read More… from ETS taldeak ‘Egingo dugu eztanda’ bira arrakastatsuari agur esan eta sorkuntza prozesu berri bati ekingo dio

Pim Pam Ville Jaialdiaren bosgarren edizioa abiatuko da gaur, Iruñean

Gaur Brocken Brothers Brass Band, Anari eta Guadalupe Plata & Mike Edison igoko dira oholtzara. Bihar, berriz, Brecha, Verde Prato, Ashley Cambell, Les Lullies, eta Les Big Byrd. Pim Pam Ville Jaialdiaren bosgarren edizioa abiatuko da gaur, Iruñeko Ziudadelan. Ekimena bi egunez luzatuko da eta 19:30ean hasiko dira zuzenekoak. Sarrerak webgunean eskura daitezke. Jaialdiari hasiera […]

Read More… from Pim Pam Ville Jaialdiaren bosgarren edizioa abiatuko da gaur, Iruñean

Atlantikaldia hilaren 23tik 26ra egingo da Errenterian

Iparrorratzak lelopean, Atlantikaldiaren edizio berria hiru espazio eszenikotan lehorreratuko da. Ikuskizun eta jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea. Errenteriako kultur egutegian errotutako hitzordua da, jada, Atlantikaldia jaialdia. Hilaren 23tik 26ra egingo da zortzigarren edizio hau, “bigarren urtez pandemia egoera ezartzen dituen baldintzetara egokituta”, adierazi dute gaur goizean Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Maite Gartzia […]

Read More… from Atlantikaldia hilaren 23tik 26ra egingo da Errenterian

Bilboko Euskararen Etxeak ‘Hi(ZKI)bridoak’ zikloaren bigarren edizioa antolatu du

Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak beka ere aurkeztuko dute aurrenekoz. Beka horrek 3.000 euroko saria bideratuko du datorren urteko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko. Bilboko Euskararen Etxeak Hi(ZKI)bridoak zikloaren bigarren edizioa abiatuko du irailaren 23an. “2020. urtea oso gorabeheratsua izanagatik ere, egitarauak oso harrera ona izan zuen kulturzaleen artean. Hartara, bigarren edizioa egingo […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak ‘Hi(ZKI)bridoak’ zikloaren bigarren edizioa antolatu du

Gaur abiatuko da Kulturate Akustikoa zikloa, Arrasaten

Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu, Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo feat. Nacho Soto izango dira hilaren 12ra arte oholtzara igoko diren talde era bakarlariak. Irailean egin ohi den bezala, Arrasateko Udalak Kulturate Akustikoa izeneko zikloa antolatu du aurten ere. Hainbat musika emanaldi izango dira zortzigarren edizio honetan, horien artean gaur Copernicus Dreams traldeak eskainiko duena. Musika […]

Read More… from Gaur abiatuko da Kulturate Akustikoa zikloa, Arrasaten

[Bideoa] Zelanda taldea sortu dute Fran Uriasek eta Ane eta Iñaki Bastida neba-arrebek

Hirukoak Amarena aurrerapen kanta aurkeztu du. Lehen diskorako bost bat abesti grabatu dituzte jada, Eñaut Gaztañagarekin. Urtarrilean esan zuen agur Hesian taldeak. Bertako taldekide izan dira urte askoan Fran Urias eta Ane Bastida, Iñaki Bastida, berriz, Egurra Ta Kitton aritu da hainbat urtez. Musikariek sortzen jarraitzeko gogoarekin ekin diote proiektu berriari eta horretarako, Zelanda jarri […]

Read More… from [Bideoa] Zelanda taldea sortu dute Fran Uriasek eta Ane eta Iñaki Bastida neba-arrebek

Hamar musika eta antzerki jarduera irailerako, Arabako bederatzi udalerritan

Bihar emango zaio hasiera zikloari Agurainen eta Kripanen. Vital Fundazioak Arabatik programa antolatu du hil honetarako, hainbat musika eta antzerki jarduerarekin. Kripan, Zuhatzu Kuartango, Argantzon, Ekora, Zurbao, Berantevilla, Bastida, Etxaurren eta Agurain izango dira emanaldiak hartuko dituzten udalerriak. Bihar, ostirala, esaterako, Aguraingo plazan izango da lehen proposamena, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Kaos#kosmos-en agertokia musika eta literatura […]

Read More… from Hamar musika eta antzerki jarduera irailerako, Arabako bederatzi udalerritan