Leire Bilbao eta Nahia Zubeldia arituko dira aurtengo Poesia Orduak zikloan

Irailean urtero egin ohi duten bezala, Poesia Orduak ekimena antolatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak Victoria Eugenia Club aretoan. Bi saio izango dira: irailaren 6an eta 7an, arratsaldeko 19:30ean. Datorren astelehenean izango da Poesia Orduak ekimenaren lehenengo eguna, Leire Bilbao idazlearen Etxeko urak liburuaren errezital musikatuarekin. Bilbaorekin batera, Maite Larburu musikaria arituko da. […]

Read More… from Leire Bilbao eta Nahia Zubeldia arituko dira aurtengo Poesia Orduak zikloan

Gasteizko Orbain kultur elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu seigarren urteurrena ospatzeko

Bost kontzertu, lau liburu aurkezpen eta erakusketa bat antolatu dituzte irailerako. Sei urteko ibilbidea ospatzeko asmoz, Gasteizko Orbain Kultur elkarteak egitarau berezia aurkeztu du irail honetarako, The culture is dead! lelopean. “Kilometro zero” kulturaren aldeko apustua egin nahi izan dute oraingoan ere, horregatik, Errota auzoko Navarro Villoslada kalean duten guneko oholtzara igoko diren hamar talde […]

Read More… from Gasteizko Orbain kultur elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu seigarren urteurrena ospatzeko

Zetak, Gatibu eta Olatz Salvador Finlandiako Bite Basque Beat jaialdian izango dira

Formatu akustikoan Tampereko hainbat agertokitara igoko dira irailaren 1ean eta 2an. Bite Basque Beat euskal musika jaialdia irailaren 1ean eta 2an egingo da lehen aldiz Finlandiako Tampere hirian. Etxepare Euskal Institutuak babestutako jaialdian Zetak, Gatibu eta Olatz Salvador talde eta bakarlariek parte hartuko dute. Ekimen berria 2013an sortutako Tamperrada lehiaketa gastronomikoaren baitan egingo da, euskal kultura […]

Read More… from Zetak, Gatibu eta Olatz Salvador Finlandiako Bite Basque Beat jaialdian izango dira

EGO Musika Hamabostaldia, Otoño Sorianon eta Musikasten jaialdietan izango da

Uztailaren 21etik 28ra egingo den udako topaketaren ondoren, talde gaztea Musika Hamabostaldian arituko da (abuztuak 8), Gustavo Gimeno zuzendariaren gidaritzapean eta Julian Rachlin nazioarteko lehen mailako biolin jolearekin batera. Iaz abiatutako kudeaketa eredu berriaren ostean, eta pandemiak markatutako urte baten ondoren, EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak testuinguru eta agertoki berrietan hainbat programei aurre egiteko aukera […]

Read More… from EGO Musika Hamabostaldia, Otoño Sorianon eta Musikasten jaialdietan izango da

Gaur abiatuko da Donostiako Jazzaldia

Brad Mehldau, Cecile McLorin Salvant, Silvia Perez Cruz, Kenny Barron, Noa, Chucho Valdes, Jorge Pardo, Buika, Gonzalo Rubalcaba, Bill Frisell eta Marc Ribot dira 56. Jazzaldiko kartel buruak. Orotara 60 kontzertu eskainiko dira, tartean 29 doakoak. Gaur hasi eta igandera arte luzatuko Donostiako Jazzaldiaren 56. edizioa. Orotara 60 emanaldi jasotzen ditu egitarauak, horietatik 29 doakoak. […]

Read More… from Gaur abiatuko da Donostiako Jazzaldia

Zabalik da ‘Egin Leku!’ Musikari euskaldun hasiberrientzako deialdia

Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 25ra arte egongo da zabalik. Kontzertuak urrian hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute. Bigarren urtez jarraian, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Egin Leku! deialdia jarri du martxan: musikari hasiberrientzako plaza irekia. Ekimenak beren musika jotzeko aukera eskainiko die urtean zehar, Oihanederren. Hala, musikaren munduan eta kantuen konposizioan lehen urratsak ematen […]

Read More… from Zabalik da ‘Egin Leku!’ Musikari euskaldun hasiberrientzako deialdia

Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Bigarren edizioa izango da aurtengoa, iazko edizioaren arrakastaren ondoren. Dupla, Gorka eta Nerea Urbizu, Alex Sardui, edota Olatz Salvador izango dira etapa bakoitzean parte hartuko duten musikari eta taldeetako batzuk. Urmuga egitasmoaren bigarren edizioa martxan da. Mendi ibilaldi musikatu hau gaur hasi eta uztailaren 31ra arte luzatuko da Euskal Herrian zehar, 19 etapetan banatuta: “mendebaldetik ekialdera, […]

Read More… from Urmuga mendi ibilaldi musikatua martxan da

Ostiralean hasiko da ‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena Adunan

Lehen saioan Andoni Mujika, Ane Beloki, Ane Zuazubiskar eta Maialen Akizu bertsolariek hartuko dute parte Adunako Aburuza sagardotegian, arratsaldeko 19:00etan. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak iaz abiatutako bideari jarraituz, aurten ere Sagardoak Elkartzen Gaitu egitasmoa antolatu dute. Ekimenak sagardo mundua eta euskal sortzaileen ekimenak aktibatzea ditu helburu. Bigarren edizio honetan, gazte talentuan […]

Read More… from Ostiralean hasiko da ‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena Adunan

Bruno Michel Abatik eta Ruper Ordorikak emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari, Hendaian

Mary Cooper, Pauline eta Juliette, Michael Jones eta Thomas Dutronc ere igoko dira oholtzara datozen egunetan. Gaztelu Zahar frontoian izango dira kontzertu nagusiak eta hala indarrean diren protokoloak bete eta osasun testuingurura egokitzeko aukera izango da. Gitarra doinuz bustiko da Hendaia datozen egunetan, Guitaralde jaialdiaren hamargarren edizioarekin. Musika tresna eklektikoa da gitarra eta horrek edozein […]

Read More… from Bruno Michel Abatik eta Ruper Ordorikak emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari, Hendaian

Bihar abiatuko da musika eta zinema uztartzen dituen ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa, Gasteizen

Asteazkenero iluntzeko 19:00etan, hainbat musika talderi buruzko filmak eskainiko dira. Duplaren Kkontzertua, berriz, uztailaren 30ean, ostirala, izango da, 20:30ean. Badira zazpi urte Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak musikariei lotutako dokumentalak eskaintzen hasi zela, Kortxeak & Krispetak zikloaren baitan, eta aurten ere hiru musika dokumental eskainiko ditu udako asteazkenetan. Zikloa borobiltzeko, berriz, 2020an aurrera atera ez zen […]

Read More… from Bihar abiatuko da musika eta zinema uztartzen dituen ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa, Gasteizen