PamploSound jaialdiaren bigarren edizioa maiatzaren 14an abiatuko da

58 musikarik parte hartuko dute jaialdian: Iker Piedrafita, Tonino Carotone, Jose Ramon Garcia, Gorka Urbizu, Pedro Fernadez Razkin eta German San Marin dira horietako batzuk. PamploSound onlineko musika jaialdia iazko abenduan jarri zen martxan musika sektorea laguntzeko helburuz, izan ere, “musika da bereziki osasun krisiaren ondorioak jasaten ari dena, ezinezkoa baita kontzertuak eta ekitaldi jendetsuak […]

Read More… from PamploSound jaialdiaren bigarren edizioa maiatzaren 14an abiatuko da

Urmuga, Euskal Herria zeharkatuko duen mendi ibilaldi musikatuaren bigarren edizioa aurkeztu dute

Dupla, Gorka eta Nerea Urbizu, Alex Sardui, Olatz Salvador, Niko Etxart, Nogen, Anari, Chill Mafia, Juantxo Arakama (Glaukoma) edota Idoia Asurmendi izango dira etapa bakoitzean parte hartuko duten musikari eta taldeetako batzuk. Urmuga egitasmoaren bigarren edizioa aurkezteko bildu dira gaur Bilboko Euskal Museoan. Urmuga uztailaren 13tik 31ra bitartean Euskal Herrian zehar egingo den mendi ibilaldi […]

Read More… from Urmuga, Euskal Herria zeharkatuko duen mendi ibilaldi musikatuaren bigarren edizioa aurkeztu dute

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek euskal musika tradizionala bildu eta zabalduko duen proiektua abiatu dute

Udazkenean hamabi kantuz osatutako diskoa argitaratu eta kontzertu bira abiatuko dute euskal hiriburuetan barrena. Euskadiko Orkestra eta Kalakan taldea euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu bat sortzeko elkartu dira. Azaldu dutenez, proiektuak bi hanka nagusi izango ditu: batetik, udazkenean argitaratuko duten hamabi kantaz osatutako disko baten grabazioa; eta, bestetik, lan horretan jasotako […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek euskal musika tradizionala bildu eta zabalduko duen proiektua abiatu dute

Amaia Zubiriak jasoko du 2021eko Adarra saria

Jose Joaquin Forcada Forki kazetariak, Auria Etxeandia EGOko komunikazio arduradunak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika ataleko teknikariak osatutako Aholku Batzordeak aho batez erabaki du aurtengo Adarra Saria Amaia Zubiria kantariari ematea. Amaia Zubiria (Zubieta, 1947) euskal musikaren “ordezkari garrantzitsuenetakoa” dela nabarmendu du Donostia Kulturak. Joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte […]

Read More… from Amaia Zubiriak jasoko du 2021eko Adarra saria

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Orain ala inoiz ez’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

Taldeak Maitasunaren Bilduma kaleratu zuen iazko abenduan.    Arrano Pertxa rap abeslaria eta Lengu Iluna ekoizlea elkarrekin dabiltza 2017 urteaz geroztik euskarazko rap proiektu honetan. Taupaka elkarteak adierazi duenez, “letra erasokorrekin eta Europako hizkuntzarik zaharrenarekin, sekula entzun ez diren gaietan datza bikote honen originaltasuna”. Hori guztia Lengu Ilunak konposatutako musikarekin nahastuta, izan ere, G-Folk izenarekin […]

Read More… from Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Orain ala inoiz ez’ kantaren bideoklipa aurkeztu du

Gari musikaria estudiora itzuli da bi abesti berri grabatzera

Abeslariarekin batera, Borja Barrueta bateria jotzailea eta Aitor Etxeberria teklatu jotzailea aritu dira. Garik adierazi duenez, bi kanta hauek grabatu dituen arren, oraingoz ez du diskorik kaleratzeko asmorik. Azken urteetan Maldanbera bandarekin batera abiatutako bidean sakontzeko balioko diotela nabarmendu du. Gari abeslari eta musikaria (Hertzainak, Gari & Maldanbera) estudiora itzuli da bere errepertorio oparoari gehituko […]

Read More… from Gari musikaria estudiora itzuli da bi abesti berri grabatzera

Kaserna taldeak ‘Esna’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratu zuen talde bizkaitarrak joan den martxoaren 17an. Taldekideek azaldu dutenez, “rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”. Kaserna taldeak Gelditu Da Denbora izeneko disko berria argitaratu zuen pasa den martxoaren 17an Taupaka Elkartearen eskutik. Bizkaitarren estudioko lehen lan luzea da, eta dagoeneko bigarren abestiaren […]

Read More… from Kaserna taldeak ‘Esna’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

107 proposamen 2021eko Musika Bulegoa Sarietarako

Maiatzaren 19an banatuko dira hamar sariak Biarritzeko Atabal aretoan. Abian da Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa. Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen arabera, “oso urte zaila izan da euskal musikaren sektorearentzat, COVID-19ak sortutako pandemiak gogor jo baitu”. Hala ere, edizio berri honek “baikortasuna zabaldu, eta gauzak erraz jarri ez dizkien 2020an artista, talde edo musika proiektuek […]

Read More… from 107 proposamen 2021eko Musika Bulegoa Sarietarako

Euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abestien bertsio sinfonikoak interpretatuko dituzte

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak egitasmoan parte hartuko duten musikariak lagunduko dituzte Ura bere bidean osatuko duten hamalau kantuetan. Estilo eta belaunaldi ezberdinetako euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abesti nabarmenen bertsio sinfoniko argitaragabeak interpretatuko dituzte. Hala, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak egitasmoan parte hartuko duten musikariak lagunduko dituzte Ura bere bidean osatuko […]

Read More… from Euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abestien bertsio sinfonikoak interpretatuko dituzte

Olatz Salvador, Kai Nakai eta Dupla arituko dira Kulturunea programan

Hilaren 16, 17 eta 18an izango dira zuzenekoak Gasteizen. Edukiera mugatua izango da kontzertuetarako. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira kontzertuak zuzenean. Olatz Salvador, Kai Nakai eta Dupla dira hilaren 16, 17 eta 18an Kulturunea programan parte hartuko duten talde eta bakarlariak. Vital Fundazioak eta Gaztea irratiak aurkeztu dute ekimena gaur, Gasteizen. Iaz urtean […]

Read More… from Olatz Salvador, Kai Nakai eta Dupla arituko dira Kulturunea programan