‘Poltsiko musika’ programaren XVI. edizioa ostiralean abiatuko da Bilbon

Maria Rivero & Tribu Bandak emango dio hasiera zikloari arratsaldeko 18:30ean. Bilboko Poltsiko musika programaren XVI. edizioa ostiralean hasiko da Bertendona institutuan. Orotara lau emanaldi izango dira, denak ostiraletan eta arratsaldeko 18:30ean. Maria Rivero & Tribu Bandak emango dio hasiera ekimenari. “Kantari eta konpositore bizkaitarrak bakarkako lehen albuma aurkeztuko du, bere alderdirik intimoena azalduz”, azaldu […]

Read More… from ‘Poltsiko musika’ programaren XVI. edizioa ostiralean abiatuko da Bilbon

Irakurketa poetikoen ziklo bat abiatuko da gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Leire Bilbao idazlearen emanaldiarekin abiatuko da Poetika zikloa. Ondarroako idazlearekin batera, Yolanda Arrieta idazlea eta Claudia Alduncin Musikeneko klarinetistaren musika izango dira. Poetika izeneko poesia ziklo berria aurkeztu dute, gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Zikloa gaur bertan abiatuko da eta ekainera arte luzatuko da. Ekimenak lau poetek eskainitako lau errezital eskainiko ditu guztira, nork bere […]

Read More… from Irakurketa poetikoen ziklo bat abiatuko da gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Ibil bedi taldea: “Denbora dezente izan dugu bakarrik egoteko eta idazteko, horrek berezitasun puntu bat eman die kantuei”

Ibil bedi talde nafarrak Beltxarga Beltza izeneko bigarren diskoa plazaratu du, hamaika kantuk osatzen dute lan hau eta boskoteak berak ekoitzi, grabatu eta nahastu du. Amets Arangurenek eta Ibai Osinagak disko berriari buruzko xehetasunak eman dizkigute. […]

Read More… from Ibil bedi taldea: “Denbora dezente izan dugu bakarrik egoteko eta idazteko, horrek berezitasun puntu bat eman die kantuei”

Olatz Salvador, Liher, Zetak eta Xabi Aburruzaga aukeratu dituzte Artistas en Ruta zirkuiturako

Zuzeneko musika sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte musika aretoekin elkarlanean. Olatz Salvador, Xabi Aburruzaga, Liher eta Zetak izango dira AIE erakundeak antolatzen duen Artistas en Ruta Estatu espainiar mailako zirkuituan parte hartuko duten talde eta bakarlariak. Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. […]

Read More… from Olatz Salvador, Liher, Zetak eta Xabi Aburruzaga aukeratu dituzte Artistas en Ruta zirkuiturako

Musikari eta kantariak ikastetxeetara hurbilduko dituen programa aurkeztu dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleei zuzenduriko ekimenak kultura transmisioa du helburu: gazteen artean euskal kantagintza ezagutaraztea. Gotzon Barandiaran ekimenaren koordinatzaileak, Mikel Inuntziaga Inun kantariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak Musikariak Ikastetxeetan programa aurkeztu dute gaur, Bilbon. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako DBH-ko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduriko programa honen bidez, musikariek saioak eskainiko […]

Read More… from Musikari eta kantariak ikastetxeetara hurbilduko dituen programa aurkeztu dute

[BIDEOA] Kalakanek kantu tradizionalak soinu elektronikoekin uztartu ditu ‘Artizar’ disko berrian

Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan musikarien laguntzarekin, besteak beste, sortu dute lan berria. Diskoaren aurkezpen kontzertua igandean izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Baionako Kalakan folk taldeak Artizar izeneko disko berria aurkeztu du gaur, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Bertan, azaldu dutenez, azken hamar urteetan hainbat lurralde, artista eta kolaborazio ikusi izan […]

Read More… from [BIDEOA] Kalakanek kantu tradizionalak soinu elektronikoekin uztartu ditu ‘Artizar’ disko berrian

Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Apirilaren 1, 2 eta 3rako hiru ekintza antolatu dituzte: Erik eta Win bertso-antzerki saio umoretsua, Moonshine Wagon taldearen heavy-bluegrass kontzertua eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna. Iazko Aste Santua oso berezia izan zela dio Ondarroako Udalak, eta, horregatik, Aste Santua Etxetik programazioa prestatu zuen. “Aurtengoa ere ohikoa izango ez den arren, gutxienez kultura jarduerak bertatik […]

Read More… from Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Euskal Herriko Emakume Musikarien Topaketak egingo dituzte martxoaren 27an, Donostian

“Musika arloan mugitzen bazara eta esperientziak elkarbanatzeko gogoz bazaude, come and play. Martxoaren 27an ikusiko dugu elkar, 11:00etatik 17:30era bitartean Donostiako Teila Fabrikan”. Topaketan izena emateko: teilafabrika.eus/agenda/ Euskal Herriko hainbat emakume musikarik eta Teila Fabrikak, Musika Bulegoaren laguntzarekin batera, Euskal Herriko Emakume Musikarien Topaketak antolatu dituzte martxoaren 27rako, larunbata, Donostiako Teila Fabrikan. Azaldu dutenez, urtebete igaro […]

Read More… from Euskal Herriko Emakume Musikarien Topaketak egingo dituzte martxoaren 27an, Donostian

Kaserna taldeak ‘Irailak 11’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratuko du talde bizkaitarrak datorren martxoaren 17an. Taldekideek azaldu dutenez, “rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”. Kaserna taldeak Gelditu Da Denbora izeneko disko berria argitaratuko du datorren martxoaren 17an Taupaka Elkartearen eskutik. Bizkaitarren estudioko lehen lan luzea izango da, eta dagoeneko entzungai dago albuma […]

Read More… from Kaserna taldeak ‘Irailak 11’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

‘Bozak. Emakume sortzaileak eta eszena’ emanaldi digitala eskainiko du Bilboko Loraldiak

Martxoaren 20an euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi ahots berri izango dira Bilboko Guggenheim Museoan: Olatz Salvador eta Idoia Asurmendi, besteak beste. Maddalen Arzallusek gidatuko du solasaldia. Bozak. Emakume sortzaileak eta eszena izeneko proposamen artistikoa eskainiko du Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioak. Martxoaren 20an izango da emanaldia, Bilboko Guggenheim Museoan eta euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi emakume izango […]

Read More… from ‘Bozak. Emakume sortzaileak eta eszena’ emanaldi digitala eskainiko du Bilboko Loraldiak