Gasteizko Ganbera Zikloak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Abonamenduko zazpi kontzertu eskainiko dira martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Sarrerak salgai daude jada. Principal antzokiaren Ganbera Zikloa aurkeztu dute Gasteizen. Ekimenak hamar urte beteko ditu aurten eta abonamenduko zazpi kontzertu eskainiko ditu martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Berrikuntza gisa, aurten igandetan izango dira kontzertuak, 12:00etan. Hala, martxoaren 14an Susana Garcia de Salazar eta Mentxu […]

Read More… from Gasteizko Ganbera Zikloak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu

Lluis Llach, Gorka Knorr, Zarama, Oliba Gorriak, Betagarri eta Sociedad Alkoholikaren kantekin, besteak beste, sortu dute bilduma. 45 urte igaro dira poliziak Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo, Pedro Martinez Ocio eta Bienvenido Pereda langileak hil zituenetik, Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan izandako istiluetan. Sarraski hartan ehunka zauritu ere izan ziren. Lander Garcia Martxoak […]

Read More… from Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu

Xabier Leteri omenaldia egingo dio Bilboko Loraldia Festibalak

Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena eta Quico Puges izango dira Arriaga antzokiko oholtza gainean, martxoaren 11n. Loraldia Festibalaren baitan dagoen proposamen artistikoa da martxoaren 11n, Bilboko Arriaga antzokian taularatuko den  Loreak eta zauriak. Xabier Leteri kantari diziplina-arteko emanaldia. Emankizunak Leteren kantuak gogoratzeaz gain, gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio, bere kantuen eta […]

Read More… from Xabier Leteri omenaldia egingo dio Bilboko Loraldia Festibalak

[BIDEOA] Don Inorrez taldeak ‘Esku hutsik’ bigarren lan luzea aurkeztu du

Azken bi edo hiru urteetan bizitako pasadizo eta gogoeten laburpen moduko bat islatu nahi izan dute lan berrian. Hiru urteren ostean, Esku hutsik izeneko bigarren lan luzearekin bueltatu da Don Inorrez. Imanol Ubedak gidatzen duen taldeak Mugiro bila aurreko diskoaren bidetik jarraitu nahi izan du, eta, horretarako, Karlos Aranzegi bateria jotzailea, Jacob Reguilon baxu jotzailea […]

Read More… from [BIDEOA] Don Inorrez taldeak ‘Esku hutsik’ bigarren lan luzea aurkeztu du

Euskal musika ondarea berreskuratzeko OndarE Oficina egitasmoa aurkeztu dute

Josu Okiñena musikari eta ikertzaileak sustaturiko proiektuak egungo konpositoreen sorkuntzen aldeko apustua ere egin du: dozena bat argitalpen plazaratu ditu dagoeneko. Artxiboetan ahaztutako euskal musikaren berreskurapena eta musika garaikideko konpositore berriei bultzada ematea ditu helburu Donostian aurkeztu duten OndarE Oficina egitasmoak. Josu Okiñena musikari, ikertzaile eta irakasleak sortu du bokazio pertsonal gisa. “Euskal konpositoreen ondare […]

Read More… from Euskal musika ondarea berreskuratzeko OndarE Oficina egitasmoa aurkeztu dute

McOnak taldea bueltan da ‘Balearen Bertsoak’ kanta berriarekin

Hamargarren urteurrenaren harira argitaratuko duten Bitakora diskoaren aurrerapen kanta da Balearen Bertsoak. McOnak taldea bueltan da kanta berri batekin. Lekeitiarrek hamar urte beteko dituzte aurten, eta, laster, urteurrena ospatzeko disko berria kaleratuko dute Bitakora izenpean. Balearen bertsoak aurrerapen kanta da eta The Capaces taldeko Martillo abeslari katalanarekin batera grabatu dute. Taldekideek azaldu dutenez, hamargarren urteurrena […]

Read More… from McOnak taldea bueltan da ‘Balearen Bertsoak’ kanta berriarekin

50 urteko historia biltzen duen disko-liburua kaleratu du Incansables Txarangak

Orain arteko diskografiako hainbat kantu bildu, eta grabatu zein argitaratu gabeko beste zenbait abesti berri jaso dituzte diskoan. Liburuan, berriz, Incansablesen historia, pasadizo eta anekdotak kontatzen dira. Incansables Txarangako kideek 50 urte daramatzate Euskal Herriko kaleak musikaz alaitzen, jaietan eta inauterietan. Iaz bete zuten mende erdia eta urteurrena aprobetxatuz, taldearen ibilbidea jasotzen duen disko-liburua kaleratu […]

Read More… from 50 urteko historia biltzen duen disko-liburua kaleratu du Incansables Txarangak

Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak ‘Baltik’ diskoa plazaratu du The Gael’s taldearekin

Gasteizko musikariak Irlandako doinuetara garamatza oraingo honetan, bertako jende, pub eta tradizioetara. Diskoaren aurkezpen kontzertua, bihar, hilak 12, izango da Gasteizko Ur Biltegian. Iñaki Palacios (Gasteiz, 1988) txistulariaren musika ibilbidea sendotzen doa poliki-poliki. Txistua jotzeaz harago doan musika egitea gustuko du, eta halaxe sortu ditu orain arte argitaratutako diskoak ere. 2017an sartu zen aurrenekoz estudio […]

Read More… from Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak ‘Baltik’ diskoa plazaratu du The Gael’s taldearekin

[BIDEOA] ‘Dardara’, Berri Txarraken biran grabatutako filma martxoaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan

Filmean Lekunberriko taldeak utzitako arrastoa ikusiko dugu. Munduko hainbat tokitan bizi diren zaleen istorioetatik abiatuta, Marina Lameirok erretratu koral bat egin du. Marina Lameiro (Iruñea, 1986) zinemagile nafarraren bigarren film luzea da Dardara, 2021eko martxoaren 19an iritsiko da zinema-aretoetara. Aurretik, martxoaren 15ean, Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa zabalduko du filmak. 2019an bere […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Dardara’, Berri Txarraken biran grabatutako filma martxoaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan

Merina Gris talde donostiarrak ‘Saiatzen naiz’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Ed Is Dead produktore ospetsuak ekoitzi du lan berria eta Izaro abeslaria ere izan du alboan hirukoak. Airaka diskoetxeak azaldu duenez, Donostiako Merina Gris taldeak Besteek zer aurkezpen kantuarekin zabaldu zuen “aurkezpen gutuna” iaz, eta “urakan bat bezala sartu zen eszenan, denen begiradak erakarri zituen hirukote misteriotsu honek”. Orain Saiatzen naiz lanarekin dator “olatu artistiko, […]

Read More… from Merina Gris talde donostiarrak ‘Saiatzen naiz’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu