‘Bidasoatik Harago’, kantuekin apaindutako ikuskizun berezia

Xabi Solanok eta Jon Garmendiak bost emanaldi eskainiko dituzte antzoki eta areto txikietan, lehena Hernanin bertan izango da, urriaren 23an. Handik Getxora egingo dute salto azaroaren 7an, Bilbora azaroaren 18an, Atharratzera 22an eta Gasteizera 30ean. Xabi Solano musikariak eta Jon Garmendia Txuria idazleak duela 30 urte ezagutu zuten elkar Hernanin. Orduz geroztik, bi lagunen arteko harreman polita sortzeaz […]

Read More… from ‘Bidasoatik Harago’, kantuekin apaindutako ikuskizun berezia

25.000 lagunez inguratuta agur esan zuen atzo Hatortxu Rock jaialdiak

Hatortxu Rockek Aske jaialdiari pasa dio lekukoa. Abenduaren 27an izango du lehen edizioa Atarrabian. “Gorputz eta buru nekatuekin, baina bihotzak pozez puztuta” amaitu dute 30. eta azken Hatortxu Rock jaialdia. “Jaiotze injustu batetik loratu den elkartasun jaialdia” da Hatortxu Rock eta azken egunotan eman diote merezitako agurra Lakuntzan. 25.000 lagunekin batera egin dute despedida, “25.000 […]

Read More… from 25.000 lagunez inguratuta agur esan zuen atzo Hatortxu Rock jaialdiak

Irailaren 10etik 14ra egingo da Getxo Folk Jaialdia

41. edizioak hamahiru emanaldi eskainiko ditu, horietatik bost ordainpekoak izango dira eta gainerakoak doan. Musika herritarrei hurbiltzeko asmoz, erritmo tradizionalak eta beste genero eta estilo batzuk uztartzen dituen Folk jaialdia egingo dute irailaren 10etik 14ra bitartean, Getxon. Horretarako, antolatzaileek egitarau zabala antolatu dute, gune irekietan, Muxikebarriko abonu kontzertuez gain (20:00). Hala, Areetako Geltokia plazaren ingurura […]

Read More… from Irailaren 10etik 14ra egingo da Getxo Folk Jaialdia

‘Mundu Amestuak – Batutos-en Sinfonia’ ardatz hartuta, abiatuko da bihar Errobi Festibala Itsasun

Besteak beste, ikastaroak, dantzaldiak, kontzertuak eta solasaldiak izango dira igandera bitartean.   Uztailaren 17tik 20ra bitartean egingo da Errobi Festibalaren 29. edizioa Itsasuko Atharri zelaian. Julen Achiary Ezkandrai elkartearen ordezkari eta zuzendari artistikoak adierazi duenez, “aurten, gure ardatza Mundu Amestuak – Batutos-en Sinfonia izanen da. Gomitatzen zaitugu amets eta sorkuntzetan murgiltzeko, amets eta hunki daitekenaren […]

Read More… from ‘Mundu Amestuak – Batutos-en Sinfonia’ ardatz hartuta, abiatuko da bihar Errobi Festibala Itsasun

‘Jazzaldia. Irudi bidaia’ erakusketa zabalik da Donostiako San Telmo Museoan

Museoko Laborategia aretoan egongo da ikusgai irailaren 28ra arte. Donostiako Jazzaldiak eta San Telmo Museoak Jazzaldia. Irudi bidaia izeneko erakusketa antolatu dute. Lolo Vasco Jazzaldiko egungo argazkilariak komisariatu du, eta 1966an burututako lehen ediziotik 2024ra bitarteko 200 irudi baino gehiago biltzen ditu. 1964ko maiatzean, Imanol Olaizola Kultur eta Turismo Ekintzetxeko (KTE) Musika Batzordeko arduraduna, Count […]

Read More… from ‘Jazzaldia. Irudi bidaia’ erakusketa zabalik da Donostiako San Telmo Museoan

Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra egingo da Donostian

Hirugarren edizioko berritasunen artean Easo Plazak hartuko dituen doako kontzertuak daude. Bertan, Tatxers, Kiliki, Naxker, Putas Amak eta Aimarz taldeak izango dira. Boga Boga jaialdia berritasun ugarirekin itzuliko da irailaren 12tik 14ra Donostiara. Miramar jauregiak, esaterako, hiru agertoki  hartuko ditu: bi kanpoan, jauregiaren alde banatan, eta beste bat barruan, ezkutuan. Eszenatoki hauetatik soula, rocka, hip […]

Read More… from Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra egingo da Donostian

Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da abuztuaren 3an, Glad is the Day jaialdiarekin

Jaialdiaren bederatzigarren edizioan kontzertuak, DJen saioak, piknik-ak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian […]

Read More… from Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da abuztuaren 3an, Glad is the Day jaialdiarekin

Bizkaiko Erromeria Egunaren lehen edizioa egingo dute urriaren 4an, Durangon

Egun osoko egitaraua antolatu dute. Herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantziko dute. Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioa aurkeztu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Danok Pro taldeak. Urriaren 4an, larunbata, izango da hitzordua, Durangon eta herri horretan bertan egin dute gaur aurkezpena. Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol foru-diputatuak Landako gunean […]

Read More… from Bizkaiko Erromeria Egunaren lehen edizioa egingo dute urriaren 4an, Durangon

Bulegok beste bi kontzertu iragarri ditu agertokietatik jaitsi aurretik

Lehena Iruñeko Baluarten izango da urriaren 19an. Bigarrena, berriz, Bilboko Euskalduna jauregian azaroaren 1ean. Bulego taldeak behin-behineko agur birari bi data berri gehitu dizkio: urriaren 19an Iruñeko Baluarten eta azaroaren 1ean Bilboko Euskalduna Jauregian. Azken agertoki honetan egingo dituzten lehen bi kontzertuetarako sarrerak ordu gutxitan agortu ondoren, taldeak publikoaren eskaerari erantzun nahi izan dio data […]

Read More… from Bulegok beste bi kontzertu iragarri ditu agertokietatik jaitsi aurretik

Mario Benso izango da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren arduradun artistiko berria

Jazzaren munduan 45 urte inguruko ibilbidea du egina. Bensok Getxoko jaialdiarekin lotura estua du aspalditik. Mario Benso jazz dibulgatzaile eta aditua Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren arduradun artistikoa izango da datorren urteko ediziotik aurrera. Asturiarrak ibilbide luzea egin du jazzaren eta kulturaren arloetan, askotariko alderdietan, kazetaritzan zein koordinazio artistikoan, eta oso harreman estua du Getxo Jazzarekin, 1994tik […]

Read More… from Mario Benso izango da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren arduradun artistiko berria