[BIDEOA] Eibarko Udal Artxiboak Itoiz taldeak 1982an eskainitako kontzertu bat berreskuratu du

Beheko Plaza eta Marilyn: sagardotegia eta jazzmana abestien zuzenekoak jasotzen du bideoak. 38 urteren ostean, Udal Artxiboak Itoiz taldeak Eibarko San Andres jaietan eskaini zuen kontzertu baten bideoa berreskuratu eta sarera igo du. Azaldu dutenez, Astelehena pilotalekuko oholtzara igo zen taldea, “urte haietan euskal kultura indar handiz ari zen plazaratzen, eta, diktadura amaituta, bere alderdi […]

Read More… from [BIDEOA] Eibarko Udal Artxiboak Itoiz taldeak 1982an eskainitako kontzertu bat berreskuratu du

‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 55. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra. 32 musika-taldek parte hartuko dute. Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabalduko da edizio honetan, Zu non, han DA! egitasmoaren bidez. Gerediagako presidente Nerea Mujikak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak aurkeztu dute ekimen berri hau, Donostiako Dabadaba aretoan egindako […]

Read More… from ‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 55. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Heriotza ardatz hartuta, ‘Amaren intxaurrak’ proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

“Heriotzaren gaia, modu goxo eta alaian landu dugu familian, eskolan eta euskal herrietan partekatzeko”. Heriotza du ardatz Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek gaur, Iruñean aurkeztu duten Amaren intxaurrak izeneko proiektu berriak. Haurrek, familiek, eta oro har, komunitateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du azken lan honek. “Heriotzaren gaia, modu goxo eta alaian landu […]

Read More… from Heriotza ardatz hartuta, ‘Amaren intxaurrak’ proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Zetak, Anestesia eta Koban taldeek, besteak beste, beren lan berriak aurkeztuko dituzte Hatortxu Rocken

Maria Antunez, Josu Erbiti, Joseba San Sebastian eta Gorka Pastor musikariek Euskal Herriko talde ezagunen hainbat abesti eguneratuko dituzte eta hauek plazaratzeko Xabi Solano, Zaloa Urain, Tomas Lizarazu, Nerea Urbizu, Claudia Rodriguez, Lorena Aisa, Francis Diez, Idoia Tapia, Sara Zozaya, Lide Hernando, Alberto Sanzol, Hutsun, Ivan Carmona eta Alex Sarduiren laguntza izango dute. “21 urte […]

Read More… from Zetak, Anestesia eta Koban taldeek, besteak beste, beren lan berriak aurkeztuko dituzte Hatortxu Rocken

Endika Lahainek eta Hawaiiano Kid-ek ‘Xamanak’ izeneko diskoa plazaratu dute

Hamaika abestiz osatuta, proiektu pertsonala dakarte bi musikari hauek. 121 Krew taldean ibilbide oparoa egin ondoren, Hawaiiano Kid musikariak eta Endika Lahaine rap abeslariak indarrak batu eta Xamanak (Taupaka) izeneko disko berria sortzeko elkartu dira berriro. Denbora luzea eman dute euren ideiak uztartuz eta lan horren fruitu dira bideoklip formatuan argitaratu zituzten Eskapismo eta Kao […]

Read More… from Endika Lahainek eta Hawaiiano Kid-ek ‘Xamanak’ izeneko diskoa plazaratu dute

Xabier Lete gogoratzeko ziklo bat antolatu dute Iruñean

Azaroaren 23an Anjel Lertxundik eta Alex Gurrutxagak Xabier Lete, historiaren tabernan hitzaldia eskainiko dute, abenduaren 17an, berriz, Antton Valverderen kontzertua izango da. Xabier Lete hil zela hamar urte pasatu ondoren, Iruñeako Karrikiri elkarteak poeta eta kantari oiartzuarra omentzeko zikloa antolatu du Nafar Ateneorekin elkarlanean. Datorren astelehenean, hilak 23, izango da aurreneko hitzordua Iruñeako Kondestableko areto […]

Read More… from Xabier Lete gogoratzeko ziklo bat antolatu dute Iruñean

Esti eta Mikel Markez kantariek ‘Azal berritzen’ izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean

Guztira hamar kantu berri jaso dituzte lan berrian, Estik sortutako bost kantu eta Mikelek sortutako beste bost. Esti eta Mikel Markez kantariek Azal berritzen izeneko diskoa grabatu eta kaleratu dute. Bertan hamar kantu bildu dituzte, Estik sortutako bost kantu berri eta Mikelek sortutako beste bost. Alegia, diskoaren sorkuntza prozesua erdibana burutu dute, baina bi artistek […]

Read More… from Esti eta Mikel Markez kantariek ‘Azal berritzen’ izeneko diskoa aurkeztuko dute ostiralean

Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

Dama Beltzak eta Travellin´ Brothers euskal taldeak, besteak beste, izango dira aurtengo jaialdian. Oraingoan, “blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa” osatu du antolakuntzak. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak iaz abiatu zuten bideari jarraituz, aurten ere Bluez Hotsak izeneko jaialdia antolatu du azaroaren 21etik 29ra bitartean, Soraluzen. “Ez dira musikarako garai onenak, baina […]

Read More… from Blues hotsak zikloa azaroaren 21etik 29ra Soraluzen

[BIDEOA] Xabi Solanok Trikitixa Liburuaren 3. alea plazaratu du

Ikasi eta aldi berean dibertitzeko aukera ematen duen liburu didaktikoa ondu du Hernaniko trikitilariak. Liburuaz gain, zortzi abestiz osatutako CDa ere badakar proiektuak Solano anai-arrebak: Zaharrak berri izenpean. Xabi Solano (Hernani, 1978) musikariaren Trikitixa liburua III izeneko lan berria ekoiztu eta argitaratzeko asmoz bildu dira oraingoan ere 5GORA eta Elkar zigiluak. Donostian aurkeztu dute hirugarren […]

Read More… from [BIDEOA] Xabi Solanok Trikitixa Liburuaren 3. alea plazaratu du

Kea Ahots taldeak emango dio hasiera Donostiako Musikagileak zirkuituari

Larunbatean, azaroak 14, Musikagileak elkarteak antolatutako ziklo honen barruan San Telmo Museoan egingo diren hiru kontzertuetan lehenengoa eskainiko da, 19:00etan. Bihartik aurrera izango dira sarrerak salgai Donostiako museoan bertan. San Telmo Museoa, aurten ere, Musikagileak Zirkuitoko eszenatokietako bat izango da hiru kontzerturekin. Martxan den edizio honetan, datorren asteburukoa izango da museoan egingo diren hiru kontzertuetako […]

Read More… from Kea Ahots taldeak emango dio hasiera Donostiako Musikagileak zirkuituari