Loraldia Udagoienak ‘Hariak’ ikuskizuna eskainiko du, memoria eta isiltasuna oinarri

Yoseba Peña idazlearen nobela batetik abiatuta sortu da Hariak sentikaria. Emakumea, memoria eta isiltasuna dira osagai nagusiak. Rafa Ruedak, Iraia Eliasek, Nahikari Gabilondok eta Yoseba Peñak Hariak ikuskizuna eskainiko dute urriaren 10ean Bilboko Itsasmuseum-en. Emanaldiak lau emakumeren bizitza-pasarteak hartuko ditu kontagai, bertso, testu literario, kanta eta ikus-entzunezkoen bidez. Loraldia Udagoiena Festibalean, gainera, Maria Teresa Verdes […]

Read More… from Loraldia Udagoienak ‘Hariak’ ikuskizuna eskainiko du, memoria eta isiltasuna oinarri

Musika Bulegoa 2020 sariek Euskal Herriko 11 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute

Zea Mays, Xabi Aburruzaga, Zukan hirukotea, Pascal Gaigne, Niña Coyote eta Chico Tornado, Maite Larburu, Bilboko Kafe Antzokia, Euskal Barrokesemble, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa, Dupla eta Baloreak saritu dituzte.  Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egin da Musika Bulegoa 2020 sariak banatzeko ekitaldia. Bertan, hamaika musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute. Zea Mays taldea, […]

Read More… from Musika Bulegoa 2020 sariek Euskal Herriko 11 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute

Atmosfera iluneko diskoa plazaratu du Amorantek

Bat edo Hiru izenpean, zazpi kantuz osatutako diskoa aurkeztu du gaur Elgoibarko musikariak. Bat edo Hiru du izena Amoranteren disko berriak. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza da, “iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario”, adierazi du musikariak. “Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori […]

Read More… from Atmosfera iluneko diskoa plazaratu du Amorantek

Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Hirukoak Migrazioak izeneko proiektuaren baitan eskainiko du zuzenekoa arratsaldeko 19:00etan, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegia. Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen zuzenekoa antolatu du datorren larunbaterako, urriak 3. Antolatzaileek adierazi dutenez, kontzertuak plaza kopuru mugatua izango du eta museoak berak banatuko dituen doako gonbidapenen bidez soilik sartu ahal izango da. “COVID-19aren aurkako osasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko da ekitaldia”, […]

Read More… from Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin

XX. urteurrena ospatzeko, taldeak bere ibilbideko doinu esanguratsuenak bertsio berrituan eskainiko ditu, hainbat gonbidaturen laguntzarekin. Alos Quartet taldeak 20 urte bete ditu eta Loraldia Udagoienean egingo duen kontzertuarekin ospatzeko asmoa du. Zuzenekoa urriaren 8an izango da Bilboko Alondegian, arratsaldeko 20:00etan. Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Ivan Carmonak (biolontxeloa) osatzen […]

Read More… from Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin

Donostiako jazzaren jatorria ikertu du Patri Goialdek

Liburuak Donostiako jazz musikaren jatorria ikertzea eta Gerra Zibilaren aurreko garaiaren panoramika orokorra aurkeztea du helburu. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle askoren profil ikertzaileak aintzat hartuta, Musikenek, EHUk eta Eresbilek irakasle horien lanak ardatz dituen argitalpen elkarlan lerro bat sortzea erabaki dute. Serie honetako lehenengo liburukiak Donostiako jazza du protagonista, Filologia Hispanikoan doktore, […]

Read More… from Donostiako jazzaren jatorria ikertu du Patri Goialdek

[BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

Zazpi kantuz osatuta dator boskotearen hirugarren lana. Berriro asma nazazu da Tenpora taldearen disko berriaren izena. Gaur goizean aurkeztu dute zazpi kantuz osatutako lana Donostian. Oraingoan, gaur egun taldekideei gustatzen zaizkien kantuen estetika ilunagoetan murgiltzeko apustua egin dute eta horretarako, Aitor Etxebarria ekoizlea izan dute bidelagun. Boskoteak berarekin egin du hirugarren disko honen sortze prozesu […]

Read More… from [BIDEOA] Tenpora taldeak ‘Berrio asma nazazu’ diskoa aurkeztu du

Agustin Mendizabalek Lehen Mundu Gerrako euskal presoen kantuen transkripzio musikala egin du

Informazioa: Euskal Kultur Erakundea Guztira 104 kantu-grabaketa dira, kantu batzuk errepikatuak edota aire ezberdinetan emanak izan direlarik: 81, Berlingo Etnologia Museoan zeudenak eta 23, Humboldt Unibertsitateko fonotekan. 1916 eta 1917an, Ipar Euskal Herriko hamar euskaldunen kantu eta narrazioak grabatu zituen Prusiako Komisio fonografikoak Alemaniako preso-esparruetan. Ehun urte geroago haien kopiak entzungai eta ikergai daude Euskal […]

Read More… from Agustin Mendizabalek Lehen Mundu Gerrako euskal presoen kantuen transkripzio musikala egin du

Asteburu osoko musika jaialdiarekin abiatuko da urtean zehar luzatuko den Atlantikaldia

Gonbidapenak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira, Niessen Kulturguneko txarteldegian eta Internet bidez. Aurtengo Errenteriako Atlantikaldia jaialdia berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek. “Bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta, egungo segurtasun neurriekin bat datorren jaialdia formulatu behar izan dugu, jaialdia birsortu behar izan dugu”; hala adierazi dute Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Iker Tolosa Atlantikaldiako […]

Read More… from Asteburu osoko musika jaialdiarekin abiatuko da urtean zehar luzatuko den Atlantikaldia

Arabako Antzinako Musika Astea Irailaren 5etik 12ra bitartean

Guztira zortzi kontzertu eskainiko dira Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. XXXVIII. Antzinako Musika Asteak zortzi kontzertu eskainiko ditu irailaren 5etik 12ra bitartean, Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. Gainera, lehenbizikoz, Astean jarduera osagarriak ere izango dira. Jardunaldietan, garai zaharretako melodiak joko dituzte biolontxeloa, bihuela edo bibolina bezalako musika tresnekin lagunduta. Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak […]

Read More… from Arabako Antzinako Musika Astea Irailaren 5etik 12ra bitartean